Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Juan Cruz Labeaga Mendiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Cruz Labeaga Mendiola
Bizitza
JaiotzaViana1939kourtarrilaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia,Euskal Herria
HeriotzaViana2025ekoekainaren 14a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria etaapaiza

Juan Cruz Labeaga Mendiola (Viana,1939kourtarrilaren 16aibidem,2025ekoekainaren 14a) nafar apaiz eta ikertzailea izan zen, Artearen Historian doktore izan zen, etaVianari etaZangozari buruzko hainbat azterketa arkeologiko, historiko, arteari buruzkoak eta etnografiak egin zituen.[1]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Apaiz-bokazio goiztiarrekoa, 15 urterekin Iruñeko Metropoli Seminarioan sartu zen. 1954-1965 bitartean,Pablo Sarasateren Kontserbatorioan (1960-1965) egin zituen ikasketak,Fernando Remacha etaMiguel Echeveste Arrieta bezalako irakasleekin.

Presbiteroa eta organo-jolea izanik, Zangozako parrokietara bidali zuten koadjutore, eta 37 urtez egon zen han (1965-2002). 2002an Vianara bidali zuten, parrokiako lanetan laguntzera, eta apaiz-lana egin zuen zahar-etxeko kapilau gisa.

Urte horietan, Geografia eta Historiako lizentziatura egin zuenNafarroako Unibertsitatean, eta, ondoren, doktoretza, Arkeologian eta Artearen Historian espezializatuta. Bere lizentziaturako memoria,Vianako udal mugapeko Karta arkeologikoa,Enrique Vallespí Pérez irakasleak zuzenduko zion. 1985ean bere doktore-tesia argitaratu zuen Artearen Historia,Viana monumental y artística liburuan, María Concepción García Gaínzak zuzendua.

Nafarroako Ateneoa, Nafarroako Organoen Lagunak, Errioxako Ikasketen Institutua, Enrique II Albret Kultur Taldea, Estellerriko Ikasketa Zentroa,Eusko Ikaskuntzaren Elakrtearn etaEtniker Taldeko kidea zen.Zangotzarra aldizkaria zuzentzen zuen. 1991-1995 bitarteanNafarroako Kultura Kontseiluko kide etaCuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariaren zuzendari izan zen.[2]

Argitaratutako ikerlanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Vianan eta Zangozan egin zuen lan ia beti, eta askotariko gaiak jorratu zituen. 30 liburu inguru, 42 komunikazio kongresuetara eta 150 artikulu argitaratu zituen aldizkari espezializatuetan. Bere liburu eta lanetatik, hauek dira aipagarrienak:[3]

Sariak eta omenaldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2004an Zangozako kronikari ofizial izendatu zuten
  • 2005ean Urrezko Almadiazain izendatu zuten Burgin.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2025/06/14/muere-juan-cruz-labeaga-mendiola-9760437.html
  2. https://www.etniker.com/miembros/juan-cruz-labeaga-mendiola/
  3. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/labeaga-mendiola-juan-cruz/ar-83910/
  4. «La obra de Luis Paret en Santa María de Viana» publicaciones.navarra.es.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz)Zubiaur Carreño, Francisco Javier. (2010). «Alabanza de Juan Cruz Labeaga Mendiola» Terra stellae. Revista del Centro de Estudios Tierra Estella (Centro de Estudios Tierra Estella) (2): 128-138. ISSN2171-1895..

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Juan_Cruz_Labeaga_Mendiola&oldid=10319729"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp