Kalahari[1]Afrikako hegoaldean dagoenbasamortua da. Bere 900.000km²-ko azalera iaBotswana osoan eta zenbaitNamibiako etaHegoafrikako aldetan zehar hedatzen da. Lurralde erdi-elkorra zanda baditu zenbaitanimalia etalandare. Inguruko eskualdeak Kalahariko arroa du izena eta bere 2,5 milioikm² basamorturaino ez ezikAngolara,Zambiara etaZimbabweraino ere iristen da. Eskualdekoibai iraunkor bakarraOkavango da.
Keir hitzatswanaz "egarmina" esan nahi du, hori dela etaKhalagari,Kgalagadi edoKalagare "urik gabeko lekua" esan nahi dute.
Kalahari ez da benetakobasamortua. Zenbait alditan urtero 250mm euri dituzte eta landaretza nahikoa; benetakobasamortu idorra hego-mendebaldean dago (urtero 175mm baino gutxiago).Udako tenperaturak Kalaharin 20°C gradutik 69°C gradura bitartekoak izan ohi dira.
Eskualdeanharea,ikatz,kobre,nikel etauranioko biltegiak daude. Mundukodiamante-meategirik handienaBotswanako Orapan dago, ipar-ekialdeko Kalaharin.Hegoafrikako Pomfreten, berriz,asbesto du.
Bertoko jatorrizko biztanleaksan herria edo boskimanoak dira.