Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kanariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanariak
Canarias
Ereserkia:Himno de Canarias

Kanarietako bandera

Kanarietako armarria
Geografia
HiriburuaSanta Cruz Tenerifekoa etaLas Palmas Kanaria Handikoa
28°28′12″N 16°15′0″W
Hiririk handienaLas Palmas Kanaria Handikoa
Azalera7.447
Punturik altuenaTeide
Punturik sakonenaIpar Ozeano Atlantikoa
KontinenteaAfrika
Administrazioa
PresidenteaÁngel Víctor Torres (PSOE)
Ángel Víctor Torres Pérez(en)Itzuli
LegebiltzarraKanarietako Parlamentua
Demografia
Biztanleria2.228.862
Dentsitatea299,3 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Historia
Sorrera data:1982koabuztuaren 10a
Bestelako informazioa
ISO 3166-1 alpha-2IC
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki etaSchuko
Internet domeinua.ic(en)Itzuli
gobiernodecanarias.org

Kanariak edoKanariar uharteak[1][2]Afrikakouhartediatlantiko bat da.Marokoren etaMendebaldeko Sahararen arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, KanariekEspainiakoautonomia erkidego bat osatzen dute:Kanarietako Autonomia Erkidegoa.Europar BatasunarenEskualde Ultraperiferiko bat da.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XV. mendeanEspainiak konkistatu aurretik,guantxeak ziren bertako biztanleak.

Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen,1402tik1496 arte hain zuzen ere.Jean de Bethencourt merkatarinormandiarrak ekin zion konkistari,Gaztelaren zerbitzura.Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, bainaErrege-erregina Katolikoen aurrean atzera egin zuen.

2014koazaroaren 18an, petrolioa bilatzeko prospekzioak hasi zituenRepsolek Kanarietan. Zundaketak "segurtasun berme guztiekin eta ingurugiroa errespetatuz" egiten ari zirela esan zuen[3].

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartedia zortzi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:

Kanariak: biztanle gehien duten udalerriak
Iturria: Instituto Nacional de Estadística (2016)[4]
Post.IzenaUharteaBiztanleakPost.IzenaUharteaBiztanleak
Las Palmas Kanaria Handikoa
Las Palmas Kanaria Handikoa
Santa Cruz de Tenerife
Santa Cruz de Tenerife
1Las Palmas Kanaria HandikoaKanaria Handia378.99811Puerto del RosarioFuerteventura38.126San Cristóbal de La Laguna
San Cristóbal de La Laguna
Telde
Telde
2Santa Cruz de TenerifeTenerife203.58512ArucasKanaria Handia37.299
3San Cristóbal de La LagunaTenerife153.11113Los RealejosTenerife36.149
4TeldeKanaria Handia102.16414AgüimesKanaria Handia30.742
5AronaTenerife79.17215IngenioKanaria Handia30.340
6Santa Lucía de TirajanaKanaria Handia69.17816Puerto de la CruzTenerife29.497
7ArrecifeLanzarote58.53717CandelariaTenerife26.746
8San Bartolomé de TirajanaKanaria Handia53.82918La OlivaFuerteventura24.508
9Granadilla de AbonaTenerife45.33219GáldarKanaria Handia24.296
10La OrotavaTenerife41.29420TacoronteTenerife23.772

Inguru naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartedia IparOzeano Atlantikoan dago kokatuta, 100 bat kilometrotaraIpar Afrika etaMarokoko kostaldetik. Tenerifeko uhartean Espainiako mendirik altuena dago,Teide (3.718 m) alegia. Beste tontor nagusiak,Roque de los Muchachos (2.426 m, La Palma),Pozo de las Nieves (1.950 m, Gran Canaria),Malpaso (1.501 m, Hierro),Garajonay (1.487 m, Gomera), Pico de la Zarza (807 m, Fuerteventura) eta Peñas del Chache (670 m, Lanzarote) dira.

Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia.La Palma izan da azken erupzioa izan duena, etaLanzarote etaHierro dira sumendi gehien dituztenak.

Bestela, lau natura parke dituzte:Timanfaya (Lanzarote),Teidekoa (Tenerife),La Caldera de Taburiente (La Palma) etaGarajonay (Gomera).

Geologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Kanarietako geologia»
Teidekogeruza-sumendia, Tenerifen
Kono bolkanikoak Lanzaroten

Kanarietako geologianarroka bolkanikoa da nagusi.Kanariar Uharteek eta bere ipar-ekialdean dauden itsaspeko mendi batzuek osatzen dute Kanariar Uharteetako Probintzia Bolkanikoa. Duela 70 milioi urte hasi zen haren historia bolkanikoa.[5] Kanariar Uharteak bolkanikoak dira oraindik ere. Lurreko erupzio bolkanikorik berriena2021ean gertatu zen,La Palman, etaurpeko erupziorik berriena 2011-12an izan zen,Hierron.[6][5]

Kanariar Uharteak 450 km-ko zabalera duten uharte bolkanikoenartxipelago bat dira, ekialde-mendebalde norabideanIpar Ozeano Atlantikoan, Afrikako ipar-mendebaldeko kostatik 100 eta 500 kilometro artean.[7] UharteakAfrikako plaka tektonikoan daude. Kanariar Uharteak Plaka Afrikarraren ertzetatik urrun daudelako (600 km.)plaka-barneko sumendien adibide dira.[8]

Ekialdetik mendebaldera, irla nagusiakLanzarote,Fuerteventura,Kanaria Handia,Tenerife,Gomera,Palma etaHierro dira.Uharte txiki eta uhartetxo batzuk ere badaude, esaterako,Lanzaroteren aurrean dagoenGraciosa. Kanariar Uharteak itsaspeko sumendi gisa sortu ziren, Ozeano Atlantikoarenlurzorutik bananduta.Ozeano Atlantikoak 1.000 eta 4.000 m arteko sakonera du Kanariar Uharteen inguruan.

Lanzarote eta Fuerteventura Kanariar Gailurra izeneko gailur bolkaniko bakar baten zatiak dira. Gaur egungo bi uharte horiek uharte bakarra ziren iraganean. Gailurraren zati bat urpean geratu zen, eta orain Lanzarote eta Fuerteventura uharte bananduak dira, 11 km-ko zabalerako eta 40 metroko sakonerakoitsasarte batek banatuak.[9]

Jarduera bolkanikoa azken 11.700 urteetan gertatu da uharte nagusi guztietan, Gomeran izan ezik.[10]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizkohizkuntzaXVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.Gomerako txistua etaArtzainaren jauzia ere antzinako kulturaren adierazpenak dira. Kultura alorreko hainbat pertsonaia ditugu bertakoak.Operan, mundu mailan oso ezaguna daAlfredo Kraus tenorra. Musika garaikidean,Pedro Guerra,Rosana etaRogelio Botanz abeslariak nabarmendu dira.Literaturan,Tomás de Iriarteantzerkigile eta alegialaria etaBenito Pérez Galdóseleberrigile idazle ospetsuen artean ditugu.César Manrique margolari eta eskultore garaikidea ere oso ezaguna daartearen munduan.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Club Deportivo Tenerife etaUnion Deportiva Las Palmas dira uharteetakofutbol talde nagusiak. 2019-20ko denboraldia arte, Las Palmas 34 denboralditan ibili dalehen mailan, eta 4 aldiz irabazi dutebigarren mailako txapelketa. Tenerifek, ordea, 13 aldiz jokatu du lehen mailan eta behin txapelduna izan da bigarren mailan.Saskibaloian,Club Baloncesto Gran Canaria talderik onena da,ACB Ligan1995etik gaur egun arte jokatzen duena.Iberostar Tenerife, bestalde,2012an lehen mailara igo zen.Eskubaloian,Balonmano Remudas emakumezkoen taldea indartsua da Ohorezko Mailan.

Joko eta kirol tradizionalen artean,kanariar borroka nabarmentzen da. Ezaugarri nagusiak hauek dira: borrokalariak borrokan kontrarioaren indarra aprobetxatzeko duen trebetasuna, eta arerioa zauritu gabe desorekatzeko asmoa, bere gorputzeko edozein atalekin lurra ukitzeraino (oin-solairuak izan ezik).[11]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Turismoa da uhartediko jarduera nagusia,klimari esker. Gainera,bananak etamahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.

Kanariar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa..
  3. «Petrolioa bilatzeko prospekzioak abiatu ditu Repsolek Kanarietan»[Betiko hautsitako esteka],EiTB, 2014-11-18
  4. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
  5. abCarracedo, J.C.; Troll, V.R.; Zaczek, K.; Rodríguez-González, A.; Soler, V.; Deegan, F.M. (2015)The 2011–2012 submarine eruption off El Hierro, Canary Islands: New lessons in oceanic island growth and volcanic crisis management, Earth-Science Reviews, volume 150, pages 168–200,doi:10.1016/j.earscirev.2015.06.007
  6. Lava shoots up from volcano on La Palma in Spanish Canary Islands..
  7. Schmincke, H.U. and Sumita, M. (1998)Volcanic Evolution of Gran Canaria reconstructed from Apron Sediments: Synthesis of VICAP Project Drilling in Weaver, P.P.E., Schmincke, H.U., Firth, J.V., and Duffield, W. (editors) (1998)Proceedings of the Ocean Drilling Program, Scientific Results, volume 157
  8. Carracedo, Juan Carlos. Alderton ed. North-East Atlantic Islands: The Macaronesian Archipelagos.  doi:10.1016/b978-0-08-102908-4.00027-8. ISBN978-0-08-102909-1..
  9. Carracedo, J.C. and Troll, V.R. (2016)The Geology of the Canary Islands, Amsterdam, Elsevier,ISBN 978-0-12-809663-5, page 532
  10. Tanguy, J-C. and Scarth, A. (2001) “Volcanoes of Europe”, Harpenden, Terra Publishing,ISBN 1-903544-03-3, page 101
  11. (Gaztelaniaz) Lucha. in: Diccionario de la Academia Canaria de la Lengua..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak
Afrikako herrialde eta lurraldeak(Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Map indicating Western AfricaMendebaldeko Afrika
Map indicating Northern AfricaIparraldeko Afrika
Map indicating Central AfricaErdialdeko Afrika
Map indicating Eastern AfricaEkialdeko Afrika
Map indicating Southern AfricaHegoaldeko Afrika
Menpeko lurraldeak
Eztabaidatuak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kanariak&oldid=10217095"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp