Juan Esteban Aristizábal Vásquez (Carolina del Príncipe,Antioquia,Kolonbia,1972koabuztuaren 9a ),Juanes ezizenez ezagunagoa,pop etarock abeslari eta musikagile kolonbiarra da. Aitaren aldetikeuskal jatorria du, konkretuki oiartzuarra zen aitaren familia. Oiartzungo Iturriotz auzoan dagoen 'Aristizabal' sagardotegia bere arbasoena zen.[1]
Hamabost urte zituela EkhymosisHeavy metal taldea sortu zuen.1998an taldea utzi eta bere bakarlari karrera hasi zuen.2000anFíjate Bien debut albumarekin hiruGrammy latino irabazi zituen. Handik hona beste lau disko atera ditu eta 14 milioi ale baino gehiago saldu mundu osoan. Hamazazpi Grammy latino etaGrammy bat jaso ditu.XXI. mendeko abeslari latino arrakastatsuenetako bat da.[2][3]
2009anAldapeko euskal herri kantua grabatu zuen,Kepa JunkerarenKalea diskoan[4].
Ekhymosisekin
- 1988 -Nunca nada nuevo
- 1989 -Desde arriba es diferente
- 1991 -De rodillas
- 1992 -Niño gigante
- 1994 -Ciudad pacífico
- 1995 -Amor bilingüe
- 1996 -Unplugged
- 1997 -Ekhymosis
Bakarlari