Kaligula[1] (latinez:Gaius Julius Caesar Germanicus) (K. o.12koabuztuaren 31 - K. o.41ekourtarrilaren 24a)Erromako hirugarrenenperadorea (37 - 41) izan zen.Germanikoren etaAgripinaren semea zen. Haren ankerkeria, despotismo eta bitxikeriengatik da ezaguna. Bere bizkartzainek hil zuten41 urtean. Germaniako gotorleku militar batean igaro zuen haurtzaroa. SoldaduekKaligula ezizena eman zioten haren botatxoengatik, horixe esan nahi baituCaligulae latinezko hitzak. Kaligulak gorrotatu egiten zuen ezizen hori.
Tiberioren ondorengoa izan zen eta hasieran herriaren gogoko politika liberala bideratu zuen. Erialdi batek aldatu zuen, ordea, Kaligularen nortasuna eta bere burua, errege ez ezik, jainko bihurtu zuen.Inperioko altxorra xahutu zuen, herriari zergak ordainarazi zizkion eta, dirua lortzearren,aristokraziako kide ospetsuenak hil zituen. Bere eromenean, Erromako herriak buru bakarra izan zezan nahi zuen, ezpata ukaldi batez moztu ahal izateko. 41. urtean hil zuten.Erromako Senatuak enperadoreen zerrendatik kendu zuen.Albert Camus frantses idazleakantzerki lan ospe handikoa idatzi zuen,Caligulaizenekoa, enperadorearen bizitza oinarri hartuta.
Garaiko iturriak ez dira, ordea, oso onak. Haietan, orokorrean pertsona baino karikatura ematen du Kaligulak: megalomanoa, apetatsua eta krudela. Aipatzen da Kaligulak bere zaldi maitatuena,Incitatus izenekoa, kontsul izendatu zuela. Halaber,intzestu-harremanak izan ohi zituen bere arrebekin, batez ereDrusila gazteenarekin. Hala ere, ez dago aipamen horiek frogatzerik.