Kapela,[1]iparraldeantxapela,[2] jantzi mota da,burua estaltzeko erabiltzen dena, bai eguzkitik edota hotzetik babesteko, bai eramailearen estatus soziala markatzeko. Batzuetan, zehazki, buruko jantzi zurruna eta hegalduna izendatzeko erabiltzen da.[1]
K.a. XXX. mendea baino lehenagoko kapelen berri gutxi dagoen arren, ziur aski ohikoak izanen ziren. Ikerlari batzuen arabera, duela 27.000-30.000 urtekoWillendorfeko venusa irudiak puntuzkoburugainekoa darama.[3] Ezagutzen den kapelarik antzinakoenetako bat, Alpeetako glaziar batean agertu zenÖtzi momiarena da. Duela 5300 urte inguru bizi izan zen, eta hil zelarikhartz larruz egindakotxanoa zeukan buruan.[4]
Margolan batean ageri den lehenbiziko kapeluetako bat K.a. 3200 aldekoa da.Tebasko (Antzinako Egipto) hilobi batean dago, etalastozko kapelua daraman gizon bat irudikatzen du. Izan ere, Antzinako Egipton hainbat kapela mota erabiltzen zen.[5]
Lastozko kapela oso erabilia izan da historin zehar. Horren asmatzaileak txinatarrak izan zirela uste da, eta bertako emigratzaileek zabaldu izanen zuten beste herrialde askotara.[7]Feltrozko kapelaren erabilera, berriz,XIV. mendetik aurrera orokortu zenEuropan. Hegal zabala eta gaina konikoa duenaritxanbergo deitzen zaio, eta hainbat ereduren oinarria izan zen.[8]
Erdi Aroan, emakumeen burugainekoek, buruko zapi xumeetatik hasi etahennin landuetaraino, gizarte-estatusa adierazten zuten. XVII. mendearen amaieran hasi zen emakumeen buru-estalkia bere horretan sortzen, gizonezkoen kapelu-modaren eraginik gabe. Anitzetan kapelagileak emakumeak izaten ziren, kapelak eta bonetak egiteaz gain,parpailak, apaindurak etajoskintzako osagarriak ere ekoizten zituztenak.XIX. mendearen hasieran, lastozko kapelak ziren nagusi emakumeen modan, baina bestelako materialak ere sartuz joan ziren, hala nola,tula edotabelusa.[5]
Gaina: kapelaren goiko aldea, buruaren formara egokitzen dena. Itxura desberdinak izan ditzake, hala nola, laua, borobila, konikoa edo zatitua.
Hegala: kapelaren zirkunferentziaren inguruko gainazala, erabiltzailea eguzki-izpietatik babesteko funtzioa duena.
Badana: kapelaren barnealdeko zerrenda leuna. Erabiltzailearen buruarekin kontaktu zuzenean egoten da, kapela behar bezala doitzeko eta izerdiari eusteko. Material leunez egiten da.
Bisera edo aurreko hegala: kapela mota batzuen aurrealdeko gainazala da, aurpegia eguzki-izpietatik babesteko balio duena. Adibidez, txano militarrek etabeisboleko txanoek izaten dute.
Kokospekoa: kapelari eusteko zinta,kokotsaren azpitik pasatzen dena; esate baterako, laneko kapelek eta kapela militarrek izaten dute.