Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Joshua Cheptegei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joshua Cheptegei

(2022)
Bizitza
JaiotzaKapchorwa District(en)Itzuli1996koirailaren 12a (29 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak5.000 metroko lasterketa
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
5000 metres world record progression(en)Itzuli2020koabuztuaren 14a755,36
10,000 metres world record progression(en)Itzuli2020kourriaren 7a1.571
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
10.000 metroko lasterketa1.571
5.000 metroko lasterketa755,36
 
Pisua61 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Facebook: JoshuaCheptege1Twitter: joshuacheptege1Instagram: joshuacheptegeiIAAF: 14645612Olympic.org: joshua-kiprui-cheptegeiEdit the value on Wikidata

Joshua Kiprui Cheptegei (Uganda; 1996ko irailaren 12a) Ugandakoatleta da,munduko txapelduna 2019an10.000 metroko lasterketan.5000 metroko, 5 kilometroko eta10.000 metroko lasterketetako munduko errekorrak ditu eta distantzia bietan txapeldun olinpikoa izan da.[1][2]

Sebei etniako kidea da Cheptegei, Keniankalenjin esaten zaien talde berekoa funtsean.[3]

Kirol ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Londres 2017ko Munduko Kopan zilarrezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan, urrea irabazi zuenMo Farah britainiarraren ondoren eta brontzea eskuratu zuenPaul Tanui keniarraren aurretik.

Valentzia 2019ko Trinidad Alfonso maratoian, errepideko 10 km-ko munduko errekorra hautsi zuen 26:38ko denborarekin,Leonard Komon-en ordura arteko errekorra gaindituz.

Cros-countryko munduko txapeldun izendatu zuten 2019an Aarhus hirian (Danimarka), Jacob Kiplimo herrikidearen aurretik.

10 km-ko errekorra galdu eta gutxira, 2020ko otsailaren 16an errepideko 5 km-ko munduko errekorra hautsi zuen,Monakon egindako lasterketan. Urte bereko abuztuaren 14an, Monakon ere etaDiamond Leagueko lasterketa batean, 5000 metroko munduko errekorra hautsi zuen 12:35,36 denborarekin. Bi hilabete geroago, 2020ko urriaren 7an, 10.000 metroko munduko marka haustea lortu zuen 26:11.00 denbora berriarekin NNValencia World Record Day lasterketan, horrelaKenenisa Bekele etiopiarraren aurreko errekorra hobetuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen: urrezkoa 5.000 metroko lasterketan[1] eta zilarrezkoa 10.000 metrokoan[4]. 2022an eta 2023an munduko txapelduna izan zen 10.000 metrotan eta2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen.[2]

Nazioarteko emaitzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2020Tokio Japonia01 !1. postua, urrezko domina5.000m
2020Tokio Japonia02 !2. lekua, zilarrezko domina10.000m
2024Paris Frantzia01 !1. postua, urrezko domina10.000m
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2017Londres Erresuma Batua02 !2. lekua, zilarrezko domina10.000 m
2019Doha Qatar01 !1. postua, urrezko domina10.000 m
2022Eugene AEB01 !1. postua, urrezko domina10.000 m
2023Budapest Hungaria01 !1. postua, urrezko domina10.000 m
Commonwealth Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2018Gold Coast Australia01 !1. postua, urrezko domina5.000 m
2018Gold Coast Australia01 !1. postua, urrezko domina10.000 m

Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2017. urteanJuan Muguerza Nazioarteko Krosa irabazi zuen Elgoibarren.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab (Ingelesez)Trapani, Gonzalo. Juegos Olímpicos Tokio 2020: Joshua Cheptegei, oro en 5000 metros – Run Fun. (kontsulta data: 2024-08-20).
  2. ab (Gaztelaniaz)«Joshua Cheptegei desmonta el plan etíope en los 10.000m...y Thierry Ndikumwenayo revienta el récord de Roncero» Runner's World 2024-08-02 (kontsulta data: 2024-08-20).
  3. (Ingelesez)«Kalenjin Wilderness Hike. Hike Kalenjin wilderness on Mount Elgon» Inside Mount Elgon National Park (kontsulta data: 2024-08-08).
  4. (Gaztelaniaz)«Cheptegei fue derrotado en los 10,000 m. planos por Barega | TUDN Juegos Olímpicos | TUDN» www.tudn.com (kontsulta data: 2024-08-20).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Joshua_Cheptegei&oldid=10119177"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp