| Juan Barjola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Torre de Miguel Sesmero, 1919koirailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2004koabenduaren 21a (85 urte) |
| Heriotza modua | :erorikoa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Mugimendua | espresionismoa |
Juan Galea Barjola (Torre de Miguel Sesmero,Badajoz,Espainia,1919koirailaren 19a -Madril,Espainia,2004koabenduaren 21a)espainiarmargolaria izan zen.
Badajozko eta Madrilgo Arte eta Lanbide eskoletan etaSan Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. 1957an egin zuen lehenerakusketa, Madrilgo Abril galerian.Juan Marchfundazioarenbeka bat lortu zuen1960anParisera etaBelgikara joateko.James Ensor etaFrancis Baconen pintura espresionista ezagutu zuen han, etaestilo horrek eragin handia izan zuen Barjolaren margogintzan. Horrez gainera, nabaria zuenFrancisco de Goyaren eragina ere, batez ere zezenketei buruzko margolan eta litografietan.Zezenak ziren bere obraren gai nagusia, baina zakurrak,emakumeak eta epaileak ere ugari margotu zituen. 1985ean Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala eman zioten. 1988an, berriz, haren izena duen museo bat inauguratu zutenGijonen, haren obra gehienak biltzen dituena.