Kama (errusieraz:река́ Ка́ма;tatareraz:Чулман,latinez:Çulman;udmurteraz:Кам)Errusiako ibaia da,Volgaren ibaiadar nagusia ezkerraldetik. Izan ere, bilgunearen aurreko ibilbidea kontuan hartuta, Kama Volga baino luzeagoa da. 1.805 kmko luzera eta 522.000 km²ko arroa ditu[1].
IparraldekoUral mendietan du iturria,Udmurtiako Kuligi (errusieraz:Кулига) herriaren ondoan. Hasieran iparralderantz doa, ekialde eta hegoalderantz gero, eta hego-mendebalderantz amaieran.Kazanetik behera,Samarako urtegian, Volgara isurtzen da, 1.805 km korritu ostean[2].
Azaro amaiera edo abendu hasieratik apirilera arte Kama ibaia izozturik egoten da. Emari handiena, urte osokoaren %60, udaberrian izaten du, elurra urtzen den garaian[2]. Errate baterako,Sarapulen (arro osoaren %37) urteko batezbesteko emaria 1.754 m³/s da; handiena maiatzean du (6.512 m³/s) eta txikiena martxoan (507 m³/s)[3].
Kamaren batez besteko emariak (m³/s)Sarapulen neurtuak[3]
Datuak:1914-1961 bitartean
Mendeetan erabili izan da Ural mendietatik egurra eramateko. Gaur egun garrantzi handia du Errusiako ibai nabigazioan. Bestalde, haren ibilguan daude Perm eta Votkinskur indarretxeak, 500 eta 1.000 MW-ko potentziakoak.
- Kosa ibaia
- Vishera ibaia
- Sylva ibaia
- Chusovaya ibaia
- Belaia ibaia
- Ik ibaia
- Izh ibaia
- Vyatka ibaia
Bere bazterretan dauden hiri nagusiakSolikamsk,Berezniki,Perm,Sarapul etaNaberezhnye Chelny dira.