| Joseph Gallieni | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1915ekourriaren 29a -1916komartxoaren 10a
1914koabuztuaren 26a -1915ekourriaren 28a
1906koekainaren 24a -1908kourriaren 17a
1896 - 1905 | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Saint-Béat, 1849koapirilaren 24a | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | Versailles, 1916komaiatzaren 27a (67 urte) | ||||||||
| Hobiratze lekua | Alphonse-Karr cemetery(en) | ||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza:prostatako minbizia | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Heziketa | Prytanée National Militaire(en) École Spéciale Militaire de Saint-Cyr(en) | ||||||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | ofizierra,militarra etapolitikaria | ||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||
| Zerbitzu militarra | |||||||||
| Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||||
| Gradua | dibisio-jeneral | ||||||||
| Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Joseph Simon Gallieni (Saint-Béat,1849koapirilaren 24a -Versailles,1916komaiatzaren 27a) frantziar militarra izan zen.
Jatorri korsikar eta italiarreko familia batean jaio zen eta akademia militarretan ikasi zuen. 1870eanFrantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen.Sedango guduan borrokatu zuen etaBazeillesko guduan harrapatua izan zen.
1876an Frantziako armada kolonialean hasi zuen ibilbidea Senegalen eta Niger Garaira egindako espedizio bateko buru izan zen. Reunionen eta Martinikan ere izan zen. 1886anSudan Frantseseko gobernadore izendatu zuten etaMahmadu Lamineren matxinada zanpatu zuen.
1892tik 1896raFrantziako Indotxinan egon zen koronel. Han arrakastaz borrokatu zen nazionalisten aurka.
1896tik 1905eraMadagaskarreko gobernadore frantsesa izan zen. 1897an monarkia ezabatu etaRanavalona III.a erregina erbestera bidali zuen.
1905ean Frantziara itzuli zen Lyongo gobernadore militarraren postura. Bosgarren Armada zuzendu zuen 1914an erretiratu zen arte.
Lehen Mundu Gerra hasi ondoren, erretirotik itzuli eta Parisko gobernadore militar izendatu zuten. Hiriko taxiak konfiskatu eta soldaduak bidali zituenMarneko gudura. 1915eko urrian Gerrako ministro izendatu zuten eta 1916ko maiatzean hil zen. 1921ean mariskal mailara igo zuten.