Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

KDE

Wikipedia, Entziklopedia askea
 KDE
Jatorria
Sorrera-urtea1996
Azken bertsioa6.0.0 (Frameworks)
Honen izena daramaCommon Desktop Environment(en)Itzuli
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++
MaskotaKonqia etaKatiea
Euskaraz
EuskarazBai

www.kde.org
Facebook: KDETwitter: kdecommunityMastodon: kde@floss.socialInstagram: kdecommunityBluesky: kde.orgVK: kde_ruLinkedIn: 29561Youtube: UCF3I1gf7GcbmAb0mR6vxkZQGitHub: KDEEdit the value on Wikidata

KDE, batez ereUnix-moduko sistemetarakomahaigain ingurunean oinarritutako proiektulibrea da[1]. Mahaigainaz gain KDE proiektuak hainbat programa eta azpiproiektu garatzen du, hala nola,KDevelop, software garapen tresna etaKOffice, bulego programa.Qt liburutegian oinarritzen da. Hasieran liburutegi hau X11 plataformarako zen GPL soilik, baina Qt 4 plataforma guztietarako argitaratu zen GPL. Honek KDE programakMac OS X etaMicrosoft Windows-era egokitzeko aukera ematen du.

"K" hasieran "Kool" esan nahi zuen,CDE-rekin hitz jokoa eginez, CDECommon Desktop Environment esan nahi baitu. Dena den, laster esanahia aldatu egin zen bakarrik "K" izateko,L-ren aurretik lehen hizkia alfabeto latinoan (LLinux-engatik). 2009anKDE ezin zela akronimorik izan erabaki zen,Windows etaOS X-era egokitzearekin, etaAmarok bezalako hainbat programa ezagunekin,KDE ez zen harrezkero mahagain soila.

ProiektuarenmaskotaKonqi izeneko dragoi berde bat da. Konqi hainbat aplikazioetan aurki daiteke, adibidez "KDE-ri buruz" leihoan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
KDE logoa

Proiektua1996ekourrian hasi zuenMatthias Ettrich programadorealemaniarrak,Unix motako sistementzatmahaigain ingurune grafikoa bateratu baten bila. Data horietanGNUrenGPL lizentziarekin bat ez zetorrenQt liburutegia hautatu izanak (nahiz eta QPL askea izan) eta garatzekoC++ hizkuntza erabili izanak,1997anGNOME mahaigain ingurunearen proiektu aurkariaren etorrera ekarri zuen. Egun, bi proiektuen norgehiagoka positibotzat jotzen da, garatzaile taldeek elkar inspiratzen eta elkarlan iraunkorraz jarduten dutelarik.

1998an, KDE 1.0 argitaratu zen. Bertsio horrek ataza barra, aplikazioa eragile bat, ikonoak izan zezakeen mahaigaina, fitxategi kudeatzaile bat (Kfm) eta beste hainbat aplikazio zekarren.2000. urtean argitaratu KDE 2.0ak, ia osorik berridatzia izan zen. Bertsio horrek, une bereanweb arakatzaile etafitxategi kudeatzaile denkonqueror zekarren, aplikazioen arteko integrazioa helburu zuten beste teknologia berri askoren artean. KDE 3.02002.ean argitaratu zen, KDE 2aren eboluzioa izan zelarik. KDE 4.0 bertsioa,2008kourtarrilak 11n argitaratu zen.

Filosofia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
KDE Plasma mahaigain inguruneaGNU/Linuxen

KDE egokieraren printzipioan datza. Erabiltzaileak KDEren osagai guztiak bere beharretara egokitu ditzake. Aukerarik aurreratuenak ere, menu eta ezarpen doiketen bitartez alda daitezke. Erabiltzaile aurreratuek, eskuz alda ditzakete ezarpen fitxategiak, sistemaren portaeran kontrol zehatzagoa eskuratzeko.

KDEren itsura maila ezberdinetan alda daiteke. Baileiho kudeatzailea (Kwin deritzona), baita kontroletan (botoiak, menuak, etab.) ere. Itxura hobetzen duten mahaigain gai aldagarriak ere badaude. Horregatik, KDEren bertsioek hainbat itxura dituzte. Erabiltzaileen artean, unean-uneko itxurarik zabalduena, aukeratzen delarik argitarapen bakoitzeko itxura leheneratua.

Modu leheneratu batez lan egin beharrean, behar eta nahietara egokitu daitekeenmahaigain ingurune grafikoa lortzea da KDEren helburua. Ahala ere, KDE erabilerraza da erabiltzaile berrientzat.

Proiektutik kanpoko hainbat pertsonekMicrosoft Windows mahaigainarekiko antza eta berrikuntza eza leporatzen diote. Ohar hau ordea, sistemaren egokiera leheneratuan datza, Windows ingurunean lan egitera ohituta den jendeari integrazioa errazteko pentsatuta baitago.

Bertsio nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


KDE

Aplikazioak:AmarokK3bKateKDevelopKMailKonsoleKontactKopeteKonquerorKViewKaffeineNoatundigiKamAkregatorKTorrentKPDFKGetKOrganizerOkular

Utilitateak:DCOPKHTMLKIOKioskKWinKPartKSVGKConfigXTQtXMLGUIKJSKDOMD-Bus

Paketeak:aRtsKdelibsKdebaseKdeaccessibilityKdeaddonsKdeadminKdeartworkKdeeduExtragearKdegamesKdegraphicsKde-i18nKdemultimediakdenetworkKdepimkdesdkKdetoysKdewebdevKOffice

KDE 4 Teknologiak (garatzen):AkonadiDecibelDolphinFlakeKrossNepomukOxygenPhononPlasmaSolidSonnetSopranoStrigiThreadWeaver

Erlazionatutakoak:GNOMEFreedesktop.org

  1. (Ingelesez)«About KDE» KDE.org (kontsulta data: 2020-09-17).
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=KDE&oldid=8148828"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp