KV17 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Egiptoko gobernadore-herria | ![]() |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°45′00″N32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E /25.75; 32.6143 |
![]() | |
Erabiltzailea | Seti I.a |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 137,19 (![]() |
Azalera | 649,04 m² |
KV17,EgiptokoLuxor hiritik gertu dagoenErregeen Haranean dagoen hilobi ugarietako bat da. Tokiko hilobirik eder eta osoenetako bat da, etaXIX. dinastiako bigarrenfaraoia izan zenSeti I.arena da.
Errege honen titulaturarik ohikoena Menmaatra Sethy-Merenptah izan zen arren, gaur egunSeti I.a bezala ezagutzen da, hamasei urtez,K. a. 1305etikK. a. 1289 arte gutxi gora-behera,Egiptoko faraoia izan zena. Bere patua, ez zen Bi Lurretako errege izatea baina bere aita Paramesu,Horemhebek tronura lotu zuenean, Seti, berehala, printze oinordeko heldu bat bihurtu zen, beharbada baita faraoiaren suhi ere, erregetzarako igoera legitimatzeko.
Horemheb hiltzean, Paramesu koroatua izan zen, eta, ordutik aurrera,Ramses I.a bezala ezagutua izango zen,XIX. dinastiaren eta ramesidar etxearen sortzailea. Ramses I.a hain edadetua zenez, Seti berehala izendatua izan zen oinordeko printze bezala, eta bere aitaren funtzioak banatu zituen, korregentziatik gertu zegoen egoera batean. Horemheb eta Ramsesen zuhurtasunak, emaitza onak eman zituen. Bi urte baino lehenago, Setik jada bakarrik gobernatzen zuen, kanpoko presioen aurrean erreakzionatzen ari zenEgipton.
Seti I.a, egiptoar historiako faraoi handienetako bat bezala hartzen da, bere seme eta oinordeko izan zenRamses II.aren itzal itzelak, Setik errege bezala lortutako arrakasta batzuk itzaldu edo are ezabatu ere egin dituen arren. Berari zor zaioAbidos hiri santuan eraikitakoOsiris jainkoari eskainitako tenplurik ederrena, Ramses II.ak amaitu zuen arren, baita bere semeak itsu-itsuan jarraituko zuen politikaren ezarpena ere. Setik, hititen aliatuen aurka borrokatu zuenPalestinan, etaKadeshko gotorlekura ere iritsi zen,Sirian, bere semea baino hamabost urte lehenago. Kontrol zorrotz bat ezarri zuen administrazioa eta armadan, eta,Akenatonen erregealdi kaotikotik suspertuta utzi zuenEgipto bere atzean.
Hain zuzen ere, herrialdearen eta faraoien herrialdearen itxaropenaren birsortzearen ezaugarri bat, faraoiaren hilobi propioa da, Tebaseko nekropoli osoko altxorrik handienetako bat, eta, beharbada, gizon honetaz egundaino iritsi den ondarerik ospetsuena,Seth gorrotaturiko jainkoaren izena bere titulaturan erabiltzen ausartu zen urrietako bat.
KV17, hilobirik luze eta sakonena da, ez bakarrik Erregeen Haranean, baizik eta baita tebastar nekropoli osoan eta areEgipto osoan ere. Bere erraldoitasuna ez dago oraindik erabat zehaztua, baina, uste denez, bere luzera, gaur egun ezagutzen denaren bikoitza izan daiteke. Haraneko hegoekialdeko wadian zulatua,KV16ren berehalako ondokoa da, Ramses I.aren hilobia. Bere neurri handia dela eta, bere oinplano osoan zehar, Seti I.aren hilobia, harriaren bidez, askoz urrutiago dauden beste hainbeste errege hilobietara hurbiltzen da, mendebaldean aurkitzen direnKV10 etaKV11 kasu.
Azalerari dagokionez,KV5 etaKV7 bezalakoen aldean txikiagoa den arren, KV17k, bere luze-zabal osoan zehar, zazpi korridore eta hamar ganbera ditu, hauen zulaketak, luzea eta neketsua izan behar zuelarik. Gela guzti hauek, azken pasabidea izan ezik, osoak eta barra-barra apainduak daude, honek, hilobiaren eraikuntza, Seti I.a tronura igo eta berehala hasi zela esan nahi duelarik, edo are Ramses I.aren erregealdian. Jada aipaturiko KV5arekin batera, litekeena daTebasekonekropolien historia guztianDeir el-Medinako eraikitzaileei erronka arkitektoniko eta tekniko gehien eman ziena, KV17a bera izatea.
Seti I.aren hilobiaren oinplanoak, Horemheben hilobiarenaren antzeko diseinu bat jarraitzen du, ondoren bere ondorengoek jarraituko zutena, aldaketa oso arinak sartuz. Sarrerako eskaileraren (A) jarraian, ohiko hiru beheranzko korridoreak datoz (B, C eta D, horietatik C eskailera bat dena eta beste biak arrapalak), goitiera nabarmen batekin eta bi metro t'erdi baino gehiagoko zabalera batekin. Hauen ondoren, hil putzua (E) dago (KV17, hil putzua duten azken hilobietako bat da), eta, jarraian, zutabe gela (F) dator. Kasu honetan, F gelak, lau zutaberekin erantsitako ganbera bat du beste bi zutaberekin eta ia tamaina berdinekoa hilobiaren ardatzean bertan (Fa), lurreko sakontasunetara daramala dirudien beheranzko eskaileraz gain.
F eskaileratik jarraituz, tarteko bi korridoreetara heltzen da, G eta H, arrapala forman (Hren sarreran sei maila izan ezik), hilobiko aurreganberara iristen direnak, I gela bezala ezaguna, bi zutabe ganberak baino tamaina txikiagoko gela, eta, honen ondoren, azkenik, kripta edo hilobi ganberara iristen da (J), KV17 hilobiaren bihotza. Hau, oinarrizko bi zatitan banatuta dago: sei zutabedun sekzio bat eta albo bakoitzean ganbera txiki bat (Ja, Je), eta beste bat, aurrekotik, maila batzuen bidez banandua, eta sabai gangatuarekin (lehen aldiz kripta batean), non hildakoaren gorpua egongo zen. Sartzen den heinean, sarkofagoaren eskumaldean, gela berri bat irekitzen da (Jb), bi zutabe dituena eta F eta Fa gelen azalera berekoa. Ezkerrean, erantsitako txikiago bat agertzen da (Jd), Ja bezalakoa, aurrean, lerroan lau zutabe jarrita dituen gela luzanga bat dagoen bitartean (Jc).
Jcren azpitik, beharbada, KV17ren zatirik misteriotsuena eta gaur egun aztertuena dena hedatzen da, K korridorea, estua eta forma ez erregularrekoa, malda handi batekin, beherantz jarraitzen duena oraindik metro askoan. Egitura honen funtzioa, halako tamainako beste hilobi bakar baten ere agertzen ez dena, oraindik ere misterio bat da, eta, bere sakontasuna dela eta, ez dirudi bereziki inora daroanik. Oraindik, ikertzen eta garbitzen jarraitzen da, ehun metro edo gehiagoko luzera izan dezakeela susmatzen delarik.
Gorago aipatu bezala, KV17k, Erregeen Haraneko apaindura programarik zabal eta osoenetako bat du, eta bere margoek, langileen abileziaren punturik gailena adierazten dute, tokia, tebastar nekropoliko tokirik ederrenetako bat bihurtuz. Edertasunari dagokionez,KV57ren oinordekoa, Horemheben hilobia, Seti I.arekin, hil margoei dagokienez, urrezko aro bat sortzen zen, non adibiderik ezagunena, bere kontserbazio egoera bikainaren ondorioz,Nefertari erreginaren hilobia den, Seti I.aren erraina edo are alaba, teoria nahaspilatsu batzuen arabera.
Edonola dela ere, dirudienez, Seti I.ak aukeratutako irudiek, iragan bat eta etorkizun bat adierazi zuten errege hilobi guztien apainduran, eta faraoi honen ondorengoek, gutxi edo asko, jarraitzea erabaki zuten. Inongo zalantzarik gabe, KV17ko freskoak, Egipto osoko aztertuenak izan dira, eta garai hartako ia hil testu guztiak osorik ezagutzea ahalbidetu du. Erregeen Haraneko apaindutako gela gehien eta halako irudi bizi eta bikainak dituen hilobietako bat izateak, Inperio Berriko egiptoarren beste munduari buruzko sinesmenen zati handi bat ezagutzea ahalbidetu du.
Aurkitu zenetik egundaino, KV17ko margoek, nabarmen jasan dute denboraren igaroa. Hezetasunaren, zuzien kea eta orokorrean bandalismoaren emaitza bezala, koloreetako askok, euren dizdira eta bizitasuna galdu dute. Gelek eurek ere gaizki jasan dituzte azkeneko bi mendeak, eta pitzadura berriak agertu dira barneko gela guztietan, G korridoretik aurrera. Hala eta guztiz ere, Seti I.aren hilobiak, jendearentzako irekia jarraitzen du, eta ez dago aurreikusita zaharberritze edo kontserbazio lan bakar bat ere.
