Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Julia Uceda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Uceda
Bizitza
JaiotzaSevilla1925ekourriaren 22a
Herrialdea Espainia
BizilekuaSerantes
HeriotzaFerrol2024kouztailaren 21a (98 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaQ96759253Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea,irakaslea,poeta,literatura-kritikaria etasaiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Sevillian Academy of Good Letters(en)Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Julia Uceda liburutegiko erabilera anitzeko gela, 2018

Julia Uceda Valiente (Sevilla,Andaluzia,1925ekourriaren 22a -Ferrol,2024kouztailaren 21a) sevillar irakaslea eta poeta izan zen. 2003koPoesia Sari Nazionala irabazi zuenEn el viento, hacia el mar liburuarekin. 2021eanArte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.[1] Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da, hala nola portugesera, ingelesera, txinerara eta hebreerara.[2]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letretan lizentziatu zenSevillako Unibertsitatean, eta doktoretza ere lortu zuen, José Luis Hidalgo poetari buruzko tesiarekin.[3]

Ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1959an argitaratu zuen bere lehen liburua,Mariposa en cenizas/Mariposa errautsetan,Arcos de la FronterakoAlcaraván aldizkarian. Sevillako poesia-zirkuluetan maiz parte hartu du. Manuel Mantero eta Ángel Benitorekin bateraRocío aldizkaria zuzendu zuen.[4]

Halaber,Juan Ramón Jiménezi omenaldia egin zion 1958an Hispanoamerikako Club La Rábida de Estudios egoitzan, eta beste batAntonio Machadori Sevillako Unibertsitatean, 1959an. Sevillako poeta gazteen bi belaunaldi-ekitaldietan ere parte hartu zuen. Alde batetik, 1956anMaría de Los Reyes FuentesekSevillako poeta gazteen Antologia izeneko poeten nominan sartu zen, LíricaHispana de Caracas aldizkariaren 159. zenbakian, eta, bestetik, 1957ko ekainaren 1eko Sevillako Ateneoaren errezitaldian parte hartu zuen, 1927ko Belaunaldia gogora ekarriz. Akilino Duque, María de los Reyes Fuentes, Manuel García-Viñó, Pío Gómez Nisa, Manuel Mantero eta José María Requena ere izan ziren ekitaldian.[4]

1961ean Adonais sarirako akzesita lortu zuenExtraña Juventud poema-bildumarekin,[5] urte haietan nagusi zen estetika sozialetik gertu. Hala ere, bere hirugarren poema-liburutik aurrera,Sin mucha esperanza (1966), pentsamendu greko-latindarra sartzeak markatutako bide estetiko berri bat hasi zuen. Hiru poema-liburu horiek dira autorearen lehen etapa.[6]

Espainatik kanpo

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Michigan State Universitytik eskaintza bat jaso ondoren,Estatu Batuetara joan zen. Hantxe idatzi zuenPoemas de Cherry Lane (1968), psikologia analitikoak eragindako bigarren etapa baten hasiera markatu zuena. Haren ondotik idatzi zituenCampanas en Sansueña,En elogio de la locura eta Viejas voces secretas de la noche. Haietan, subjektu poetikoa iragan frankistarekin adiskidetzea da nagusi.[4]

1970era arte, Uceda Míchiganen egon zen, baina urte hartan Espainiara itzuli zen, lehenikOviedora eta geroAlbacetera. Baina Ucedak Estatu Batuetara itzultzea erabaki zuen, lasterrera, handik ere alde egin bazuen ere. 1974an, Uceda Irlandara joan zen bizitzera, eta Dublin Collegen irakasle aritu zen 1976ra arte.[7]

Itzulera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1976an Galiziara etorri zen, eta hantxe idatzi zituen azken lau poema-liburuak:Del camino del humo, Zona desconocida, Hablando con un haya etaEscritos en la corteza de los árboles. Bere poemek jatorriari buruzko gogoeta egitera eta urruneko iraganaren herentzia orainaldian bilatzera eramaten gaituzte.[4]

Ferroleko Serantes bailaran bizi da.

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • PoesiakoAdonanes Sariaren akzesita (1961),Extraña juventud poema--bildumarekin.[5]
  • Espainiako Poesia Sari Nazionala (2003),En el viento, hacia el mar (bere lan osoen antologia) argitalpenarengatik.[8]
  • Gaztelaniazko Poesiako Kritikaren Saria (2006).[9]
  • Luis de Góngora y Argote Letren Andaluziako Saria, 2016. urtean.[10]
  • Andaluzian 2017. urteko egilea. Bere poesiaren «indar indibidualarengatik eta ahots argiarengatk» izendatua izan zen, erbesteko 50eko Belaunaldiaren ordezkari gisa.[11]
  • García Lorca-Granada Hiria Nazioarteko Poesia Saria 2019an.[12]
  • 2021ean Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, EspainiakoGobernuko Ministroen Kontseiluak emana.[1][3]
  • 2005ean, Ferrol hiriko adopziozko alaba[13]
  • 2005ean Andaluziako Alaba Kuttun izendatu zuten.[14]
  • Sevillan, liburutegi publiko bati eman diote izena.[15]
  • Real Academia Sevillana de las Buenas Letras/Sevillako Letra Onen Errege Akademiako kidea da.[16]
  • Sevillan Julia Uceda Liburutegia dago.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab El Gobierno distingue a 31 personalidades e instituciones de la cultura con la Medalla de Oro al Mérito en las Bellas Artes 2021..
  2. Obras y reconocimientos..
  3. abPress, Europa. (2021-12-28). «El Gobierno distingue a las andaluzas Maribel Gallardo y Julia Uceda con la Medalla de Oro al Mérito en las Bellas Artes» www.europapress.es.
  4. abcd«JULIA UCEDA: UNA VOZ OLVIDADA» revistas.uniandes.edu.co  doi:10.25025/perifrasis20101203..
  5. ab«Premios anteriores del Adonáis de Poesía Joven» Premio Adonáis.
  6. Navarrete, María Teresa Navarrete. (2015). La obra literaria de Julia Uceda. Universidad de Cádiz.
  7. Navarrete Navarre, María Teresa. (2013). «Breve biografía literaria de Julia Uceda» ÁMBITOS.
  8. «Julia Uceda gana el Premio Nacional de Poesía 2003 por «En el viento, hacia el mar»» abc 2003-10-07.
  9. «Julia Uceda, en poesía, y Eduardo Lago, en narrativa, Premios Nacionales de la Crítica | elmundo.es» www.elmundo.es.
  10. «HomeActividades y Agenda - Entrega de las Medallas de Oro al Mérito en las Bellas Artes 2016» casareal.es.
  11. «Julia Uceda, Autora del año 2017 - Blog de la Cultura y el Patrimonio Histórico» Blog de la Cultura y el Patrimonio Histórico - 2017-10-05.
  12. PGL. https://www.premiogarcialorca.es/..
  13. "La Voz de Galicia", 30-12-2008
  14. «La poeta Julia Uceda, afincada en Ferrol, recibe el título de Hija Predilecta de Andalucía» La Voz de Galicia 2005-02-22.
  15. La Voz de Galicia, 03-12-2010
  16. «Julia Uceda» academiasevillanadebuenasletras.org.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Julia_Uceda&oldid=10375205"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp