Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma 1918–1929 Kraljevina Srba, Hrvata i Slovenaca Краљевина Срба, Хрвата и Словенаца Kraljevina Srbov, Hrvatov in Slovencev Jugoslaviako Erresuma 1929–1941 Kraljevina Jugoslavija Краљевина Југославија |
|---|
| Monarkia konstituzionala |
|
Goiburua Jedan narod, jedan kralj, jedna država Један народ, један краљ, једна држава “Aberri bat, errege bat, herrialde bat”
|
 Jugoslaviako Erresuma 1930ean |
| Geografia |
|---|
| Hiriburua | Belgrad |
|---|
| Biztanleria | 13.934.038 bizt. |
|---|
| Azalera | 247.542 km² |
|---|
| Ekonomia |
|---|
| Dirua | Dinarra |
|---|
| Kultura |
|---|
| Hizkuntza(k) | serbokroaziera etaesloveniera |
|---|
| Historia |
|---|
|
Jugoslaviako Erresuma (serbokroazieraz,KraljevinaJugoslavija / Краљевина Југославија;eslovenieraz:Kraljevina Jugoslavija) hego-ekialdeko eta erdialdeko Europako estatua izan zen,1918-1941 bitartean iraun zuena, bi mundu gerren arteko garai gorabeheratsuan. EgungoBosnia-Herzegovina,Serbia,Kosovo,Montenegro etaIpar Mazedonia hartzen zituen, eta baitaKroaziako etaEsloveniako zatirik handiena ere.
Lehen Mundu Gerraren ondoren,1918an, sortu zen hegoaldekoeslaviarren estatu modernoa,Austria-Hungariako Inperioaren parte izandako Balkanetako lurraldea (Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua)Serbiako Erresumari batu zitzaionean.Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma (serbokroazieraz:Kraljevina Srba, Hrvata i Slovenaca / Краљевина Срба, Хрвата и Словенаца;eslovenieraz:Kraljevina Srbov, Hrvatov in Slovencev) izen ofiziala hartu zuen,Petri I.a Karageorgevic errege zela. Neuillyko (1919),Saint-Germaingo (1919) eta Trianongo (1920) hitzarmenetan zehaztu ziren estatu berriaren mugak.
1921ean.Alexandro I.ak hartu zuen Petri aitaren lekua, eta serbiarren politika zentralista ez ezik, beste herrien asmo nazionalistak ere areagotu ziren.1929an, Alexandro I.ak diktadura ezarri eta Jugoslaviako Erresuma izena eman zion estatuari. Garai hartan talde armatu eskuindarrak (ustatxa edo gerrilari kroaziarrak) eratu zirenKroazian,Ante Pavelic zutela buru.1934an hil zuten kroaziarrek Alexandro I.aMarseillan eginiko atentatu batean.Petri II.a erregearen aginpidea erregeordeen esku zen garaian, Italia, Alemania eta Bulgariaren aldera lerratu ziren Jugoslaviako erregeordeak (1937-1938ko akordioak). Kroaziak autonomia zabala lortu zuen, bestalde,1939an.
1941eko apirilaren 17an,Alemania Naziak Jugoslavia inbaditu eta zatitu zuen. Gerrako urteetan, faxista kroaziarrek hainbat sarraski egin zituzten, nazien babesa aprobetxatuz, serbiarren eta juduen aurka.1944ko azaroaren 2rako, komunistek gidatutako miliziapartisanoek naziak eta haien kolaboratzaileak kanporatzea lortu zuten. Orduan, erbesteko gobernu monarkikoarekin adostu zuten Jugoslavia Federal Demokratikoaren sorrera. Dena den, gerran lortutako ospea zela eta,Josip Broz Tito buruzagi komunistak hartu zuen agintea erreferendum bidez; horren ondorioz, Jugoslaviako Erresuma amaitu etaJugoslaviako Herri Errepublika Federala aldarrikatu zen,1953anJugoslaviako Errepublika Federal Sozialista bihurtu zena.