Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kareharri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kareharria
Mineral infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kareharria
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuakKaltzita
Aragonito

Kareharria (CaCO3{\displaystyle {\ce {CaCO3}}}kaltzio karbonatoa)karbonatatutakoarroka sedimentario mota bat da, mundukokare-iturri nagusia.Kaltzita etaaragonito mineralez osatuta dago batez ere, CaCO3 konposatuaren formakristalino desberdinak direnak. Mineral horiek disolbatutakokaltzioa duenuretatik prezipitatzen direnean sortzen da kareharria. Hori prozesu biologikoen eta ez-biologikoen bidez gerta daiteke, nahiz eta prozesu biologikoak, hala nolakoralen etamaskorren metaketa itsasoan, ziurrenik garrantzitsuagoak izan diren azken 540 milioi urteetan[1][2]. Kareharriakfosilak izaten ditu, eta horiek ingurune zaharrei eta bizitzaren bilakaerari buruzko informazioa ematen diete zientzialariei[1].

Arroka sedimentarioen % 20 eta % 25 artean harri karbonatatuak dira, eta, gehienak, kareharriak[3]. Arroka karbonatatuaren gainerakoadolomita da gehienbat, estu lotutako arroka bat,dolomita mineralaren ehuneko handi bat duena, CaMg(CO3)2. Kareharri magnesikoa termino zaharkitua eta gaizki definitua da, eta hainbat modutan erabiltzen da dolomitarako, dolomita kantitate esanguratsua duen kareharrirako (kareharri dolomitikoa) edomagnesio portzentaje esanguratsua duen beste edozein kareharritarako[4]. Kareharriaren zatirik handiena itsas ingurune ez oso sakonetan sortu zen, hala nolaplataforma kontinentaletan, nahiz eta beste ingurune askotan kantitate txikiagoak sortu ziren. Dolomitaren zati handi bat bigarren mailako dolomita da, kareharriaren alterazio kimikoak osatua[5]. Kareharria lurrazaleko eskualde handietan dago ikusgai, eta, kareharria euri-uretan apur bat disolbagarria denez, esposizio horiek higatu egiten dira askotan, paisaiakarstiko bihurtzeko.Haitzulo-sistema gehienak kareharrizko arroketan sortzen dira.Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuta daude.

Kareharriak erabilera ugari ditu:zementurako karea ekoizteko lehengai kimiko gisa (hormigoiaren funtsezko osagaia), errepideen oinarrirako agregatu gisa,pigmentu zuri gisa edohortzetako pasta edopinturak bezalako produktuetan betegarri gisa,lurzoruaren egokitzaile gisa eta arroka-lorategietarako apaingarri ezagun gisa. Kare-formazioek mundukopetrolio-erreserben % 30 inguru dute.

Konposizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da, tolestu beharrean. Formula kimikoa CaCO3 du, etamagnesio ugari duenean,dolomia izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu,kareharri haretsu deitzen zaio; eta harearen ordezbasa siliziklastotsua badu, berriz,tupa. CO2 bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean,disolbatu egiten da,kaltzitalikido bat emanez.

Kareharriak jatorri biologikoa du. Hain zuzen ere, duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua da:errudistak, adibidez (galdutakomolusku superfamilia bat). Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu,Sarako leizeetan, esaterako.

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Folk sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kareharria osatzen duten partikulenpikor tamainaren arabera, 3 talde bereizten dira kareharrien barnean:

Dunham klasifikazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Grainstone motako arroka sedimentarioaripple markekin.

Irizpide gisa kareharriko partikulak aske dauden edo ez erabiltzen du:

Partikula askez osatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Kaltzierrudistak: partikulak 2 mm baino handiagoak dituena, legar tamainakoak.
    • Rudstone: partikulek elkar ukitzen badute.
    • Floatstone: partikulekmikritan flotatzen badute, hau da, ez badute elkar ukitzen.
  • Kalkarenita: 2 mm eta 0,064 mm arteko partikulak, harea tamainakoak.
    • Grainstone: partikulen arteanzementua badago.
    • Packstone: partikulen arteanmikrita badago.
    • Bi kasuetan, harea tamainako partikulak elkar ukitzen daude;tramak eutsitako ehundura dutela esaten da.
  • Kareharrimikritatsuak, partikulak 0,064 mm baino txikiagoak dituena; hots, basa tamainakoak.
    • Mudstone: sedimentua ia mikrita hutsez osatua bada.
    • Wackestone: mikrita ugaria izanik ere, larriagoak edo handiagoak diren partikulak baldin badaude.
    • Bi kasuetan, partikulak ez daude elkar ukitzen. Esaten damatrizeak eutsitako ehundura dutela.

