Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jura (mendigunea)

Koordenatuak:47°14′35″N6°01′19″E / 47.2431°N 6.0219°E /47.2431; 6.0219
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jura (mendigunea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCrêt de la Neige
Motamendigunea etaToles eta zamalkadura gerrikoa
Luzera340 km
Zabalera65 km
Azalera14.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak47°14′35″N6°01′19″E / 47.2431°N 6.0219°E /47.2431; 6.0219
UTC orduaUTC+01:00
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Vaud kantonamendua
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
GaraiaMesozoiko
Zenozoiko
Artikulu hau Europako mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».

Jura[1] mendebaldeko Europako mendigunea da,Alpeetatik iparraldera hedatua,Rhin etaRodanoren haranen artean, 230 km luze eta 61 km zabal den zerrenda batean.

Izena eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jura izenafrankoproventzerazkojuris-etik dator, eta haulatinezkojuria-tik (euskaraz: «mendiko oihana»); hitz guzti hauen jatorriazelterazkojor, jore da (euskaraz: «goragune oihantsua»). MendiguneakFrantziako departamendu bati,Suitzako kantonamendu bati etaaro geologiko bati eman die izena.

Jura mendizerrak Jurasiar sistemari ematen dio izena, arroka gehienak adin honetakoak baitira.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

JuraFrantzia,Suitza etaAlemaniaren artean banaturik dago:

Mendirik altuenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Geologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kokapen geologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

3 gunetan bereizten da Jura:Jura tabularra, Barne-Jura eta Kanpo-Jura. Azken biak nagusitzen diren eremuak dira. Ipar-ekialdean Molasse arroak bereizten dituAlpeak eta Jura. Iparraldetik eta mendebaldetikRhin etaBresse grabenak bereizten dituzte. Gainera Jurak, Bresse grabena eta Jura tabularra zamalkatzen ditu.

Arkuaren fronteko luzera 400km-koa da eta barne-aldeko muga 340km-koa. Bi arkuen arteko zabalera bi ertzetatik loditzen da 65km-ko zabalera maximoa lortu arte.

Estratigrafia eta Jura mendigunearen eboluzioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jura mendizerrakAlpeetako toles eta zamalkadura gerrikoaren parte da, eta 2km inguruko lodiera duen sekuentzia sedimentarioa du.

Mesozoikoan Jura mendigunea eta Molasse arroa Tethyseko ertz egonko alpetarraren parte ziren, zeinean 2km lodierakokareharri etatupen arteko txandakapena eman zen. Malm serieko kareharriak eta tupa Jurako erdialdean azaleratzen dira, etaKretazeoko kareharriek mendebaldekoantiklinalen gailurrak eratzen dituzte.

Oligozenoan eta Miozenoan sedimentu klastiko ibaitar, itsastar eta lakutarrak metatu ziren eta Mesozoikoko arroken gainean gainjarri ziren. Oligozeno eta Miozenoko materialak, Molasse arroan agertzen diren gehienbat, baina Jurako sinklinalen guneetan ere ageri dira.

Jura mendigunean,basamentu/estalki sedimentarioestilo tektonikoa nagusitzen da. Basamentuaarroka sedimentarioen edoarro sedimentarioen azpitik agertzen diren arroka igneo eta metamorfikoen multzoari deritzo. Arroka hauek aurkitzen diren tokiaren arabera, adin ezberdina dute. Beraz, basamentuaren gainetik metatzen diren arroka sedimentario edo arro sedimentarioei estalki sedimentario deritze. Estalki sedimentarioan aurkitzen diren arrokek beti ukipen diskordantea dute azpiko basamentuarekiko.

Mota honetako estilo tektonikoa garatzeko beharrezkoa damaila disarmoniko bat izatea. Maila disarmonikoa portaera moldakorra duen edozein materialez osatuta dago, eta lodiera minimo bat behar du gainetik eta azpitik dauden materialen aurrean jokaera ezberdina izateko. Konpresio-esfortzu egoera batean, maila disarmonikoaren gaineko materialak tolestu egiten dira gehienbat, eta neurri txikiago batean failatu; azpitik daudenak, ordea, ez dute deformazioaren eraginik jasango. Gainera maila disarmonikoa osatzen duten materialekfluitzeko gaitasuna dute; hau da, maila disarmonikoaren gaineko materialak tolestean eta failatzean eratutako hutsuneak eta gainezartzeak maila disarmonikoa osatzen duten material inkonpetentearen mugimenduek xurgatzen dute.

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jura mendigunea bi eremu nagusitan banatzen da:

Kanpo-Jura
noizbehinka mendigune estuekin moztuta duden eremu lauez eratuta dago. Eremu lauakplateau-ak dira eta mendigune estueiFaisceaux deritze. Plateauak faila gutxi dituzten sinklinal oso zabalak dira eta Faisceaux-ak, berriz, failez jositako eremu antiklinal estuak.
Barne-Jura
toles-serie jarraituak daude bertan. Toles hauek ekialdean, failatuta dauden detatchment-tolesak dira; mendebaldean, toles geometria apalagoak nagusitzen dira. Barne- Juran honetan nagusitzen diren egiturak tolesak dira, bainazamalkadurak eta tear-failak ere badaude. Tolesen anplitudea sekuentzia sedimentarioen lodieraren eta laburketa kopuruaren araberakoa da. Gainera tolesek, harreman zuzena dute zamalkadurekin eta alboetarantz desagertzen dira ardatzak barneratzen direlako edo tear-faila baten aurka amaitzen direlako. Barne-Jurako materialak Kanpo-Juraren plateau-en gainetik daude zamalkatuta. Hegoealdeko mugan, Barne-Jurako geruzakMolasse arrokoOligozeno-Miozenoko materialen azpitik galtzen dira.

Batzuetan hirugarren eremu bat definitzen da: “Jura tabularra”. Eremu hau Jurako arkutik kanpo aurkitzen da,Ohian Beltzeko eta Vosgoseko basamentuen estalki sedimentarioei dagokio.

Jurak duen ezaugarri bereizgarriena, orogenoan bertan duen kokapena da. Orogenoaren gunetik Molasse Arroa baino urrunago kokatuta baitago. Juran orogenotik urruntzean deformazio-kopurua murriztu beharrean handitzen baita, eta teorikoki orogeno batean orogenotik urrundu ahala deformazioa gutxituz joan behar da.

Jura mendizerrako materialen sedimentazioa erdi-TriasikotikMiozenora bitartean eman zen eta failak eta tolesak erdi-Miozenoean eta Pliozenoan eratu ziren. Azpitik gelditzen diren arroka zaharragoek ez dute konpresioaren eraginik jasan. Erdi- eta goi-Triasikoko ebaporitek osatzen duten maila ahularen gainetik ostera materialak deformaturik ageri dira. Beraz, Jura mendigunean agertzen diren tolesak ez ditu deformazio prozesu batek eragin, baizik eta, maila konpetetente (kareharriak) eta inkonpetenteen (arbelak eta tupak) arteko txandakapenaz eragindakoanisotropiak sortutakoak.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza munta handikoa da:mahastiak hegoaldean, gaztagintza (comté Frantzian etagruyère Suitzan) eta zur industria. Eskulanek berebiziko garrantzia izan dute (erlojugintza, optika-kristalak, hargintza, plastikogintza) eta indar hidroelektrikorako erraztasunak industria modernoa ekarri du (ehungintza, altzairu bereziak, metalgintza). Turismoa garrantzitsua da.

Galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jura_(mendigunea)&oldid=9045781"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp