Karen O | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karen Lee Orzolek |
Jaiotza | Busan, 1978koazaroaren 22a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Barnaby Clay(en)![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oberlin College(en)![]() Dwight-Englewood School(en) ![]() New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Elisabeth Morrow School(en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria etaestudioko musikaria |
Influentziak | PJ Harvey |
Izengoitia(k) | Karen O |
Genero artistikoa | indie rock |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | giltzadia ahotsa |
Diskoetxea | Interscope Records |
karenomusic.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Karen Lee Orzolek, artistikokiKaren O izenez esaguna (Seul,Hego Korea,1978koazaroaren 22a) estatubatuar abeslari, musikari eta konpositorea da.[1]Yeah Yeah Yeahs indie rock taldeko kantaria da.
Karen Lee Orzolek Seulen jaio zen,Hego Korean, amakorear eta aitapoloniar baten alaba.[2][3] Azkenean, familiaEnglewoodera (New Jersey, AEB) joan zen bizitzera, eta han hazi zen[4][5] ".[6]Oberlin Collegera joan zen Ohion, etaNew Yorkeko UnibertsitatekoTisch Arte Eskolan ikasi zuen gero.
Yeah Yeah Yeahs taldeko kantari gisa da ezaguna Karen O. Moda estiloa ere garatu du, askotan bere lagunChristian Joy moda-diseinatzaileak egindako jantziak erabiliz.
Karen O etaSpike JonzekAdidasen 2005eko iragarki batean kolaboratu zuten, Jonzek Yeah Yeah Yeahs taldearen 2004ko "Y Control" kanturako bideoklipa zuzendu ondoren. Gero, Karen Ok abesti guztiak (bat salbu) konposatu zituen JonzerenWhere the Wild Things Are filmerako,Carter Burwell-ekin lankidetzan. Karen OkThe Moon Song kantua ere sortu zuen Jonzeren 2013Her filmerako.[7]
2004an, Karen O-k,Marshmellow goitizena erabiliz,Liars taldearen "We Fenced Other Gardens with the Bones of Our Own" bideoklipa zuzendu zuen.[8][9] Foetus taldearen eta Yeah Yeah Yeahs bere taldearen bideoak ere zuzendu ditu[10][11] eta Kids with Canes goitizenarekin eta bere senar Barnaby Clayrekin bikote sortzailea eginez,Tiny Masters of Today taldearentzat ere bai. Karen Ok bakarkako lanak ere egin ditu, eta horietako lehen albuma, Crush Song, 2014ko irailaren 9an kaleratu zen.[12]
Karen O-ren mutilagunak izan diraSpike Jonze zuzendaria etaLiars takdeko kantaria, Angus Andrew[13] 2011ko abenduan,Barnaby Clay zuzendariarekin ezkondu zen.[14] Bien seme Django 2015eko abuztuan jaio zen.[15][16]