| Kadashman-Turgu | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | K.a. XIV. mendea | ||
| Heriotza | K.a. XIII. mendea ( urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Nazi-Maruttash | ||
| Seme-alabak | ikusi | ||
| Jarduerak | |||
Kadashman-TurguBabiloniakokasitar dinastiako errege bat izan zen,K.a. 1281etikK.a. 1264 arte gobernatu zuena.
Assurreko idazkun batek, errege honek,Asiriako orduko errege zenAdad-nirari I.arekin izan zituen harreman adiskidetsuak nabarmentzen ditu, baina, azken honek iparraldean lortutako garaipenek, batez ereMitanniko Khanigalbaten hartzearen ondoren, hozte batera eraman zuten, eta babiloniar inperioaren hititar inperioaganako hurbiltasunera, biak ala biak, asiriarren hedapenagatik arduratuta.
Hain zuzen ere,Hattusili III.arekin hitzarmen bat sinatu zuen, bi erregeetakoren bat hilez gero, bizirik mantentzen zenak, bestearen seme-alabak zainduko zituela eta boterea mantentzen lagunduko ziela zioen klausula bat zuena. Hitzarmen horren onuraduna, Kadashman-Turgu izan zen, bi erregeetatik hiltzen lehena izan zena, seme oso gazte bat utziz,Kadashman-Enlil II.a.
Beste klausuletako bat, elkarrenganako laguntza militarra zen, eta indarrean jarri zen Hattusili III.aren aurreko erregea izan zenUrhi-Teshuben ihesaldiaren ondorioz, tronutik kendua izan ondoren,Egipton babestu zena. Arrazoi honekin, babiloniarrak, harremanak hautsi zituenEgiptorekin, eta laguntza militarra eman zion bere aliatuari.
| Aurrekoa Nazi-Maruttash | Babiloniako erregea K.a. 1281-K.a. 1264 | Ondorengoa Kadashman-Enlil II.a |