KV17ren izena, jada, aurkitu zuenaren izenari lotuta dago,Giovanni Battista Belzoniri. Antzinateko gauza kopuru handiena lortzeko lasterketa ero batean, Henry Salt bildumagileak, nahiko baliabide eman zizkion Belzoniri era guztietako faraoi altxorrak ekar ziezaizkion. Honek, Erregeen Haranean lan egin zuen urte batzuz, baina1817an KV17a aurkitu izanak ospetsu bihurtu zuen. "Belzoniren hilobia" bezala ere deitua, berez, Egiptoko bitxirik dizdiratsuena zen garai hartan, kolore biziko margoekin eta proportzio bikainekin, ordurarte aurkitutako hilobirik ederrena zen (orain, zoritxarrez, hain kaltetua eta belztua dagoen arren).
Belzoniren lan modua eztabaidagarria zen arren, aurkikuntzei eta hilobiaren kontserbazioari berari dagokienez bape sentibera, egia esan, denbora oso gutxian, tokiko hil ekipamenduaren hondakinak argitara ematea lortu zuen, adibidez,ushebti ugari (botozko estatuatxoak),faienza eta zurezkoak, pitxer eta ontzi zatiak, baita momifikatutako zezen bat ere, italiarrak berak dioskunez. Hala ere, objekturik preziatuena, errege sarkofagoa bera izan zen, kaltzitazkoa, hizki urdinez idatzia, eta Hilen Liburuko eta Ateen Liburuko eskena eta sorginkeriekin. Atal handi hau, ontzi kanopoen kutxaren zati batzuekin batera, gaur egun,Londresko Soane Museoan erakusten dira.
Belzoni iritsi eta handik ia ehun urtera,Howard Carterrek, Seti I.aren hilobiak zuen egoera penagarria nabaritu zuen, eta,1902-1903 denboraldian, tokia egonkortzeko lan egin zuen, eta, bide batez, Belzonik ukitu ez zuenaren zati bat garbitzeko. Ondoren, ez ziren indusketa lan gehiago egin, eta, orain arte, KV17n egin den bakarra, sarrera, gerta daitezkeen uholdeetatik babestea izan da,2001ean. Ez da objektu interesgarri gehiagorik aurkitu hilobian, Erregeen Haran osotik sakabanatuta dauden hil ekipamenduko zenbait hondakinen presentzia nabarmendu behar den arren, ekaitzen ondorioz ez bada, beharbada bai lapurren ondorioz.
Seti I.aren gorpuak, bere hilobian atseden hartu zuen denbora luzez,XX. dinastiaren amaierararte. Behintzat, hala ziurtatzen du bere zurezko zerraldoetako batek,Herihor apaiz gorenak, eta, handik gutxiraEsmendes I.aren erregealdipean zaharberrituak,XXI. dinastian. Garai hartan, litekeena da KV17 hilobian, Seti I.aren aita eta semearen gorpuak babestu izana, Ramses I.a eta Ramses II.a, alegia. Amonen apaizek lehen gordeleku hura ondo ezagutzen zutenez, beste behin behintzat bisitatua izango zen,Pinediem I.aren agintaldian, non Seti I.aren momialiho berriarekin bildu zen.
Ramses I.ak, Seti I.ak eta Ramses II.ak, betirako agur esan behar izan zioten KV17 hilobiariSiamonfaraoiaren agintaldiaren 10. urtean, Inperio Berriko beste errege handi batzuen gorpuekin batera, toki seguruago batetara eramanak izan zirenean. Momiei buruz ez zen ezer gehiago jakinXIX. mendearen amaiera arte,Deir el-BaharikoDB320an aurkikuntza harrigarri bat egin zen arte, non, uzte denez, babestuak izan ziren,Ahmose-Inhapi erreginaren hilobian,kay bezala ezagutzen denean denbora laburrez egon ondoren. Aurkitua eta behar bezala identifikatua, Seti I.aren momia da, beharbada, errege gordelekuko momia guztien artean hoberen kontserbatuen dagoena da, baita errespetu gehien ematen duena ere, maiestatez beteriko keinu lasai batekin.
Seti I.aren aurpegia egoera bikainean dagoen arren, gainontzeko momiak, kalteren bat jasan du, beharbada, bere aldaketa edo lapurren ondorioz, sabelaldea zatitua dago eta lepoa, hautsia. Hala ere, XIX. dinastiako bigarren faraoiaren gorpuak eman zuen sorpresa handia, oharkabean pasatako kuttun batzuen aurkikuntzaz gain, bihotza, ez zela, ohi bezala, ontzi kanopo batean sartua izan aurkitu izana da, baizik eta bere paparrean bertan, zehazki, eskumako aldean. Hain ez ohiko gertaera honek, Seti I.a, bihotz arazoengatik hil zela pentsarazi du, eta, bihotza ezkerrean zuela hainbeste sufritu zuenez, baltsamatzaileek, beste bizitzan, eskuineko aldean izatea hobe etorriko zitzaiola uste izan zuten. Edonola ere, beste gainontzeko egiptoar momietan ikusi ez den gertaera bat da.