Partikula itsatsiz osatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bioeraikuntzak ere deituak; partikulak organikoki elkar itsatsita daudenean gertatzen da. Orokorrean, arroka haueiboundstone deritze.

  • Framestone: gorputz zurrunez osatua, adb.,koralak.
  • Bindstone: izaki bizidunek sedimentuak haien oskolean itsatsi dituztenean (estromatolitoak); ez dute eraikuntza zurrunik sortzen.
  • Bufflestone: algei esker metatutako sedimentuak; izaki bizidunek bizi diren tokiko energia murrizten dute, hau da, sedimentuak uraren korrontetik babesten dituzte.

Gainera, arroka-izen horiek guztiak adjektibatu egin daitezke, zehaztasun gehiago emateko; adibidezpackstonebioklastotsua,koralframestonea,belakiramestonea.

Erabilerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gizako piramideak.

Aintzinatik erabili izan daarkitekturan. Honen erakusle dira besteak besteGizako piramideak. Erdi Aroan eliza, katedral eta gazteluak eraiki ziren eta XIX eta XX mendeetan ere oso erabilia izan zen.

Kareharriazementua egiteko erabiltzen da eta ondorioz azpiegitura ugariak egiteko harrobi asko eraiki dira Euskal herriko herrietan. Karea eskuratzeko kareharria erre egiten dakarobietan.

Beste erabilera batzuk ere baditu:

  • Hauts eran lurzoru azidoak neutralizatzeko erabiltzen da.
  • Petrolio erreserba ugari izaten ditu barnean, eta horrexen ustiaketa egiten da.
  • Beiragintzan ere erabiltzen da.
  • Hortzore, paper, plastiko, margo, teila eta abarrei kolore zuria emateko erabiltzen da.
  • Elikagaietan kaltzio aportea gehitzeko erabiltzen da, ondo purifikaturik dagoenean noski.
  • Uren alkalinotasuna gehitzeko erabiltzen da.
  • Botika eta kosmetikoen osagaia ere izan ohi da.

Ingurune karstikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Karst»
Postojnako leizea,Eslovenian.

Arroka meteorizazio meanikoarekiko gogorra bada ere, meteorizazio kimikoa izan dezake, arrakalak baditu eta ur azidoarekin kontaktuan badago. Azido ahulak dituen urak, azido karbonikoa esate baterako, karea disolbatzen du eta zulo handiak eratzen ditu barnean. Paisaiakarstikoa sorten da horrela,leize,osin eta aretoz jositako harkaitzak.Espeleotema ederrak ere eratzen dira, estalaktita eta estalagmitak bereziki.

Euskal Herrian oso ohikoak dirahaitzuloak. Hona hemen ezagun batzuk:

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abBoggs, Sam. (2006). Principles of sedimentology and stratigraphy. (4th ed. argitaraldia) Pearson Prentice Hall ISBN0-13-154728-3. PMC59011627. (kontsulta data: 2022-10-22).
  2. Leong, Goh Cheng. (1995). Certificate physical and human geography. (Indian ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN0-19-562816-0. PMC883868325. (kontsulta data: 2022-10-22).
  3. Blatt, Harvey. (1996). Petrology : igneous, sedimentary, and metamorphic.. (2nd ed.. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN0-7167-2438-3. PMC32890797. (kontsulta data: 2022-10-22).
  4. Glossary of geology.. (Fourth edition. argitaraldia) 1997 ISBN0-922152-34-9. PMC36746525. (kontsulta data: 2022-10-22).
  5. Blatt, Harvey. (1980). Origin of sedimentary rocks. (2d ed. argitaraldia) Prentice-Hall ISBN0-13-642710-3. PMC5101480. (kontsulta data: 2022-10-22).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kareharri&oldid=9972024"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp