Juba II.a NumidiakoJuba I.a erregearen seme bakar eta oinordekoa zen. Juba I.aAfrika iparraldeko erregeberbere bat zen. Aldiz, Juba II.aren ama ezezaguna da.K.a. 45ean bere amak bere buruaz beste egin zuenTapson, egungoTunisianJulio Zesarren aurka porrot egin ondoren, Numidia erromatar probintzia bihurtu zenean.
Juba II.a Julio ZesarrekErromara eraman zuen eta Zesarren garaipen prozesioaren zati izan zen, handik denbora batera bere etorkizuneko emaztea izango zen Kleopatra Selenek Egiptoren konkistaren ospakizunetan egingo zuen bezala. Heziketa erromatarra jaso zuen latinez eta grezieraz, erromatartuz eta are erromatar hiritartasuna ere lortuz.
Ikasketari buruzko dedikazio honen ondorioz, heziketarik hoberena zuen erromatar hiritarretako bat bihurtu zen, eta 20 urterekin bere lehen lana idatzi zuen,Erromatar Arkeologia izenekoa. Zesar eta Oktavioren mesedea gozatu zuen, azken honen ondoan borrokatuzAktiumeko guduanK.a. 31n.
Oktabio Augustok Juba II.a Numidiako tronuan berrezarri zuenK.a. 29 etaK.a. 27 bitartean, Juba II.a Erromaren aliatu leial bihurtuz.K.a. 26 etaK.a. 20 bitartean Augustok Kleopatra Selene II.arekin ezkontzera konprometitu zuen, ezkon sari handi bat emanez eta erregina bezala berretsiz.
Alabaina, Juba II.ak eta Kleopatra Selenek ez zuten elkarrekin denbora askoan gobernatu Numidian, tokiko biztanleria Jubaren aurka baitzegoen bere gehiegizko erromatartzeagatik, desordena zibilak eragin zituena. Bikoteak orduanNumidia utzi zuen eta Mauritaniara joatea erabaki zuen.
Mauritaniara joan zirenean, hiriburuaIol Zesarea bezala berrizendatu zuten (egungoCherchell,Aljeria). Zesarea etaVolubilisko eskultura eta eraikuntza proiektuek egiptoar, greziar eta erromatar arkitektura estiloen nahasketa aberats bat izan zuten.
Kleopatrak Juba II.arengan eragin zuen gobernu politika on bat egiteko. Juba II.ak arte eszenikoak, ikerketa zientifikoa eta historia naturalaren ezagutza bultzatu eta babestu zituen, eta mauritaniar komertzioa bultzatu zuen. MauritaniakMediterraneo guztiarekin salerosi zuen, berezikiHispania etaItaliarekin, arraina,mahatsa,perlakpikuak, alea, altzarientzako zura eta senatarien jantziendako tindagaigorrindola esportatuz.
Jubak espedizio bat bidali zuenUharte Gorrindoletaratinduaren (gorrindol getulikoa) antzinako prozesufeniziarrak berrezartzeko asmoz. Tingis (egungoTanger)Herkulesen Zutabeetako hiri bat zena, gune komertzial handi bat bihurtu zen. Gadesen (egungoCádiz) eta Cartago Novan (egungoCartagena)Hispanian Juba II.a Augustok ohorezkoDuovir izendatu zuen.Duovirra nagusiki trafiko komertzialarekin lotutako kolonia edo hiri erromatar bateko magistratu bat zen, etaPatronus Colonaie ere izan zen.
Era berean, mauritaniar txanponaren balioa eta kalitatea antzinaroko munduan errekonozitua zen.Plutarko historialari greziarrak bere garaiko estadistarik hoberenetako bat bezala deskribatzen du.
19an Juba II.ak bere seme Ptolomeo elkar gobernari izendatu zuen,23an hil baino lehen, bere lehen emaztearekin lurperatua izan zelarikMauritaniako Errege Mausoleoan. Ptolomeok40 arte gobernatuko zuen, bere lehengusu bigarrena zenKaligula enperadoreak Erromara eginiko bisita batean hilarazi zuenean. Mauritania, orduan, Inperiora erantsia izan zen, erromatar probintzia bihurtuz.
Juba II.ak liburuaklatinez eta grezieraz idatzi zituen historia, historia naturala, geografia, gramatika, margolaritza eta antzerkiari buruz. Soilik bere lanen zatiak mantendu ziren, honen lekukotzak beste egile batzuen lanetan geratuz. Gainera, liburutegi garrantzitsu bat bildu zuen gai ugarirekin, inongo zalantzarik gabe bere ekoizpen propio ugaria osatu zuena.
Arabiari buruz izeneko bere gidak arrakasta handia izan zuen Erroman, gainera,Asiriarrei Buruz,Libiari Buruz etaErromaren Historia idatziz. Gramatikari dagokionez,Lexikoaren endekapenari buruz etaAntzekotasunak idatzi zituen. Artean,Margolaritzari buruz etaAntzerkiaren Historia bat idatzi zituen. Faunari buruz, berriz,Animali pozoitsuei buruz etaFisiologiak.
Plinio Zaharrak Juba II.ari 65 aldiz erreferentzia egiten dio autoritate bezalaNaturalis Historia izeneko bere lanean, eta Atenasen monumentu bat eraiki zen Jubaren idazkien errekonozimendu bezala.
Plinio Gaztearen arabera, Juba II.ak espedizio bat bidali zuen Kanariar uharteetara eta Madeirara. Juba II.ak Kanariar uharteei izen hori bertan zakur handi basatiak (canarius, latinezkocan edocanis hitzetik, zakurra esan nahi duena) topatu zituztelako eman zien. Han bilduko zuen flora, fauna etaetnografiari buruzko informazioa. Bost uharte latinez izendatuko zituen:Canaria (egungoKanaria Handia),Ninguaria (elur iraunkorren uhartea, egungoTenerife),Capraria,Iuniona Maior (beharbadaLa Palma) etaIuniona Minor, eta beste bat grezieraz,Ombrios (egungoEl Hierro).
Ezaguna da, baita ere,Atlas Garaian aurkitu zuentartiku bati buruzko liburu bat idatzi izanagatik,Euphorbia deitu zuena eta bere mediku pertsonalari eskainia. Beranduago, bere izen zientifikoaEuphorbia regis-jubae (Euphorbia Juba erregearena) izango zen, bere omenez (gaur egun Euphorbia obtusifolia ssp regis-jubae da).Arecaceae familiakoJubaea generoa ere bere omenez izendatua izan zen.
FlavioFilostratok honela oroitzen zuen bere pasadizoetako bat: "Eta Jubaren tratatuan elefanteek jazarriak direnean elkar laguntzen dutela irakurri dut, eta ahitu arte defendatzen direla, eta arriskutik kanpo daudenean, euren zariakaloearen zuhaitzaren malkoekin igurzten dituzte, zutik mantenduz, euren inguruan, medikuak bezala". (Apolonio Tianakoaren Bizitza,Loeb Classical Library, II. Liburua, XVI. atala).