Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Karate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzukjaponiar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzukanji edokana karaktereen ordez.
Chōmo Hanashiro.

Karatea edokarate-doa (空手道karatedō, «esku hutsaren bidea»euskaraz) armarik gabekoborroka-artejaponiar bat da, jatorriaRyukyu uharteetan duena.1933an sortu zen ofizialki, gaur egunOkinawa izena duen uhartean zeuden borroka-sistemetan oinarrituta.Japonian ezaguna egin zenGichin Funakoshi etaKenwa Mabuniri esker, besteak beste. Kirol hori egiten duenarikarateka esaten zaio. Olinpiar kirola da, baina2024ko Parisko joko olinpikoetan ez da egongo.

Karatearen aurrekari ziren borroka-arteak Txinan sortu ziren, eta ehunka urteko praktika eta bilakaeraren ondoren, Okinawako biztanleek —armak debekatuak zituzten— eman zioten behin betiko egituraXVII. mendeaz geroztik. Kirol gisa,1920. urtearen inguruan arautu zuenGichin Funakoshi maisuak.1950eanMendebalera hedatu zen. Ekialdeko beste borroka motetan bezala, karateak gudu teknika, jarrera eta gizabidezko erritualak biltzen ditu.

Lehiaketako borrokaldiak(kumite) hiru minutukoak dira, nahiz eta epaileek denbora hori agortu baino lehen puntu garbia markatu duena garaile dela erabaki dezaketen. Beste batzuetan, borroka izan beharrean erakustaldia egiten da(kata), alegiazko etsaien aurkako eraso eta defentsa mugimenduak epaitzen dira.

Karate modalitateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Kata: mugimenduen erakustaldia, bakarka zein taldeka.
  • Kumitea: bi karatekaren arteko borroka.
  • Kihon: oinarrizko mugimenduak.

Janzkera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Praktikan erabiltzen den jantziakeikogi edokarategi (gi-jantzia) da. Jaka, praka eta gerrikoaz osatuta dago.

Karategi hitzajudogi-tik dator, Jigoro Kano-ren influentziatik, judoaren asmatzailea. Gaur egun bi karategi mota erabiltzen dira lehiaketetan, bat kumite egiteko, pisu gutxiagokoa eta katak egiteko, pisutsuagoa dena.

Obi (gerrikoa edo zinta)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gerrikoen koloreak borrokalarien maila adierazten du. Modalitate batetik bestera aldatzen dira, baina karate mota gehienetan hauek dira nagusiak:Kyu graduak edo behe mailakoak, etaDanak, gerriko beltzak eta goranzkoak.

Judoaren eredua hartuta, Kyuak ezarri ziren. Kyuak koloreetan nabarmentzen dira. Zuria da hasiberriek hartzen duten lehengo gerrikoa. Ikaskuntza berriak menperatuz joan ala hurrengo gerrikoa lortzen da, kolorea aldatuz. Kolore batetik bestera erdi kolorea dago.

Danak kolore desberdinetan agertu ahal dira, karate motaren arabera. Gorria, zuria edo beltzez agertu ahal dira.

Hau daShotokan modalitateko ordena: Zuria, zuri-horia, horia, hori-laranja, laranja, laranja-berdea, berdea, berde-urdina, urdina, urdin-marroia, marroia, beltza (10 dan desberdin) zuri-gorria eta gorria

Agurrak eta eskaintzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jarduerak hasi baino lehen eta amaitzerakoanRei (agurra) burutzen da, baita ere, jarduera espezifiko bat egin baino lehen. Praktikatzaileek kortesia eta besteekiko errespetuaren balioak barneratzeko helburuarekin erabiltzen dituzte.

Agurrak zutik edo eserita egiten ohi dira, taldeka edo binaka momentuaren arabera. Tatamira sartu eta ateratzen direnean, gehienetan “Oss!” adierazpenarekin.

Agur arruntenak:

  • Seiza
  • Za rei
  • Shomen ni rei
  • Shihan ni rei
  • Sensei ni rei
  • Otagai ni rei

Karate motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Shorin-ryu
  • Goju-ryu
  • Uechi-ryu
  • Shito-ryu
  • Shotokan
  • Wadō-ryū
  • Kyokushinkai
Karateka bat kata bat erakustenHeian Godan (shotokan estiloan).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

KirolaArtikulu hauKirolari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Karate&oldid=9647419"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp