Kanpe | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Greziar mitologianKanpe (antzinakogrezieraz ΚάμπηKámpê, beharbada κάμποςetikkámpos, "itsas munstroa") jainkoktoniko bat zen,munstro femenino bat.
KronosekTartaroa zaintzeko esan zion, non Ziklopeak etaHekatonkiroak gartzelaratu zituen.Zeusen esku hil zen honek Tartaroko presoak askatu zituenean Kronosen aurka borrokatzen lagun ziezaioten (Titanomakia).
Munstro hibrido bat bezala deskribatua da, emakume gorputza duena, behealdean ezkataz estalia, sugezko ile batekin eta sorbalden artean mugitzen zitzaion eskorpioi batekin.
Nono PanopolisekoakDionisiakoak liburuan, Kanperen deskribapen xehetuena ematen du.Joseph Fontenrosek, Nonok,Tiamat munstro babiloniarraren berrirudikapentzat jotzen zuela iradokitzen du, baita Ekidna ere, beste izen batekin, bere hanka ezkatatsuaksugegorriak bezalakoak zirelarik (ἔχιδνα, ekidna "sugegorria") edo Tifonen baliokide femeninoa. Bere lexikoianHesikio Alexandriakoak, Epikarmo olerkariak KanpeZeto edo itsas munstro bezala adierazten duela nabarmentzen du ('Zeto'k munstro zehatz bat adierazten du,Gea etaPontoren semea, baina baita itsas munstro guztiak orokorrean ere.