Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kaloria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaloria
Neurtzen duenergia
SI sistemarako konbertsioa4,184 J
Ikurracal,кал etakal.
Antoine Lavoisierenkalorimetro

Kaloria (cal)[1]fisikanbero-kantitatea neurtzeko onartutako unitatea da.

Presio atmosferiko normaleanurgramo batentenperatura 14,5 °C-tik 15,5 °C-ra gehitzeko behar denbero-kantitatea da. Bere baliokide mekanikoa 4,1868joule dira.Dietetikan maiuskulaz erabiltzen da kilokaloria (kcal[2] edoCal 1.000 kaloria dira) izendatzeko.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nicolas Clément irakasleak 1824an definitu zuen lehen aldizkaloria-kilogramo gisa, eta horrela sartu zen frantses eta ingeles hiztegietan 1842 eta 1867 arteko aldian.

Kaloria horikalorikoaren teoriaren ondorioz sortu zen:beroaren transmisioa fluido jakin bat (kalorikoa) gorputz batetik bestera igarotzean gertatzen zela suposatzen zen. Kaloriko kopuru hori kaloriatan neurtuko litzateke. Kalorikoaren teoria baztertuta, eta beroaenergiaren adierazpen bat dela onartuta, kaloria unitateen sistema metrikoaren energia-unitate gisa definitu zen (eta aurrerago unitateen sistema teknikoarena).

Kaloria "txikia" (kaloria modernoa)Pierre Antoine Favrek (kimikaria) etaJohann T. Silbermannek (fisikaria) sortu zuten 1852an. 1879an,Marcellin Berthelotek gramo-kaloria (kaloria modernoa) eta kilogramo-kaloria (kilokaloria modernoa) bereizi zituen. Berthelotek ere sartu zuen kilogramo-kaloria letra larriz idazteko konbentzioa, Kaloria bezala.

Elikadurarako kilogramo-kaloriaren (kcal) erabileraWilbur Olin Atwater Wesleyango Unibertsitateko irakasleak sortu zuen, 1887an[3].

Kaloria modernoa (cal) 1896an aitortu zen lehen aldiz cm-g-s (cgs) sistemako unitate gisa, egun dagoen cgs izeneko energia unitatearekin batera,erg delakoa (Clausiusek 1864an iradoki zuen lehen aldiz ergio izenarekin, eta ofizialki 1882an onartu zen).

1928an ere kexa handiak izan ziren kaloriaren bi definizio nagusietatik eratorritako balizko nahasmenduari buruz eta horiek bereizteko maiuskulaz baliatzearen ideia egokia ote zen[4]. Kaloriaren erabilera 1948ko Pisu eta Neurrien bederatzigarren Konferentzia Orokorrak ofizialki baztertu zuen[5].

Gaur egun, kaloria ez da sartzenNazioarteko Unitate Sisteman.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 120 or..
  2. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 139 or..
  3. (Ingelesez)Hargrove, James L. (2007-12). «Does the history of food energy units suggest a solution to "Calorie confusion"?» Nutrition Journal 6 (1)  doi:10.1186/1475-2891-6-44. ISSN1475-2891. (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  4. (Ingelesez)Marks, Percy L.. (1928-01). «The Two Calories» Nature 121 (3037): 58–58.  doi:10.1038/121058d0. ISSN1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  5. «resolution 3 - BIPM» www.bipm.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kaloria&oldid=9075428"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp