Giuliano della Rovere, hori baitzuen benetako izena,Sixto IV.a aita santuaren iloba zen. Osabaren ekimenez, frantziskotarrekin hezia izan zen, eta geroagoLa Pérouseko komentu batera bidali zuen: han goi mailako ikasketak egin zituen.1471n, bere osaba aita santu bihurtu eta gutxira,FrantziakoCarpentras herriko gotzain izendatua izan zen. Urte horretan bertan kardinal kargura igo zen. Bere osaba aita santua zela, eragin handia izaten hasi eta zortzi apezpikutza ere jaso zituen (horien arteanLausanne etaCoutancesekoak), baitaAvignoneko artzapezpikutza ere.1480an Frantziara bidali zutenlegatu pontifizio, eta han lau urtez jardun zen. Hain trebetasun handia erakutsi zuen, non laster eragin handia izan zuen kolegio kardenalizioan, eta are handiagoa1484an, bere osabaren ondorengoInozentzio VIII.aren agintaldian.
Giulianok zenbait seme-alaba izan zituen, baina helduaroraFelice della Rovere soilik iritsi zen,1483an jaioa Julio II.akLucrezia Normanini erromatar aristokratarekin izan zuena. Felice jaio eta gutxira, Giulianok Lucrezia eta Bernardino de Cuspisen arteko ezkontza moldatu zuen, Giulianoren lehengusuGirolamo Basso della Rovere kardinalarenmaestro di casa zena.
1505. urtean Julio II.a berehilobi monumentala hasi zen planifikatzen,Michelangelori lana eskatuta. Hasiera batean izugarri handia izan behar zen etaSan Petri basilikan egon behar zuen, baina proiektu txikiagoa egin zen azkenean, batez ere 1513an Julio hil ondoren eraldaketak ezarri zirelako.
Azkenean, San Petrin bere osabaSixto IV.a aita santuaren ondoan ehortzi zuten, eta hilobia egin egin zen, eskala txikiagoan izan arren, monumentala eta bikaina guztiarekin, etaDella Rovere familiari lotutakoSan Pietro in Vincoli elizan kokatu zen. Michelangelok hilobi horretarako egindako lanetako bat daMoises eskultura ezaguna.