HegoaldeakSanaga ibaiaren eta itsasertzaren arteko lurraldea hartzen du, eta ordokiak eta baso trinkoko muinoak ditu.
Erdialdean, Sanaga ibaiaren iparraldearen etaBenue ibaiaren artean,Adamawa goi-ordoki zabala dago, batez beste 1.300 metroko garaiera duena.
Iparraldeaksabanako zabaldiak ditu eta, maldan behera,Txad aintzirara bitarteko zatia hartzen du.
Mendebaldea menditsua da; bertan dago mendebaldeko Afrikako mendi garaiena,Kamerun mendia edo Fako sumendia (4.095 metro).2000. urtean izan zuen azken erupzioa.
Kamerungo klima beroa da,ekuatorean baitago. Urtean 21-28 °C bitarteko tenperaturak ditu, mendietan izan ezik. Iparraldean hegoaldean baino euri gutxiago egiten du: itsasertzean, 3.800 mm urtean, eta erdiko ordokian 1.500 mm. Hegoaldean bi sasoi lehor izaten dira (abendua-otsaila eta uztaila-iraila), eta iparraldean bakarra (urria-apirila). Hegoaldean oihanak daude, erdialdean hosto iraunkorreko eta erorkorreko basoak, eta iparraldean sabana da nagusi.
Kamerungo lehen biztanleakpigmeoak izan bide ziren. Duela 2.000 urte inguru, Afrikako ekuatore inguruetakobantuak iritsi ziren. 500. urtearen aldean, Sao zibilizazioa garatu zenTxad aintziraren ertzean. Horren ondorengoak izan zirenKanem eta Bornu inperioak.XV. mendearen bukaeran,portugaldarrak iritsi ziren itsasertzera, eta1520tik aitzina lur sailak landu zituzten etaesklaboen salerosketan aritu ziren.XIX. mendean britainiarrek esklaboen salerosketa debekatu zutenean,Bioko uhartean kokatu ziren, espainiarren baimenaz, itsasertza zaintzeko.
Lehen Mundu Gerraren ondoren,Nazioen Ligak bi zatitan banatu zuen Kamerun,Frantziaren mendekoa bata etaErresuma Batuaren mendekoa bestea.1960an, Frantziaren mende zegoen zatiak independentzia lortu zuen. Britainiarren mende zegoen zatia, berriz, bitan banatu zen1961ean: iparraldeaNigeriari lotu zitzaion, eta hegoaldeak Frantziarena izandako zatiarekin bat egin zuen federazio batean.
Erresuma Batuko eta Frantziako koloniak elkartu zirelarik, estatu federal bat osatu zen,1972an, erreferendum bidez, batu zen arte.[4] 1960az gero agintean zegoenAhmadou Ahidjo presidentearen esku geratu zen aginpide betearazlea. Ahidjok erregimen gogorra finkatu zuen; gogortasun hori salatu zuten giza eskubideen aldeko europar elkarteek, milaka preso politiko zeudela jakin zutelarik.1982an, presidenteak dimisioa aurkeztu zuen ustekabean, etaPaul Biya lehen ministro ohiaren esku gelditu zen kargua, nahiz eta Ahidjo izan zen aurrerantzean ere Kamerungo Batasun Nazionala (UNC) legezko alderdi bakarraren burua.
Biyak zenbait estatu kolperi aurre egin behar izan zien.1983an, Ahmadou Ahidjok erbesteratu behar izan zuen, Biyaren kontrako konplota bultzatu izanaz akusatu baitzuten.1985ean, UNC alderdiak RDPC (Kamerungo Herriaren Elkartasun Demokratikoa) izena hartu zuen, baina bide politiko berari jarraitu zion, harik eta1991n oposizioko alderdiak onartu ziren arte. Izan ere, 1990 aldean, herritarren eta oposizioaren kontrako jarrera nagusitzen ari zela ikusirik, zenbait berrikuntza egin behar izan zituen Biyak. Dena dela, oposizioan ez zegoen batasunik, eta1992ko lehenengo hauteskunde alderdi-anitzetan Paul Biya hautatu zuten berriro. Oposizioak, atzerriko begiraleen onespenarekin, iruzurra salatu zuen, baina gobernuak ez zuen onartu aldaketarik. Ipar-ekialdeanJohn Fru Ndik, FSD (Frente Sozial Demokrata) alderdiko buruzagiak, presidente izendatu zuen bere burua eta, eskualde hartan nagusitzen ari zen nahasmenduari aurre egiteko, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Bestalde, koalizio gobernu bat osatu zuen, RDPC nagusi zela, eta zapalkuntza gogorra bideratu zen gobernuaren kontrako adierazpenen aurka.
Oposizioko alderdiek ez zuten batasunik lortzen (Errepublikaren Aldeko Mugimendua zegoen batetik, FSD bestetik, Demokraziaren eta Aurreramenduaren Batasun Nazionala, UNDP ere bai), eta barne zatiketa handiak izan ziren haien baitan; egoera nahasi horrek Biyari indar eman zion1996ko udal hauteskundeetarako. 1997an, berriro izan zen garaile Biya, beste zazpi urterako. Azpimarratzekoa da, dena dela, hauteskunde haietan hiru milioi biztanlek bakarrik izan zuela botoa emateko eskubidea, gainerako guztiak "atzerritartzat" hartu baitzituen gobernuak.1998an istiluak sortu ziren Nigeriaren eta Kamerunen artean, bien artean muga egiten duenBakassi penintsula aberatsaren gaineko nagusitasuna dela-eta.2004an eta2011n, berriz ere Biyak irabazi zituen presidentetzarako bozak, baina sektore batzuek zalantzan jarri zuten hauteskundeen garbitasuna.
2014tik aurrera,Boko Haramen etaNigeriako armadaren arteko gatazkak eragina izan zuen Kamerun iparraldean ere.[5]2015eko abenduan, milizia islamistak bahiturik zeuzkan 900 gatibu askatu zituen bertako armadak, Defentsa ministroak adierazi zuenez.[6]2016an, manifestazioak eta grebak egiteari ekin zietenIpar-mendebaldea etaHego-mendebaldea eskualdeetako independentista ingeles hiztunek, euren aldarrikapenak entzunarazteko, eta gobernuaren erantzuna errepresioa izan zen.2017ko urtarrilean buruzagi ugari atxilotu zituzten, eta horren ostean sortu zen independentzia borroka armatuaren bidez aldarrikatzen duen mugimendua. 2017ko urriaren 1ean independentzia aldarrikatu zuten:Ambazoniako estatua. Egoera are gehiago gaiztotu zen orduz geroztik. Hainbat gobernuz kanpoko erakunderen arabera, 2017-2018 bitartean 3.000 zibil hil ziren talde armatuen eta armadaren arteko borroken ondorioz.Amnistia Internazionalarentzat, 400 ziren hildako zibilak.[4]
2018an, zazpigarren aldiz jarraian hartu zuen presidente kargua Paul Biyak.[7]
Indarrean dagoen 1996ko konstituzioaren arabera, Kamerun errepublika presidentzialista da. Presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Presidentetzarako hauteskundeak zazpi urtez behin egiten dira. Parlamentuak bi ganbera ditu: Nazio Biltzarra (Assemblee Nationale, 180 kide) eta Senatua (Senat, 100 kide).[3]
22,1 milioi biztanle zituen2015ean.[2] Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 42,3; 15-24 urte bitartekoak, % 20; 25-54 urte bitartekoak, % 30,6; 55-64 urte bitartekoak, % 3,9; eta 65 urtetik gorakoak, % 3,1. Bizi itxaropena 62,8 urtekoa da: 61,1 urtekoa gizonezkoena eta 64,6 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak).[3]
250 talde etniko daude Kamerunen.Bamileke-Bamu (% 24,3),Beti-Bassa-Mbam (% 21,6), Biu-Mandara (% 14,6),Fula-Hausa (% 11), Adamawa-Ubangi (% 9,8) eta ekialdeko herriak (% 7,7) dira garrantzitsuenak.[3]
24 hizkuntza talde daude herrialdean: bassa, bikya edo furu, kanuriera, ngumba, bamun,fula edo fulfulde, ewondo...)[8] Hizkuntza ofizialakingelesa etafrantsesa dira: lehenengoaIpar-mendebaldea etaHego-mendebaldea eskualdeetako jendeak hitz egiten du (biztanleriaren bostena inguru dira), eta bigarrena gainontzeko kamerundarrek. Hala ere, ingeles hiztunak alor guztietan bazterturik daude.[4] Bestela, Camfranglais izenekopidgina oso hedaturik dago hirietan.
Kamerunekpetrolio hobi aberatsak eta nekazaritzarako lurralde aski egokiak ditu: horri esker,Saharaz beheko Afrikako lurraldeetan ekonomia aurreratuenetakoa du. Dena dela, gainerako herri azpigaratuen arazo bertsuei aurre egin behar die, adibidez barne egoera nahasiak negozioetarako sortzen duen giro kaskarra eta administrazio publiko astun-erraldoia.1990az gero,Nazioarteko Diru Funtsaren programetan parte hartzen du eta, horri esker, industriak indar hartu du eta inbertsioak areagotzen ari dira, nekazaritzaren eta merkataritzaren mesedetan.
Ekonomia indartzeko ahalegin horietan pribatizazioa bultzatu zen, alor publikoko langile asko kaleratu eta beste askoren soldata murriztu zen, eta horrek haserrea sortu zuen herritarren artean. Hasierako aurreikuspenak oso itxaropengarriak ziren arren, gobernuak ez zuen behar adinako arrakastarik izan plangintza horiek aurrera eramatean, arazo ugariri aurre egin behar izan zielako: besteak beste, nahasmenduari, ustelkeriari etakanpo zor handiari.
Nekazaritza izan da tradizioz jarduera nagusia (barne produktu gordinaren % 16,7 hartzen du, eta langileen % 70 inguru 2001ean), eta industria indartzen ari da: ehungintza eta elikagai industria, aluminioa. Merkataritzarako erabiltzen diren nekazaritzako gaietan, batez erekafean etakakaoan (gai horiek hartzen dute kanpo merkataritzako irabazien % 40), eta petrolioan (diru sarreren bi heren) oinarritua da Kamerungo ekonomia. Zura eta haren eratorriak ere garrantzi handiko gaiak dira (esportazioen % 9).
Era askotako eskulanak egiten dira:fulanien larru lanak ezagunak dira, mendebaleko mendietako kirdien eta matakanien buztin-lanak oso aintzat hartuak dira, eta orobattikarrek egiten dituzten kobrezko pipak ere. Sartaldeko artea ere, literatura eta zinema, zabaltzen ari da. Aipatzekoak diraMongo Beti,Calixthe Beyala,Djaïli Amadou Amal etaLéonora Miano eleberrigileak.