«Antxeta» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Antxeta (argipena)»
Kaioak,antxetak,kalatxoriak,itsastxoriak edoitxasurtzoakitsaso aldean bizi direnhegaztiak dira.Sternidae familiarentxenadekin eta, urrunagoa,zangaluzeekin lotura dute. GehienakLarus generokoak dira. Tamaina ezberdineko hegaztiak dira, txikienaantxeta txikia (120 gr eta 29 cm) eta handienakaio beltza (1,75 kg eta 76 cm) izanik.
Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzeak etamoko kurbatu samarra dute. Sabelalde etaburuko lumajea zuria da eta hegoak ilunagoak. Hondakin organikoak, intsektuak, zizareak eta muskuiluak jaten dituzte. Hegan egiten arinak dira; oinez ere ibiltzen dira, eta ondo egiten dute igeri. Itsasertzetan egoten dira gehienak, baina ibaietan eta aintziretan ere badira batzuk. Taldetan bizi dira, amildegietan edo lurrean egiten dituzten habia sendoetan.
Larus generoa
Leucophaeus generoa[1]
Chroicocephalus generoa[1]
Creagrus generoa
Pagophila generoa
'Rissa generoa
Rhodostethia generoa
Xema generoa