Joseph Joachim
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Joseph Joachim (Kittsee,1831koekainaren 28a -Berlin,1907koabuztuaren 15a) hungariar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen. Weimar dukearen Orkestrako, Hannoverko Gorteko kontzertuetako eta Berlingo Musika Eskolako zuzendaria izan zen. Bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa izan zen. 1869. urtean Joachim Laukote ospetsua sortu zuen Berlinen. Ingalaterran izan zen maiz, eta izen handia hartu zuen han. Kontzertu klasikoak bikain jotzen zituen,Beethovenenak batez ere.Kontzertu hungariarra da Joachimen obren artean aipagarriena. Pedagogo eta irakasle ezaguna izan zen Europa osoan. Laurehun biolin-jotzaile inguruk ikasi zuen haren eskolan.R. Schumann,M. Bruch,J. Brahms etaA. Dvorak-ek beren biolin-kontzertuak eskaini zizkioten.