| Sorrera | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | KR-völlur edukiera: 6.000 lagun inaugurazioa:1951 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Islandiako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2025 | 10.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.kr.is | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
KR Reykjavik edoKR (islandierazKnattspyrnufélag Reykjavíkur)Islandiakofutbol talde zaharrena eta arrakastatsuena da,Reykjavik hiriburukoa. Islandiako 26 Liga eta 13 Kopa irabazi ditu.
KR 1899ko otsailaren 16an fundatu zenFótboltafélag Reykjavíkur izenarekinReykjaviken. Ondoren izena islanderara pasa zuten gaur egungoa ezarriz,Knattspyrnufélag Reykjavíkur (Knattspyrnufélag izenak literalki "baloiari ostikoa eman" esan nahi du). XX mendearen hasieranNewcastle United FC talde ingelesa modan zegoenez,haren koloreak hartu zituzten.
Islandiako Ligako lehenengo ekitaldia irabazi zuen baina hurrengo seiretan hiriko beste taldea,Fram, nagusitu zitzaion. Hauek izan ziren hasierako garai haietan talderik onenak eta bien arteko lehia handia sortu zen.
Islandiako Kopa 1960an hasi zen jokatzen eta KR taldeak lehenengo zortzi ekitaldietatik zazpi irabazi zituen. 1964-65 urteanEuropako Kopan aritu zen baina lehenengo kanporaketaLiverpool indartsuaren aurka joaktzea tokatu zitzaion eta etxean 0-5 galdu ondoren Ingalaterran 6-1 galdu zuen. 1968 urtean bere 20 liga irabazi zuen baina hurrengo urtean bigarren mailara jeisti zen. Hurrengo hamarkadetan bigarren mailan aritu zen batez ere baina 90. hamarkadan kopa batzuk irabazi ondoren 1999an liga berria eskuratu zuen, aurrekoa baino 31 urte beranduago. XXI mendean Islandiako talde indartsuenetakoa izatera itzuli da, 5 Liga eta 4 Kopa irabazi baititu.