Karatxi[1] (ingelesez:Karachi;sindhiz:ڪراچي,urduz:کراچی,Karācī,kəˈrɑːˌtʃi ahoskatua)Pakistango hiririk populatuena da; 20. hiririk populatuena, metropolien arabera, eta, udalerrien arabera, munduko 3. hiririk populatuena.2009an, 18.140.625 biztanle zituen. Pakistango hiri finantzario eta ekonomikorik garrantzitsuena da, etaitsas-portu nagusia. Herrialdeko hiriburu politikoa izan zen 1959an, hiriburuaRawalpindira igaro arte. Gaur egun,Sindh probintziako hiriburua da.
Omango itsasoaren ondoan,Indusko deltaren ipar-mendebaleko adarraren ertzean kokatzen da, eta salerosketa eta industriagune garrantzitsua da. Nazioarteko aireportua eta burdinbide lotunea. Herrialdeko enpresen egoitza nagusiak bertan daude, berezikiehungintza,automozioa,teknologia berriak eta osasunarekin lotutakoak. Karatxik izaera kosmopolita du, eta herrialdeko etnia eta hizkuntza guztiak biltzen dituen emigranteak jasotzen ditu. Era berean, atzerritarren populazioa nahiko handia da.Karatxiko Unibertsitateari esker, 80.000 ikasletik gora dituena, mundu musulmaneko etaHegoaldeko Asiako unibertsitate gune garrantzitsuenetakoa da.
Munduko hiririk bortitzenen artean dago, nahiz eta krimena eta populazioaren arteko proportzioari begiratuz ez den sartzen munduko 50 hiri hilkorrenen artean[2].
Teofrastok, K.a. III. mendean, Karatxiri buruz hitz egiten duLandareen historia lanean, non IV3 liburuan Alejandro portua izena baitu[3].
Karachi,Balutxistan etaMakraneko tribubalutxiak sortu zuten Kolachi izenez, eta, eremu horretan, arrantzale komunitate txiki bat ezarri zuten. Jatorrizko komunitatearen ondorengoak, oraindik,Abdullah Goth uharte txikiaren inguruan bizi dira, Karachiko portutik gertu[erreferentzia behar]. Kokaleku horren izena, oraindik ere,Mai Kolachi herri ospetsuaren izenean aurki daiteke.
Sidi Ali Reis almiranteotomandarrak bisitatu zuen hiria 1550eko hamarkadan, etaMirat ul Memalik (Herrialdeen Ispilua) liburuan aipatu zuen, 1557an[4]. Gaur egungo hiriak arratza-leku txiki gisa hasi zuen bere historia, Mai Kolachi izeneko emakume arrantzale balutxi bat bertan bizitzen jarri eta bere familia hasi zenean. Gero bere mugetatik kanpo haziko zen herrixkari Kolachi-jo-Goth esaten zioten (hindieraz Kolachiren herrixka). XVII. mendearen amaieran, herrixkak,Arabiako itsasoan zehar,Maskatekin etaPersiar golkoko eskualdearekin egiten zuen merkataritza. Hura babesteko,gotorleku txiki bat eraiki zuten, Maskatetik ekarritakokanoiez hornitua. Gotorlekuak bi sarrera nagusi zituen: bat, itsasoari begira,Kharra Darwaaza izenez ezaguna (Atea gazduna, ur gazia aipatuz) eta, bestea, Lyari ibaiari begira,Meet'ha Darwaaza izenez ezaguna (Ate gozoa) (Mithadar)[5]. Ate horien kokapena Kharadar eta Mithadar eremu modernoei dagokie, hurrenez hurren.
1795ean, herrixka Talpur-eko balutxi herriaren domeinu bihurtu zen. Geroago,britainiarrek lantegi txiki bat ireki zuten 1799ko irailean, baina urtebetera itxi zuten. Bi misio esploratzaile bidali ondoren,Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak herria konkistatu zuen 1839ko otsailaren 3an.
Egun Karatxik okupatzen duen lurraldea herrixka txikien batura da, Kalatxi-jo-Kun eta Manorako gotorlekua barne. XIX. mendearen aurreko Karatxiren historiarik ia ez da existitzen, baina, kondaira batzuen arabera, Krokola izeneko hiria da, eta handik abiatu zenAlexandro Handiaren almiranteetako bat konkisten amaieran.
