Bere aitaren oinordekoa izan zen Danimarka eta Ingalaterrako erregetzan, aita1035ekoabenduak 12an hil ondoren, baina,Magnus I.a Norvegiakoarekin liskarrean zebilenez, ezin izan zuen Ingalaterrara joan han bere autoritatea sendotzera, eta, beraz, bere anaiaHarold Harefoot izendatu behar izan zuen Ingalaterrako erresumako ordezkari bezala, Kanuto bera joan bitartean.
Baina Haroldek, bere burua errege izendatzen du1037an, Kanutok, hori onartzea beste erremediorik izan ez zuelarik, norvegiar erregearen aurkako borrokak zirauen bitartean, norekin, azkenean, adostasun batetara iritsi zen1038an, honen bidez, Hardeknut seme-alabarik izan gabe hiltzen bazen, oinordekoa Magnus I.a Norvegiakoa bihurtuko zelarik.
Danimarka baketua izan ondoren, Kanuto, Ingalaterra inbaditu eta bere anaia traidorea tronutik kentzeko prestatzen da,Brujas hirira iritsiz,Flandrian, non bere ama Emma erbesteratua zegoen,1039an. Harold, inbasioa baino pixka bat lehenago hil zenez, Kanutok, Ingalaterra domeinatzeko libre zen, handik gutxira errege koroatua izan zelarik.
Bere agintaldiak, ez zuen ospe onik izan, bere mendeko berriei jarri zizkien gehiegizko zergek,1041eanWorcesterreko matxinada eragin zutelarik. Matxinada, gogor zanpatua izan zen, eta hiria, suntsitua. Garai horretako gehiegizko zergen aurkako protesta bezalaLady Godiva, biluzik, zaldi baten gaineanCoventrytik igarotzen aipatzen duen elezaharra, garai horretan emango zen.
1041ean, Hardeknutek, bere anaiorde zenEduardo Aitorlea, berriz herrira itzultzera gonbidatzen du, bere elkargobernari bezala gobernatzera,Normandian eman zuen erbesteratze luzearen ondoren.