Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Julia Flavia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Flavia

Bizitza
JaiotzaErroma, 63
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 91 (27/28 urte)
Heriotza modua:arazo puerperala
Familia
AitaTito
AmaMarcia Furnilla
Ezkontidea(k)Titus Flavius Sabinus(en)Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
ikusi
LeinuaFlaviar leinu
Flavii Sabini(en)Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Julia Flavia (64koirailaren 1391)Titoenperadorearen alaba bakarra izan zen,Marcia Furnillarekin izan zuen bigarren ezkontzaren fruitua.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haurra zenean gurasoak banandu ziren; ezkontza hauste horren arrazoia amakNeron enperadorearen etsaiekin kontaktuan jarri zela.65. urteanGaio Kalpurnio Pisoren konspirazioak porrot egin zuen eta, ondoren, Martzia Furnillaren familia behera etorri zen. Juliaren aita, Titok, konspirazio horrekin ez zuen ezer jakin nahi izan eta Marciarekin puskatu zuen. Julia bere aitarekin bizi izan zen Erroman. TitokJerusalem konkistatu zuenean, haurrak sei urte zituen.

Urteak aurrera, Titok ezkontzeko neska gaztea bere anaiaDomizianori eskaini zion baina honek ez zuen onartu; ordurakoDomitia Longinarekin maiteminduta baitzegoen eta, azkenik, harekin ezkondu zen.82. urtean Julia Tito Flavio Sabino kontsularekin ezkondu zen. Dirudienez, ordurako, gazteaDomizianok erakarrita zegoen.

Aita eta senarra hil zirenean,Dion Kasioren arabera,[1] Domiziano berarekin bizi izan zen, harreman hori gehiegi ezkutatu gabe. Azkenik, DomizianoDomizianarekin adiskidetu zen, herriak horrela eskatzen baitzuen, baina hala ere Juliarekin harremanetan jarraitu zuen. Harreman horren ondorioz, haurdun gelditu zen bainaabortu bat izan zuen eta hil egin zen. Zurrumurru askoen arabera, abortu hori norbaitek eragindakoa izan zen. Emakumea jainkotua izan zen eta Domiziano hil egin zenean,inude batek haien errautsak Juliaren errautsekin nahastu egin zituen Flavioko tenpluan.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Kasio, Dion. Historia de Roma., LXVII,67.3 or..
  2. Los Doce Césares,Domiciano., 17.3 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Julia FlaviaAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Julia_Flavia&oldid=10218346"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp