Kanbodia, izen ofizialaKanbodiako Erresuma[1] (khmereraz: ព្រះរាជាណាចក្រកម្ពុជា,Preăh Réachéanachâk Kâmpŭchéa),hego-ekialdeko Asiako estatu burujabea da,Indotxina penintsulan kokaturik dagoena. Mugakide dituThailandia mendebaldean,Laos iparraldean etaVietnam ekialdean. 178.035 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 15,5 milioi biztanle zituen2019an.[2] HiriburuaPhnom Penh da eta hizkuntza nagusiakhmerera da.
Aspaldiko denboretan Indotxina osoa mendean eduki zuenKhmer Inperioaren oinordeko zuzena da egungo estatua.Budismoa da biztanle gehienen erlijioa.
Herrialdeko turismo baliabide nagusietakoaAngkor Wat tenplu eta hiri galdua da; herriarentzat ikur nagusia bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.
Kanbodia izenafrantsesezkoCambodge-tik dator, eta hori,khmererazkoកម្ពុជា (Kâmpŭchéa, "Kanputxea") hitzaren transliterazioa da. Hori dela eta,EuskaltzaindiakKanbodia hobesten duen arren,[1] batzuetanKanputxea erabiltzen da euskaraz. Estatuaren izen ofiziala, berriz,ព្រះរាជាណាចក្រកម្ពុជា (Preăh Réachéanachâkr Kâmpŭchea, "Kanputxeako Erresuma") da. Etimologiaz, honela da:Preah- ("sakratu"),Reach- ("errege"),-ana- ("aginte")-châk ("gurpila", agintearen ikurra).
Frantziaren kolonizazio garaian,Kanbodia (Cambodge) zen izen ofiziala. 1953an independentzia lortu zutenetik, hainbat izen ofizial erabili dira nazioarteari begira:
1953-1970:Kanbodiako Erresuma (Royaume du Cambodge)monarkia garaian.
1970-1975:Khmer Errepublika (République Khmère)Frantses Errepublika-ren kalkoa.
Tonlé Sapen arroak etaMekong ibaiaren ordokiak hartzen dute herrialdearen erdialdea, eta azalera osoaren % 75 inguru. Eskualde horren zatirik handiena 100 metro baino gutxiagoko garaieran dago, etaarroza lantzen da bereziki. Arro handi horren hego-ekialdeanMekongen delta dago, Vietnamen barnaHego Txinako itsasoraino hedatzen dena. Arroaren eta deltaren inguruan mendilerroak daude:Kardamomo mendiak etaDamrei mendiak hego-mendebaldean, etaDangrek mendiak iparraldean. Ipar-ekialdeko eta ekialdeko lur garaiak, berriz, hegoaldeko Vietnamgo mendiguneekin batzen dira.[3] Kardamomo mendietakoPhnom Aural (1.813 metro) da Kanbodiako gailurrik garaiena.[4]
Hego-ekialdeko erreka batzuk izan ezik, Kanbodiako ibai eta ibai-sistema nagusiakTonlé Sap aintzirarantz edoMekong ibairantz isurtzen dira. Kardamomo eta Damrei mendiak uren banalerro garrantzitsua dira: ekialdeko ibaiak Tonlé Sap alderantz isurtzen dira, eta mendebaldekoak Thailandiako golkora.[3]
Ibai nagusia Mekong (khmereraz:Tonle Thom, "Ibai Handia") da, herrialdea ipar-hego zeharkatzen duena. Arrantza gune handia da, batez ere uholde garaian, ibai-ibilgua alderanzten baita. ErdialdeanTonlé Sap aintzira dago, hego-ekialdeko Asiakour gezako lakurik handiena. Euri garaian, ur biltegi moduan funtzionatzen du, Mekong ibaiaren emaria erregulatuz:urtaro lehorrean 2.590 kilometro koadro hartzen ditu, eta 24.605 kilometro koadro irail eta urrikomontzoi-euriteen ondoren.[3]
Montzoiek agintzen dute Kanbodiako klima. Bi urtaro daude: euritsua, maiatzetik urrira, eta lehorra, azarotik martxora. Udan hego-mendebaldeko haizeekThailandiako golkoko etaIndiako ozeanoko hezetasuna daramate, eta euri jasa bortitzak izaten dira irailetik urrira. Neguko montzoiak, berriz, barnealdeko haize idorra dakar; urtarrila eta otsaila dira hilabeterik lehorrenak. Tonlé Sapen urteko batez besteko tenperatura 25 ºC ingurukoa da, batez besteko maximoa 28 °C ingurukoa, eta batez besteko minimoa 22 °C ingurukoa. Urtarrila da hilabeterik hotzena, eta apirila beroena. Sarritan Vietnamgo kostaldea suntsitzen dutenzikloi tropikalek oso gutxitan egiten dute kalte Kanbodian.[3]
Khmer herria lehenbizietakoa izan zenIndiako ideiak eta egitura politikoakhego-ekialdeko Asian ezartzen, hots, erresuma zentralizatu bat eremu zabalean agintzen zuena. Eskualdeko lehenbiziko erresuma ezagunaFunan izan zen,I. mendean ezarri zena hego-mendebaldeko ordokietan;Malaysiako penintsula osora zabaldu zen haren eragina.VI. mendean, artean Funanen mende egondako Txenla erresuma nagusitu zen egungo Kanbodia,Laos,Thailandia etaVietnamgo lurraldeetan.
Ondoren, inperioa indarra galtzen hasi zen, inguruko herrien (batez eresiamdarren etachampatarren) oldarkortasunak gora egiten zuen heinean; halaber, dinastia barneko liskarrek eta ureztatze sistema konplexuen hondatzeak zerikusi zuzena izan bide zuten gainbehera horretan. Angkorko dinastia1431n amaitu zen,thailandiarek hiria hartu eta khmer erregeak hegoaldera ihes egin zuenean;Phnom Penh ondoan kokatu zen gortea.
XV-XIX. mendeetan, bertakoek siamdarrei eta vietnamdarrei egin behar izan zieten aurre.XVIII. mendean, Mekong ibaiaren deltaz jabetu ziren vietnamdarrak, eta XIX. mendean beste lurralde batzuez, khmer lurrak guztiz berenganatu eta kultura vietnamdu nahian.
Sisowath Kanbodiako erregea frantziar militarrekin1911n.
Ang Duong erregeak (1840-1860) Frantziari laguntza eskatu zion galdutako lurraldeak eskuratu ahal izateko, eta1863ko uztailean Kanbodia Frantziarenprotektoratu bihurtu zen. Kanbodia frantsesen babesean egon zen urteetan mugak finkatu, barneko istiluak baretu eta herriaren egoerak hobera egin zuen.1887tik aurrera, KanbodiaFrantziar Indotxinaren parte izan zen,Kotxintxina,Annam,Tonkin eta Laosekin batera,.
Bigarren Mundu GerranJaponiak lurraldea hartu zuen gerrako eginkizunetarako oso egokia zelako, eta frantsesek nagusitasuna galdu zuten. Naziotasun sentimenduak gero eta indar handiagoa hartu zuen; Japoniak gerra galdu zuenean, monarkia autonomo bat ezarri zen,Frantziar Batasunaren barruan; independentzia1953an lortu zuen.
1960an,Norodom Sihanoukek hartu zuen aginpidea, eta errege tituluari uko egin bazion ere, antzinako estatu egiturak zirauen indarrean, khmer nekazarien egoera batere hobetu gabe. Estatu BatuekVietnamgo Gerran parte hartzea erabaki zutenean, bi herrialdeen arteko harremanak eten ziren.1969an, Estatu Batuek bonbez eraso zioten Kanbodiari, eta1970ean,CIAk antolatutako estatu kolpearen bidez, aginpidetik kendu zuten Norodom Sihanouk.Lon Nol jeneralak hartu zuen orduan aginpidea,Khmer Errepublika sortu zuen eta Estatu Batuekiko harremanak estutu zituen. Lon Nolen gobernuak, baina,Khmer Gorrien gerrillari aurre egin behar izan zion. Gerrillak, berriz, SihanoukekPekinen erbesteraturik sortu zuenKanbodiako Fronte Batuaren etaTxinaren laguntza zuen, eta1975ean aginpidea lortu eta diktadura ezarri zuen.
1976an Kanbodia Demokratikoa izeneko errepublikaren konstituzioa onartu zen, alderdi komunistaren kide zirenKhieu Samphan presidentearen etaPol Pot lehen ministroaren gobernupean. Khmer Gorrien gobernumaoista nekazaritzan oinarritutako komunismo utopikoa ezartzen ahalegindu zen; hiriak jendez hustu zituen, herriaren egitura ekonomikoa eta soziala errotik irauli zuen, administrazio eta hezkuntza erakundeak desegin zituen, eta kulturaren adierazpide txikiena ere desagerrarazi zuen.Zapalkuntza itzel horretan 1,7 milioi pertsona hil ziren, orduko biztanleriaren % 21.[6]
1979an, Vietnamgo gudarostea Kanbodian sartu eta herriaren batzorde iraultzailea jarri zuen gobernuan, zortzi kidez ostatua,Heng Samrin buru zela. Haren gobernuak, vietnamdarren gidaritzapean, erregimen komunista ezarri zuen. Hala ere, Khmer Gorrien gerrillak borrokan jarraitu zuen Kanbodiako iparraldean eta Thailandiako muga bere kontrolpean hartu zuen. Halaber, Khmer Herriaren Askapenerako Frontea eta Sihanuken aldeko taldeak sortu ziren gobernuari eta Khmer Gorriei aurre egiteko.
1989an, Vietnamgo gudarostea Kanbodiatik atera zen.1991ean,Nazio Batuen aholkuei jarraituz, borrokan ari ziren taldeek su-eten baterako akordioa izenpetu zuten.Norodom Sihanouk erregea Kanbodiara itzuli eta nazio batzordearen buru jarri zen1993ko maiatzeko hauteskundeak bitartean. Hauteskundeetan Funcinpec alderdi erregezalea izan zen garaile, baina ez zuen gehiengorik lortu. Sihanoukek lau alderdiren arteko koalizioko gobernua osatu zuen, Funcinpec-eko buruNorodom Ranariddh printzea eta Kanbodiako Herriaren AlderdikoHun Sen (Vietnamen aldekoa) lehen ministro izendaturik. Konstituzio berriak aginpidean ezarri zuen berriro erregea.
Khmer Gorrien gerrillak ez zuen amore eman eta borrokan jarraitu zuen gobernuaren kontra, harik eta zenbait galera handiren ondoren1996an giroa baretzen hasi zen arte. Ahuldadea erakusten ari zen gerrilla eta gobernuak ahaleginak egin zituen haien artean zatiketa eragiteko.1997. urtean, ordea, Hun Sen "bigarren lehen ministroaren" jarraitzaileek Sihanouken semea aitaren kontrako estatu kolpea prestatzeaz akusatu, bere kargutik kendu eta epaitu egin zuten1998an.
Nazio Batuek zuzendurik, legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren 1998an, eta Kanbodiako Herriaren Alderdia izan zen garaile, Funcinpek alderdiari aurrea harturik. Gobernuari boikota egingo zioten beldur zen Hun Sen ordea, eta Funcinpec alderdiarekin koalizioa osatzea erabaki zuen.1999an senatua antolatuko zutela adostu zuten. Pol Pot 1998an hil zen eta, urte horretan bertan, Norodom Sihanouk erregeak amnistia eman zien Khmer Gorrien buruzagi nagusiei. 1999ko hasieran, Khmer Gorrien buruzagi nagusiek eskaini zitzaien bake prozesua onartu zuten eta gutxi batzuek baizik ez zuten jarraitu ipar-mendebaldeko probintzietan.2004an, Norodom Sihanoukek abdikatu zuen, eta haren semeNorodom Sihamoni bilakatu zen errege.Ta Mok, Pol Poten oinordeko politikoa, espetxean hil zen2006an.
Giza eskubideen aldeko elkarte askoren eta NBEaren presioz, Hun Senen gobernuak Khmer Gorrien buruzagiak epaitu behar izan zituen, genozidioa egin izana egotzirik.2007an hasi zen epaiketa.2014ko abuztuaren 7an, bizi guztiko espetxe zigorra eman zietenKhieu Samphan etaNuon Chea agintari ohiei. Epaileak errudun jo eta, besteak beste, gizateriaren aurkako krimenen, hilketen, desagertzen eta jazarpen politikoaren erantzule egin zituen.[7]
Kanbodia alderdi anitzez osaturiko demokrazia liberala da, 1993ko konstituzioak jasotzen duenaren arabera. Gobernua era monarkia konstituzionala da; erregea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Legebiltzarrak (khmereraz:សភាតំណាងរាស្ត្រ,sâphéa tâmnang réastrâ) bi ganbera ditu, 1998ko hitzarmen baten ondorioz: Senatua (khmereraz:ព្រឹទ្ធសភា,prœ̆tthôsâphéa) eta Nazio Biltzarra (khmereraz:រដ្ឋសភា,rôdthâsâphéa).[8]
Kanbodiak 15,5 milioi biztanle zituen2019an.[2] Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 30,2; 15-24 urte bitartekoak, % 17,3; 25-54 urte bitartekoak, % 41,5; 55-64 urte bitartekoak, % 6,4; eta 65 urtetik gorakoak, % 4,6. Bizi itxaropena 66,3 urtekoa da: 63,7 urtekoa gizonezkoena eta 68,9 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak).[8] Biztanle gehienak nekazari inguruetan bizi dira, herrialdearen erdialdean, arroza lantzen den bailara inguruetan batez ere.
Biztanleriaren osaera nahiko homogeneoa da: etnia nagusia khmer etnia da (% 95,4), eta gainerakoak, gehienakchamak (% 2,4) eta txinatarrak (% 1,5) dira.[8] Khmer gehienak nekazariak dira; txinatarrak, berriz, hirietan bizi dira, eta chamak nekazari eta arrantzaleak dira, oro har, edo eskulangile eta merkatariak, hirietakoak.
Urte askotako gerrak kalte handiak egin ditu ekonomian, eta Kanbodia munduko nazio behartsuenetako bat da. Urteetan atzerriko laguntzaren mendean egon da bertako ekonomia, eta lau urte igaro zituen arren aldagai makroekonomikoetan sendo agertu zena, ekonomia izugarri jaitsi zen1997-1998 urteetan, inguru hartako krisi ekonomikoaren, indarkeria zibilaren eta liskar politikoen ondorioz. Izan ere, 1997ko estatu kolpearen ondoren asko murriztu zen nazioarteko laguntza eta, 1994ko legeen arabera ekonomia liberalizatzeko neurriak hartu ziren arren, ustelkeriak eta lege egitura ahulek atzera eragin zioten atzerriko inbertsioari. Bestalde, urte batzuetan turismoak gora egin zuen arren, Asiako krisiak eta egonkortasun politikorik ezak berriro galerak eragin zituen. Horrez gain, 1998an izugarrizko gosetea sortu zen lehorte baten eraginez. Kanbodiako azpiegiturak oso kaskarrak dira; horrek garapena galarazten du, eta herritarrek ez dute baliabide aski.
Nekazaritza (arroza,artoa,azukre-kanabera,banana, etab.) da ekonomia jarduera nagusia;barne produktu gordinaren % 25,3 (2017) sortzen du, eta sektore horretan dihardute langileen % 48k (2013) Mea baliabideak ez dira behar bezala ustiatzen, eta zura garrantzi handiko aberastasuna den arren, ingurumenean arazo larriak sortzen ari dira baso ustiapenaren eraginez.Ehungintzak eta oinetakogintzak 700.000 pertsonari ematen diete lana, gehienak emakumeak.[8] Azken urteotan turismoaren garapen lasterra izan da, batez ereAngkoreko tenpluen etaPhnom Penh hiriburuaren erakargarritasuna dela-eta.
Angkor dinastia oparoaren bitarteko urteetan (802-1432) arkitektura eta eskultura obra ederrak egin ziren. Harrezkero, eta frantsesen kolonizazio garaia arte, gerra giroa bizi izan zen eta kulturak ez zuen aurrerapen handirik egin. Independentziaz gero, antzinako ohiturak berreskuratzeko ahaleginetan, musika, dantza, antzerki eta arte eskolak sortu ziren. Hala eta guztiz ere, Khmer Gorriek Kanbodiako kultura modernoaren adierazpide guztiak suntsitu eta antzinakoak hondatu zituzten.