Karatxiko historia ofiziala eta dokumentatua britainiarren iritsierarekin hasten da,XIX. mendearen hasieran. 1839an,Royal Navyko ontzi batek Manora gotorlekuaren aurka tiro egin, eta hiriaren erabateko kapitulazioa lortu zuen, garai hartan 14.000 biztanle baino ez zituena. Urte batzuk geroago, Karatxi,Hyderabaden ordez, Sindh probintziako hiriburu bilakatu zen. BritainiarrekKalkutakoaren ordezko gisa erabili nahi zuten kaia. Britainiar dominazioaren garaian, Karatxiko portuaren garapena eta hiriarena bat egin zuten.1876an,Muhammad Ali Jinnaha, Pakistango fundatzailea izango zena, hiri horretan jaio zen.
XX. mendean, dibertsitatean handitzen joan zen Karatxin, izan ere,hegoaldeko Asiako, eta, orokorrean,Britainiar Inperioko langile asko etorri baitziren.
Lehen Mundu Gerran, Karatxi,Indiako «espezieen gunea», britainiar tropen hornidurarako atzegoardia bilakatu zen.Bigarren Mundu Gerran, aldiz, kaltetutako ontzi aliatuen ontziola bilakatu zen, eta, 1942 eta 1945 bitarte, mila ontzi inguru konpondu ziren bertan.
1947an,Pakistan herrialde sortu berriaren hiriburu izendatu zuten, hiriak 400.000 biztanle inguru zituelarik[6].India britainiarra bi estatutanbanatzea –India bera nagusikihindua eta Pakistanmusulmana– dramatikoa eta hilgarria izan zen toki askotan, baina, 1947an, Karatxi lasai samar egon zen.
Baina, 1948an, istiluak piztu ziren hirian, eta, ondorioz, Karatxi etaSindh eskualdeko hindu gehienak Indiara joan ziren, estatu berri horretako gobernuaren laguntzaz. Era berean, Indiatik ihesi joandakomuhajir errefuxiatu musulmanen erakarpen puntu nagusia bilakatu zen Karatxi, eta, 1948ko maiatzerako, 470.000 muhajir kokatu ziren hirian, demografia guztiz aldatuz[7].
Harrezkero, hiriaren istilu politikoak lerro etnikoen arabera garatu izan dira neurri handi batean:MQM alderdia, muhajir populazioaren ordezkaria alde batetik eta Pakistango beste etnia batzuk bestetik, bereziki, eskualdekosindhitar natiboak,paxtunak etapunjabtarrak[8].
Independentziaren ondoren, urtero, 2,8 miloi merkantzia tona pasatzen ziren portutik, eta hiriaren hazkundea bizkortzen hasi zen. Nahiz eta hiriburutza 1959anRawalpindira igaro eta 1967anIslamabadera, Karatxi herrialdeko gune ekonomikoa izaten jarraitzen du, eta, haren ekarpena, herrialdearenBPGaren zati handia da. 1958an, esportazioak 4 milioi tonakoak izatera iritsi zen.
Azken hamarkadetan, Karatxi handitzen jarraitzen du, eta 10 milioitik gorako biztanleria du. Auzo aberatsak (Clifton eta Defense) etaghettoak tartekatzen dira. Kriminalitate tasa altua du, eta Pakistan osoan hedatuak dauden gatazka etnikoak gertatzen dira ere. Horrez gain,suniten etaxiiten arteko gatazka erlijiosoen gune nagusietakoa da 1980tik[9].
2012an, 255 langilek bizia galdu zuten Karatxiko fabrika batean[10].
Antzina, arrantzale portu txikia zen.1838tik aurrera, ingelesak heldu zirenean, berehala hasi zen salerosketa portu gisa sendotzen.1947-1960 urteetan, Pakistango hiriburua izan zen.
Karachi 24° 51' N latitudean eta 67° 2' E longitudean dago. Bere metropoli-eremuaIndus ibaiaren bokalera iristen da, eta hiriak 3527 km²-ko azalera du.
Alubioi-metaketaz osatutako eremu lau baten gainean dago, eta kanpoaldeko auzoakmuinoetan zehar zabaldu dira. Bi ibai nagusik zeharkatzen dute:Malir etaLiari. Hiriko portua badia batean dago, Kiamari eta Manora uharteek ekaitzetatik babesten dutelarik. Kostaldea hondarrezko hondartzek osatzen dute.
Karachik negu leun eta oso beroak izaten ditu; hala ere, kostaldean kokatuta dagoenez, hiriak hezetasun handia jasaten du. Hiriak, urtean, batez beste 250 mm-ko ur-prezipitazioa jasotzen du,montzoi-euriek eragindakoa gehien bat. Udako tenperaturak 30-40 °C artekoak direnez, apiriletik abuztura, 50 °C-ra ere irits badaitezke ere kasu batzuetan, negua –azarotik otsailera– jotzen da hiria bisitatzeko hilabeterik onenentzat. Abendua eta urtarrila dira ekitaldi sozialak egiteko hilabeterik ezagunenak, eta, horietan iristen dira hirira bisitari eta turista gehienak. KarachiPakistango portu nagusietako bat da.
Karachi hiriko Udal Akta 1933an aldarrikatu zen. Hasiera batean, udalbatza alkateak, alkateordeak eta 57 zinegotzik osatzen zuten. Karachiko udalbatza metropolitar korporazio izatera aldatu zuten 1976an. Karatxiko administrazio-eremua Karatxiko dibisioa izenez ezagutzen den bigarren mailako azpi-banaketa zen, zeina, aldi berean, bost barrutitan azpibanatu zen: Karatxi erdialdea, ekialdea, hegoaldea, mendebaldea eta Malir. 2000. urtean, gobernu nazionalak hiriaren azpizatiketak abolitu zituen plan bat jarri zuen abian, eta barrutiak hiri-barruti berri batean elkartu ziren, hiru mailako federazio batean egituratuta, non baxuenak 18 hirik eta 178 kontseilu sindikalek osatzen duten[13]. 18 hiri horietako bakoitzak bere kontseilua du, etaNazim batek gobernatzen du. Hiriak hauek dira:
Karatxiko Udalbatzaren eraikina.
Baldía
Bin Qasim
Gadap
Gulberg
Gulshan
Jamshed
Kemari
Korangi
Landhi
Liaquatabad
Lyari
Malir
Karachi berria
Iparraldeko Nazimabad
Orangi
Saddar
Shah Faisal
Hiri horiek udal-administrazio hautatuek gobernatzen dituzte, eta horiek arduratzen dira azpiegiturez, espazioaren plangintzaz eta udal-zerbitzuez (ura, osasuna, bide publikoen mantentze-lanak, parkeak edo argiteria), nahiz eta hiri barrutiko gobernuak funtzio batzuk bere gain hartu[13]. 178 kontseilu sindikaletako hirugarren maila hamahiru kidek osatzen dute, zuzenean aukeratuak,Nazim bat barne (alkate) etaNaib Nazim bat (alkateorde). Sindikatu kontseilukoNazim-a administrazio sindikalaren buru da, eta, hiri barrutiko gobernuari, udal zerbitzuen planifikazioa eta gauzatzea errazteko ardura du, bai eta goragoko agintariei herritarren kezken eta erreklamazioen berri emateko ere.
Karatxi 15 milioi biztanle inguru zituen 2017an. Kontuan izanik hiriak 1947an 400.000 biztanle baino ez zituela esan daiteke hazkundea oso azkarra izan dela. 1998ko erroldaren arabera, 9,9 milioi pertsona bizi ziren, baina, 2010ekoan, 13,2 milioi biztanle zituela estimatzen zen[14]. Beste estimazio batzuk, berriz, gehienez ere 18 milioi biztanle daudela diote. 2011n egiten hasi ziren errolda berrian, 21,1 milioiko populazioa bizi zela estimatu zen[15], baina emaitza horiek zalantzan jarri dira, eta ikerketa hori baztertua izan da. 2017an egindako erroldaren arabera, 14,9 miloi biztanle zeuden, hau da, % 60ko igoera hogei urte baino gutxiagoan[16].
Sindheko hiriburua izanik,sindhiak bertan bizi dira, bainamohajirak gehiengo bihurtu dira Indien banaketaren ondoren. Mohajirakurdueraz mintzatzen den errefuxiatu musulmanak dira, Indiatik iritsi zirenak. Bertan, Pakistango beste talde etnikoak ere topa daitezke, batez ereBalutxistanekoak, Karatxitik oso urrun ez dagoena. Pakistango ipar-mendebaldetik etaAfganistandik etorritakopaxtun komunitate handi bat ere badago. Era berean,Bangladeshetik etorritako jende ugari bizi da bertan, milioi bat inguru zenbatespenen arabera. Afrikarren helmuga ere bada Karatxi, eta horrek Pakistango hiri multikulturaletako bat bihurtzen du.
2011tik, Karatxi barruti sistema batez banatzen da. Barrutiaktowns delakoetan banatzen dira,tehsilen parekoak, eta horietako bakoitzaunion councilsetan banatzen da (udal kontseiluak), eta Karatxin, guztira, horietako 300 inguru dira.
Hazkunde bizkorraren ondorioz, Karatxik aurre egin behar dio garapen prozesuan dauden metropoli handiek duten arazo bertsuei: gainpopulazioa, jende pilaketa, trafiko arazoak, kriminalitatea. Gatazka etnikoak gertatzen dira. Beste arazo esanguratsua da aberatsen eta txiroen arteko alde handia. Hala, aberatsak mendebaldeko aberatsen tankerako bizimodua daramate; hiriko txiroenak, berriz, munduko herrialde pobreenen bizi baldintza beretan bizi dira.
Karachi da Pakistango finantza eta merkataritza hiriburua. Estatuko diru-sarrera guztien % 72 sortzen du (zerga federalak eta probintzialak, aduanak eta errekarguak), nahiz eta kopuru horren zati handi bat zeharkako zergen kontribuziotzat kontabilizatu[17]. Karachik balio erantsiaren % 60 inguru ekoizten du eskala handiko fabrikazioan, eta Pakistango BPGaren % 55. 2007ko otsailean,Munduko Bankuak Karachi identifikatu zuen hiri lagun gisa Pakistango negozioetarako[18].
Karachi Pakistango ekonomiaren gune nagusia da. Anarkia politikoak, borroka etnikoek eta 80ko eta 90eko hamarkadetako ondoriozko operazio militarrak eragindako geldialdi ekonomikoak Karachiko industriaren irteera-fluxua ekarri zuen. Krisi larria izan arren, Karachik diohegoaldeko Asiakoper capita diru-sarrerarik handiena duela, egungo 8.000 dolarretik gorakoper capita BPGarekin.
Pakistango banku publiko eta pribatu gehienek Karachin dute egoitza, hain zuzen ere, Ibrahim Ismail Chundrigar-en (hiriko finantza-eremu), herrialdean jarduten duten atzerriko enpresa multinazional nagusi gehienek bezala. Karachiko Burtsa Pakistango balore burtsarik handiena da, eta, ekonomialari askoren ustez, 2005ean BPGaren % 8ko hazkundea bultzatu zuen arrazoi nagusietako bat da[19]. Hala ere, 2008ko uztailean, jendetza sutsu batek Burtsari eraso egin zion administratzaileek eragiketak eteteari uko egin ondoren eta bi astez jarraian erorketa handiak izan ondoren[20].
1960ko hamarkadan, mundu osoan, jarraitu beharreko eredu ekonomiko gisa ikusi zuten Karachi, eta haren ekonomia aurrera egiten ari zen moduagatik goraipatu zuten. Herrialde asko Pakistango plangintza ekonomikoaren estrategia jarraitzen saiatu ziren, eta horietako batek,Hego Koreak, bigarren «Bosturteko Plana» eta Munduko Finantza Zentroa kopiatu zuenSeulen, Karachikoaren ondoren diseinatu eta modelatu zirenak[21][22].
Duela gutxi, Karachikinformazioaren eta komunikazioaren teknologiaren eta bitarteko elektronikoen hedapen nabarmena onartu du, eta Pakistangosoftware-azpikontraten zentro bihurtu da. Atzerriko enpresentzako dei-zentroek hazkunde-eremu handia izan dute, eta gobernuak, atzerriko inbertsioak lortzeko, zergak % 10 murrizteko ahaleginak egin du informazioaren teknologien sektorean[23][24].
Gayer, Laurent (1 June 2014), Karachi: Ordered Disorder and the Struggle for the City, Oxford University Press, 2008-11-21ISBN 978-0-19-023806-32008-11-21
West Pakistan (Pakistan). Transport Commission; Mian Anwer Ali (1970), Report: April 1969 – September 1969, Volume 2, West Pakistan Government Press
Review of Developments in Transport in the ESCAP Region ...: Asia and the Pacific, United Nations, 2007, 2008-11-21ISBN 978-92-1120-534-32008-11-21
Thomas, Amos Owen (3 October 2005), Imagi-Nations and Borderless Television: Media, Culture and Politics Across Asia, SAGE, 2008-11-21ISBN 978-0-7619-3396-02008-11-21
Janin, Hunt; Mandia, Scott A. (11 October 2012), Rising Sea Levels: An Introduction to Cause and Impact, McFarland & Company, 2008-11-21ISBN 978-0-7864-5956-82008-11-21
Sind Muslim College, Karachi (1965), Sind Muslim College Magazine, The University of Michigan
Singh, Sarina (2008), Pakistan and the Karakoram Highway, Lonely Planet, 2008-11-21ISBN 978-1-74104-542-02008-11-21
Weightman, Barbara A. (15 June 2011), Dragons and Tigers: A Geography of South, East, and Southeast Asia, John Wiley & Sons, 2008-11-21ISBN 978-1-118-13998-12008-11-21
N. H. Senzai (17 November 2015), Ticket to India, Simon and Schuster, 2008-11-21ISBN 978-1-4814-2258-12008-11-21
Narayanan, Yamini (19 November 2015), Religion and Urbanism: Reconceptualising Sustainable Cities for South Asia, Routledge, 2008-11-21ISBN 978-1-317-75542-52008-11-21
Stimson, Robert; Haynes, Kingsley E. (1 January 2012), Studies in Applied Geography and Spatial Analysis: Addressing Real World Issues, Edward Elgar Publishing, 2008-11-21ISBN 978-1-78100-796-92008-11-21
Publications, Newsline (2006), Newsline, Volume 18, The University of Michigan, 2008-11-21ISBN 978-1-78100-796-92008-11-21
Mohammad Shahid Alam (1996), Community Organizations and Urban Development: A Study of Selected Urban Settlements in Karachi, NGO Resource Centre
Balbo, Marcello (2005), International Migrants and the City: Bangkok, Berlin, Dakar, Karachi, Johannesburg, Naples, São Paulo, Tijuana, Vancouver, Vladivostok, UN-HABITAT, 2008-11-21ISBN 978-92-1131-747-32008-11-21
Blank, Jonah; Clary, Christopher; Nichiporuk, Brian (30 October 2014), Drivers of Long-Term insecurity and Instability in Pakistan: Urbanization, Rand Corporation, p. 19,ISBN 978-0-8330-8751-5
Cohen, Stephen P. (2004), The Idea of Pakistan, Brookings Institution Press, p. 202, 2008-11-21ISBN 978-0-8157-9761-62008-11-21
Q. Ashton Acton (1 May 2013), Issues in National, Regional, and Environmental Health and Medicine: 2013 Edition, ScholarlyEditions, p. 278, 2008-11-21ISBN 978-1-4901-1294-72008-11-21
Q. Ashton Acton (22 July 2013), Endocrine System Diseases: New Insights for the Healthcare Professional: 2013 Edition, ScholarlyEditions, p. 404, 2008-11-21ISBN 978-1-4816-5848-52008-11-21
Zaidi, Zohra; S.W Lanigan (10 March 2010), Dermatology in Clinical Practice, Springer Science & Business Media, p. x, 2008-11-21ISBN 978-1-84882-862-92008-11-21
Mohammad Aslam Uqaili; Harijan, Khanji (14 October 2011), Energy, Environment and Sustainable Development, Springer Science & Business Media, p. 259, 2008-11-21ISBN 978-3-7091-0109-42008-11-21
Renaux, Helen (2011), True Children of the Raj, Trafford Publishing, p. 159, 2008-11-21ISBN 978-1-4669-0177-32008-11-21
Kenneth D. Miller M.D.; Miklos Simon MD (3 February 2015), Global Perspectives on Cancer: Incidence, Care, and Experience [2 volumes]: Incidence, Care, and Experience, ABC-CLIO, p. 414,ISBN 978-1-4408-2858-4