Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kanputxea Demokratikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanputxea Demokratikoa
Ereserkia:Dap Prampi Mesa Chokchey(en)Itzuli

Kanbodiako bandera

Royal Coat of Arms of Cambodia(en)Itzuli
Geografia
HiriburuaPhnom Penh
11°34′10″N 104°55′16″E
Azalera181.040 km²
KontinenteaAsia
MugakideakThailandia,Vietnam etaLaos
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika parlamentarioa
Norodom Sihanouk
Khieu Samphan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria6.000.000
Dentsitatea33,14 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erlijioastate atheism(en)Itzuli
Monetabaliorik ez
Vietnamdar dong ()
Historia
Sorrera data:1976kourtarrilaren 5a
Bestelako informazioa

Kanputxea Demokratikoa (khmereraz:កម្ពុជាប្រជាធិបតេយ្យKampuchea prâcheathippadeyPol Pot eta bereKhmer GorrienKanputxeako Alderdi Komunistaren beso armatua — diktadurapeanKanbodiaren izen ofiziala izan zen.Kanbodiako Gerra Zibilaren ondoren, 1975 eta 1979 bitartean, hauek herrialdea gobernatu zuten. Aldi horretan, 1,8 milioikanbodiar, gutxi gorabehera, exekuzio politikoen,goseteen eta lan behartuaren bidez hil zituzten. Horrek esan nahi dubiztanleria nazionalaren %30-35 desagertu zela.

K. D. Jacksonen estatistiken arabera, 1975eko apirilaren 17an, khmer gorriekPhnom Penh hartu zuten urtean, 7,3 milioi biztanle zeuden Kanbodian.Vietnamek 1978ko abenduan inbasioa hasi zuenean, herrialdeak 5,7 milioi biztanle zituen, hau da, 1,6 milioiko beherakada dramatikoa lau urte baino gutxiagoan.[1] K. D. Chandlerrek biztanleriaren beherakada izugarri horren arrazoitzat jotzen ditu — 1,5 milioi desagertu direla kalkulatzen du —malnutrizioa,bortxazko lanak eta oro har gaizki artatutako gaixotasunak, baina, ziur asko, 200.000 pertsona gehiago exekutatu zituzten epaiketarik gabe, «etsai» gisa sailkatuta, eta horien artean haurrak, adinekoak eta alderdi berekoak ere baziren. Biktima gehienakkhmer etniakoak zirenez, Jean Lacouture kazetari sozialistak «auto-genozidio» prozesu horri deitu zion.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. K. D. Jackson:The Khmer Rouge in Context, 3. orr.
  2. J. Lacouture:The Bloodiest Revolution

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Historia
Kanbodia
Artikulu hauKanbodiakohistoriari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kanputxea_Demokratikoa&oldid=9990588"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp