| Juan Urbieta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hernani, ? |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Hernani, 1553koabuztuaren 23a |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militarra |
| Jasotako sariak | ikusi |
| Zerbitzu militarra | |
| Gradua | cavalry master(en) |
| Parte hartutako gatazkak | Paviako gudua |
Juan Urbieta (Hernani, ? -ib.,1553koabuztuaren 23a) infanteriako euskal soldadu bat izan zen. Oso famatua bihurtu zen1525ekoPaviako guduanFrantzisko I.a Frantziako erregea atzeman zuelako.
Erregea eta bere eskolta, etsaien hesitik ihesi zihoazela, Frantzisko I.a zaldiaren gainetik erori egin zen. Altxatu zenean, Juan Urbietaren ezpatarekin topo egin zuen. Ordutik aurrera, oso famatua bihurtu zen, etaKarlos V.a enperadoreak armarri bat esleitu eta diploma batez goraipatu zuen. Horrez gain, zalditeriako kapitain, eta Santiagoko Ordenako Zaldun izendatu zuten. Bestalde, Frantzisko I.ak eskutitz bat bidali zion bizia salbatu ziolako, eta bere pertsonarekiko izan zuen jarrera onari eskerrak emanez.
1553. urteko abuztuaren 15ean hil zen Hernanin, eta elizako presbiterioaren azpian lurperatu zuten. Iberiar Penintsulako Gerran (1813 arte), frantziar soldaduek haren gorpua profanatu zuten. Hernaniko kale garrantzitsuenetako batek,Donostiako hiribide batek etaMadrilgo kale batek haren izena daramate.