Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Karlistaldi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlistaldiak» orritik birbideratua)

Euskal Herriko historia

Karlistaldiak[1][2] edokarlista gerrak[3]gerra karlista etakarlistada izenez ere ezagunak— Hego Euskal Herrian etaEspainianXIX. mendean gertatutakogerra zibilak izan ziren, eta Euskal Herria izan zuten gune nagusi. Euskal Herrian bi gerra izan ziren, eta hala gorde da bertako herri oroimenean eta historiografian; izan ere, Espainiako historiografian Bigarren Karlistaldia deitzen denak, ez zuen indarrik izan Euskal Herrian: Katalunia erdigune hartu zuen altxamendu bat izan zen,Matinerren Gerra ere deitua. KarlistaldiakEuropako historian errege-nahien arteko azken gerrak izan ziren.

1833 eta1876 arteankarlistekKarlos infantearen (Karlos V.a nahi zuenaren) eta bere oinordekoen jarraitzaileek — zenbait aldiz matxinatu eta balio tradizionalak (legitimismo etakatolizismoa) aldarrikatu zituzten, "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean, hasieranliberalismoren eta, gero,errepublikanismoaren aurka.

Azaleko auzia dinastikoa izan arren, Euskal Herrian errege-nahiaren babesa baino, foruen galeraren gaia izan zen tentsioen iturri nagusia eta, hain zuzen, foruak behin betiko galdu ziren azken karlistaldiaren amaieran, 1876an. Bi karlistaldietan, elkarren kontra borrokatu ziren liberalak, alde batetik, Espainiako monarkiaren tropa erregularrak eta Gipuzkoako Aldundiaren zein Bilboko armada inprobisatua, eta karlistak, bestetik, gehienean mendira jo zuten gazte boluntarioak, bitarteko militar eta finantzariorik gabeak.

Testuingurua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Konbentzioaren Gerratik etaIberiar Penintsulako Gerran, despotismo ilustratuaren kontrako erreakzio bat gertatu zen Euskal Herrian, ekonomian burdinolak pixkanaka zorpetu eta hondoratu ahala. Hirietako herri klaseak eta mendi eta herri inguruneek sendotu egin zuten beren autonomia, dinamika armatua eta liberalen kontrako haserrea. Orduan euskaraz idatzitako herri bertsoek erakusten dute zabalduta zegoela 1820-1823koHirurteko Liberalean aberastasuna eta askatasunak liberalek beren buruarentzat bereganatu zituztelako ideia. Gerrek sortutako nahasmenduan, banda armatuak sortu ziren ia eskualde bakoitzean eta, aldi berean, aldundiek beren talde armatuak eratu zituzten. Komunitate-zentzu handiko euskal gizartean espainiar zentralismoaren kontrako dinamika bat sortu zen.

Hainbat egilek, garai berekoak eta gerokoek,Agosti Xahok adibidez, nazio askapeneko gerratzat hartu izan dituzte Hirurteko Liberalaren ondoren egosten hasi zirenkarlistaldiak. Zenbait atzerriko egilek euskaldunen gatazka bat ikusi izan dute haietan, beste batzuek batez ere gatazka sozialtzat hartu izan duten arren. Aldi horretan guztian, baina, Euskal Herriko lurraldeakberen erakunde eta legeak galtzen joan ziren, eta herriak beren autonomia eta eskumenak.1833ko Espainiaren banaketa administratiboakde facto eta alde bakarrez ezerezten zituen Euskal Herriko jurisdikzioak eta estatus aparteak. Lehen eta Bigarren Karlistaldien amaierako okupazio militarreko aldiak erabakigarriak izan ziren; foruen galera horiek Espainian emandako legeen bidez berretsi ziren: 1839, 1841 eta 1876. urteetan.

Bilakaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1833anFernando VII.a Espainiakoa hil zenean, bere laugarren emaztea zenMaria Kristina Borboikoa erregeorde bilakatu zen, bere alabaElisabeten izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetikcristinoak edoisabelinoak eta bestetik karlistak izanda.Cristinoek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz,Karlos infantea, Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa1830ean ezarritakolege salikoa indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.

Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. Lehenengo gerraren ondoren, Karlos errege-nahiari lotutako altxamendu bat gertatu zen,Matinerren Gerra (Euskal Herriaz kanpora sarritan Bigarren Karlistaldi ere deitua),Katalunia erdigunetzat hartuta. Euskal Herrian, baina,bigarren gerra handia nabarmendu zen.

Historian izan dira beste gerra eta altxamenduak historialari batzuek karlistaldiekin lotu dituztenak:

  • 1860anOrtegada izeneko jazarraldi militarra karlistek antolatuta izan zen eta
  • Era berean,Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hain zen garrantzitsua karlisten parte-hartzea non zenbait adituk Laugarren Karlistaldia izendatu baitute. Karlistek berek sekularismoaren aurkako beste gurutzadatzat jo zuten.

Lehen Karlistaldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lehen Karlistaldia»
Artillari karlistak 1836an.
Bergarako besarkada.1839koabuztuaren 31a.

Lehen Karlistaldia1833 eta1840 bitarteanEspainian izandakogerra zibilari deritzo. Funtsean, tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zen.

Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, haren alabaIsabel II.a izendatu zuten Espainiako erregina, hiru urte besterik ez zituela. Isabel II.aren amak, Maria Kristina Borboikoak, errege hilaren botere absolutuak bereganatu zituen. Akordioa egin zuen liberalekin. Tronua alabarentzat gorde zezaten bermatu nahi zuen, errege hilaren anaia Karlos Maria Isidro erregegaiaren aldekoak hura errege izendatzeko matxinatu zirela ikusirik.

Lehen Karlistada lehen gerra zibila izan zen, eta karlistak eta liberalak borrokatu ziren elkarren kontra:

  • Karlistek lurjabe txikien sektore eta kleroaren babesa izan zuten, baita liberalen kontra zeudenena ere.Karlos Maria Isidroren eskutik monarkia absolutista ezartzearen alde, Penintsularen iparraldeko erdialdean zuten nagusitasuna, Euskadin, Nafarroan, Katalunia iparraldean eta Maestrazgon. (Austria, Errusia, Prusia alde)
  • Isabeldarrak (foruen aurka): jarraitzaile gehiago hiri inguruetan, burgesen eta nobleen artean. Isabel II.aren oinordekotza eskubideak eta Maria Kristina erreginordearenak defendatu zituzten eta printzipio liberalen eta zentralismoaren alde zeuden. (Portugal, Frantzia, BH)[4]

Hasiera bateanliberalen indarra handiagoa zen arren,Tomas Zumalakarregik antolatutakogerrilla gerra arrakastatsuagatik, karlistakeuskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten.1835ean, garaipen hauek animatuta,Karlosek ZumalakarregiBilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuenGasteiz hartu, bertatikMadril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen[5]. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrillakarlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak,Baionan bilduta. HauekMuñagorriren bandera eta leloa ("Bakea eta foruak") bultzatu zituzten[6]. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero,1839anRafael Maroto etaBaldomero Esparteroren artekoBergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, hauekEspainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.

Matinerren Gerra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Matinerren Gerra»

Matinerren Gerra (katalanezkomatiner hitzakeuskaraz «goiztiar» esan nahi du; goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeak zirela eta jarri zieten izen hori[7]), Espainian, oro har,Bigarren Karlistalditzat jo izan dena,1846ean hasi eta1849an bukatu zen, eta han borrokatu ziren elkarren kontrakarlistak etaElisabet II.aren aldekoak.

Gerra baino areago,kataluniarrenmatxinada izan zen, beren egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko.Galizian oihartzuna ere izan zuen, bainaRamón Narváez lehen ministroak berak kontrolatu zuen matxinada lurralde horretan, etaFernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zena,kataluniarrak menderatu zituen.[8] Ofizialki matxinada1849komaiatzaren 14ean amaitu zen,frantziar tropek oinordeko karlista zen Karlos VI.a atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli egin ziren. Euskal Herrian gogo batzuk harrotu bazituen ere, mobilizazio txikia eragin zuen, oihartzun txikikoa eta laburra.

Bigarren Karlistaldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Soldadu karlistakNafarroan beraien animaliekin. Bigarren Karlistaldian,1872an.
Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Karlistaldia»

Bigarren Karlistaldia1872 eta1876 Karlos VII.a izengoitiazkarlisten errege-nahia zenKarlos Borboikoaren jarraitzaile etaAmadeo I.a,Espainiako Lehen Errepublika etaAlfontso XII.aren gobernuen artekoguda izan zen[9].

1870ekomartxoankarlisten buruzagi politiko eta militarra zenRamón Cabrerak, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko egoera ez zegoela" eta "Espainiagerra zibil berriaz arriskatzea nahi ez zuenez" dimisioa aurkeztu zuen[10][11]. Hala ere Karlos errege-nahiak, erbestean hilabetezmatxinada prestatzen ari zela,1872koapirilaren 21aEspainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data izango zela erabaki zuen.

Gerra honen gudaleku nagusia,Lehen Karlistaldian bezala,Hego Euskal Herria izan zen. Aldiz,1872kouztailean, errege-nahiakPlanta Berriko dekretuen bitartez indargabetutakoforuen berrezarpena proposatu zuen (Filipe V.ak XVIII. mende hasieran kendutakoak) eta, hein handi batean,Kataluniara eta, neurri txikiagoan,Valentziara etaAragoira zabaldu zen matxinada.Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidakmendietara joan eta guda bainobandolerismoari ekin zioten inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztenez gorriak ikusi zituzten ekintzak burutzeko.

1873kootsaileanEspainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak ziren monarkiko asko karlista aldera pasa ziren. Era bereanmatxinadakantonalistak karlisten lerroak indartu zituen.1874kourtarrileanPavíarenestatu-kolpe eta1874koabenduaren 29koArsenio Martínez Camposen altxamendua, aldiz, karlistei indarrak kendu zizkieten.1868an etaAlfontso XII.a Espainiakoaren bitartez, lehenengoBorboi leinua berrezarri zutenean,Espainiako gobernuakAulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean etaRamón Cabrerak"a la Nación" eta"al Partido Carlista" agirien bitartezAlfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean guda amaitu zen[12][13].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Ibon Sarasola:Zehazki hiztegia.
  4. Espainiako historia 02. Ibaizabal.
  5. John Coverdale:"The Basque Phase of Spain's First Carlist War",Princeton,1984
  6. Carlos Canales:"La Primera Guerra Carlista (1833-1840), uniformes, armas y banderas".Madril: Ristre,2006
  7. Ollé Romeu, Josep M. (2007).MatinersBartzelona: Editorial PPU, S.A. 15. orr.
  8. Fernando Fernández de Córdova."Mis memorias íntimas".Madril,1886
  9. Extramiana, José. (1978-1979). Historia de las guerras carlistas. Donostia.
  10. Urcelay Alonso, Javier. (2006). Cabrera. El Tigre del Maestrazgo. Bartzelona: Ariel ISBN84-344-5205-7..
  11. Rodriguez Vives, Conxa. (1989). Ramón Cabrera a l'exili. Montserrateko monasterioa.
  12. Caso, José Indalecio. (1875). La Cuestión Cabrera. Madril.
  13. Garrabou, Joan. (1989). Gent Nostra. Cabrera. Bartzelona.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Karlistaldi&oldid=9941395"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp