Kamera zinema-, fotografia- edo telebista-irudiak hartzeko tresna da,[1] horiek gorde, transmititu edo biak egiten dituena. Irudiok finkoak (argazkiak) edo mugikorrak (bideoak edofilmak) izan daitezke. Argazkiak hartzen dituen kamerariargazki-kamera edoargazki-makina deritzo.Kamera hitzacamera obscura ("gela iluna") latinezko esapidetik dator, irudiak proiektatzeko mekanismo goiztiarra zena. Egungo kamerakcamera obscura horretatik garatu dira.
Kamerekargi ikuskorrarekin egin dezakete lan edotaespektro elektromagnetikoaren beste atal batekin. Oro har, kamera bat gelaxka itxi eta ilun bat da, alde batean irekigune batekinargia sartu ahal izateko, eta beste aldean irudiaren argia atxikitzekogainazal batekin. Kamera gehienekleiar fotografiko bat dute argi-sarreran, argia batu eta bestaldeko gainazalera bideratzeko. Argi-sarreraren diametroa diafragma mekanismo batekin doitzen da gehienetan, nahiz eta kamera batzuek irekigune finkoa izan. Egun, kamera gehienek irudi-sentsore elektronikoa erabiltzen dute memoria txartela batean irudiak gordetzeko. Beste batzuk ordea, XX. mendeko kamera ia guztiek bezala, argazki film kimikoa erabiltzen dute. Ohikozine kamerak 24 irudi hartzen ditu segundoko.
- ↑«Kamera».Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-08-21.)