Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jutlandia

Koordenatuak:55°37′46″N9°12′04″E / 55.62955°N 9.20105°E /55.62955; 9.20105
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jutlandia
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko etapenintsula
Azalera29.777 km²
EponimoaJuto
Geografia
Map
Koordenatuak55°37′46″N9°12′04″E / 55.62955°N 9.20105°E /55.62955; 9.20105
Honen parte daIparraldeko Europako ordokia
Ur-gorputzaIpar itsasoa

Jutlandia[1] (danieraz:Jylland;alemanierazJütland) Ipar-mendebaldekoEuropakopenintsula da,Danimarkako alde kontinentala etaAlemaniako iparraldea (Schleswig-Holstein estatua) barnean hartzen duena. MendebaldeanIpar itsasoa du, iparraldeanSkagerrak, ipar-ekialdeanKattegat eta ekialdeanBaltikokodaniaruharteak. 29.766 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2.257.741 biztanle inguru ditu.

Jutlandiako lurraldea laua eta hareatsua da eta aintzira txiki asko du. Laborantza zaila da eremu horietan eta asko hedatu da abeltzaintza (behi azienda bereziki). Janari industria, mekanika industria eta ontziolak dira jarduera ekonomiko nagusiak. Bi herrialde hartzen ditu Jutlandiak Danimarkan: Ipar Jutlandia (Nordjylland, 6.173 km2 eta 483.381 biztanle. Hiriburua:Aalborg) eta Hego Jutlandia (Sønderjylland, 3.938 km2 eta 249.805 biztanle. Hiriburua:Aabenraa).

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dunak Ipar Itsasoko ertzean dagoen hondartza batean.

Geografikoki eta historikoki Jutlandia osatzen dute Hego Jutlandia, Mendebaldeko Jutlandia, Ekialdeko Jutlandia (Mols barne) eta Ipar Jutlandia (Himmerland, Vendsyssel eta Thy barne) eskualdeek. Beste garai batzuetan beste izendapen batzuk egon ziren: Nørrejyllland, Sydvestjylland, Nordvestjylland eta Slesvig.

Iparraldeko zonaldeaLimfjord-eko ur-kanalak banatzen du beste alde kontinentalarekin. Ipar Jutlandiako uhartea izena hartzen du edo Vendsyssel-Thy.

Læsø, Anholt eta Samsø uharteak Kattegat-en eta Als Itsaso Baltikoaren hegoaldean administratiboki eta historikoki lotuta dago penintsula honekin, azkenak autonomia handiagoa duen arren. Wadden Itsasoko uharte daniarrak eta Ipar Frisiako uharte alemaniarrak kokatuta daude Jutlandiako hego-mendebaldeko kostaldean, Alemaniako Badian.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehenengo garaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jutlandia izena bertanV. mendean bizi zirenjutoetatik dator.

Herrizinbriarrak etateutoiak bizi izan ziren Jutlandian K.a. IV. mendeetatik aurrera.Augustoren garaian erromatarrek hartu zituzten lurralde haiek; ondorensaxoiak,angloak eta jutoak finkatu ziren han, gero Britainiako uharteetara jo zutenak. Daniarrak, vendo eslaviarrak eta vagrioak finkatu ziren han ondoren. Godofredo JutlandiakoaKarlomagnoren aurka borrokatu zen VIII. mendean; IX. mendean hasi zen Jutlandia kristautzen. XI. mendean Danimarkako koroaren pean geratu zen.

Jutlandiako gudua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran,1916komaiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izan zen itsas gudua, itsas armada ingelesa eta Alemaniako ontzidiaren artean; Ipar itsasoko nagusigoa zegoen jokoan. Ingelesek baino galera txikiagoak izan zituzten alemaniarrek eta aurrez galdutako portu txiki batzuk berreskuratu zituzten, gainera, baina Ipar itsasoko sarrera ontzi ingelesen begiradapean geratu zen eta Atlantiko aldeko biderik gabe geratu ziren alemaniar ontziak.

Schleswig-Holstein bere hegoaldeko aldea, historian zehar baidaniarren baialemaniarren eskuetan izan da. Azkeneko aldaketaLehenengo Mundu Gerraren ondoren gertatu zen,Danimarka Schleswigeko zati bat (danieraz:Slesvig) lortu zuenean.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jutlandiak 29.775km²-ko azalera du eta 2.491.852 biztanle (2004an). Eskualdeko hiri nagusiak hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jutlandia&oldid=8986493"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp