| Junts pel Sí | |
|---|---|
| Bozeramailea | Raül Romeva,Marta Rovira,Albert Batalla |
| Sorrera | 2015ekouztailaren 20a |
| Desegitea | 2017kourriaren 28a |
| Ideologia politikoa | kataluniar independentismoakataluniar abertzaletasuna |
| Eserlekuak erakundeetan | Kataluniako Parlamentuan 62 / 135 |
| http://juntspelsi.cat/ | |
| Koalizioa Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) Moviment d'Esquerres (MES) Assemblea Nacional Catalana (ANC) Associació de Municipis per la Independència (AMI) Súmate | |
Junts pel Sí (euskaraz:Batera baietzaren alde)2015ekoirailaren 27koKataluniako hauteskundeetarako zerrenda bateratuindependentista izan zen,Convergència Democràtica de Catalunya (CDC),Esquerra Republicana de Catalunya (ERC),Demòcrates de Catalunya (DC),Moviment d'Esquerres (MES)alderdi politikoek etaAssemblea Nacional Catalana (ANC),Òmnium Cultural,Associació de Municipis per la Independència (AMI) zeinSúmate erakundeek osatua. Gainera, zerrendakSolidaritat Catalana per la Independència,Reagrupament,Catalunya Acció etaCatalunya Sí erakundeen babesa ere jaso zuen.

2015eko uztaila erdialdera,CDC etaERC alderdiek zeinAssemblea Nacional Catalana etaÒmnium Cultural erakundeeen arteko negoziaketen emaitza gisa2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako zerrenda bateratu independentista bat akordatu zen. Akordio honetan, bai CDCko bai ERCko zuzendaritzek hobetsia, zerrendaburuak hiru pertsona independiente izatea erabaki zuten: Raül Romeva,Iniciativa per Catalunya Verds-eko eurodiputatu ohia,Carme Forcadell, ANC-ko presidente ohia eta Muriel Casals, Òmnium-eko presidentea.Artur Mas etaOriol Junqueras dira zerrendan laugarren eta bostgarrenak, hurrenez hurren.Candidatura d'Unitat Popular (CUP) ere zerrenda berean aurkeztera gobidatu zuten, baina uko egin zion, zerrendaren hasierako helburua aldatu zela argudiatuz.
2015eko uztailaren 20an aurkeztu zen ofizialkiKataluniako Historiaren Museoko terrazan. Egun horretan bertan zerrenda itxiko zuenaPep Guardiola izango zela jakin zen, sinbolikoki soilik, ez hautatua izateako asmoarekin, bere babesa adierazteko baizik.
Bartzelonako zerrendako lehen zazpi kideak hauek dira:
ZerrendaPep Guardiolak,FC Barcelonako entrenatzaile ohiak, itxi zuen sinbolikoki.Gironako zerrendak berrizLluís Llach idazle eta kantautore ospetsua izan zen buru.