José Sanjurjo Sacanell (Iruñea,1872komartxoaren 28 –Estoril,Portugal,1936kouztailaren 20a)nafar militarra izan zen. 1936ko uztailaren 17 eta 18anEspainiako Bigarren Errepublikaren aurka altxatu zirenetako bat izan zen.
Bere karreraKuban hasi zuen teniente bezala, non kapitain gradura igoa izan zen. Kubako Gerra amaitu ondorenEspainiara itzuli zen etaMarokon zenbait kanpainatan parte hartu zuen1909an. Erregularrenkomandante postuarekinSan Fernandoren ordenako gurutzeereinoztunarekin saritua izan zen1914kootsailaren 1eanTetuango Beni Zaiemeko guduko bere ekintzagatik.
1921ekoAnnualeko desastrearen ondorenMelillan galdutako lurraldearen errekonkistan jeneral gradua lortu zuen.1922an,Laracheko komandantzia militarraren arduradun Intendentzia eta Interbentzio Militarrean ustelkeria kasuak ikertu zituen.
1923ko iraileanMiguel Primo de Riveraren kolpe militarra gertatzen denean, Sanjurjo Gobernari Militarra daZaragozan, eta erabat babesten du altxamendua eta honek ondoren dakarren diktadura.
1925eanAlhucemasko lehorreratzean parte hartu zuen, eta1927an,Rifeko gerra amaitu ondoren,Alfontso XIII.a Espainiakoa erregeakRifeko markes titulua eman zion.
1928anGuardia Zibilaren Zuzendari Orokor izendatua izan zen, aldi berean Marokon Espainiaren Goi Komisarioa zelarik.1931n Alfontso XIII.a erregeakKarlos III.a Espainiakoaren Gurutze Handia eman zion.
Erregeak aurretik adierazi zion konfiantza gora-behera,1931koapirilak 12ko hauteskundeekEspainiako Bigarren Errepublika ekarri zuten, eta Sanjurjo, inongo baldintzarik gabe, Komite Iraultzaile Errepublikanoaren aginduetara jarri zen, honela erregimen berriaren iritsiera sendotuz eta Guardia Zibilaren Zuzendari Jeneral karguan berretsia izanez. Sanjurjoren leialtasunean aldaketa hau, dirudienez, diktadura1929an erori ondoren erregeak Primo de Rivera alde batera utzi izanak eragindako gorrotoaren ondorio izan zen.
Manuel Azañaren erreforma militarrak ez ziren Sanjurjoren gustukoak izan, bereziki armadaren soldadu kopurua murriztea eta López Ferrer, zibil bat, Marokon Goi Komisario bezala izendatu izana, eta, ondorioz, bere disgustua erakutsi zuen.
1931 amaieranCastilblancoko gertaerak (Badajoz) gertatu ziren, non manifestarien esku lau guardia zibil hil ziren. Handik gutxira,ErrioxakoArnedo hirian, bost zibil hil ziren Guardia Zibilak langile kontzentrazio baten aurka tiro egin ondoren (Arnedoko gertaerak). Bi gertaera hauen ikerketa hastean, Sanjurjok bere desadostasuna erakutsi zuen, honen ondorioz, eta erreforma militarrenganako kritikekin batera, Guardia Zibilaren Zuzendaritza JeneraleanMiguel Cabanellasgatik ordezkatua izatea suposatu zuelarik, beraKarabineroen Zuzendaritzara pasatuz.
Gobernuarekin konfrontazio honek Azañaren erreforma militarren ondorioz,Kataluniarentzako autonomia estatuaren proiektuarekin batera,Manuel Fal Conde etaRodeznoko kondearen jarraitzaileak zirenkarlista batzuekin, beste militar ofizial batzuez gain,1932koabuztuak 10eanSevillan matxinada bat prestatzera eraman zuten.
Matxinada honek, Sanjurjada bezala ezagutzen denak, arrakasta izan zuen, hasiera batean,Sevillan, baina erabat huts egin zuenMadrilen eta beranduago baita andaluziar hiriburuan ere greba orokor baten ondoren, eta, beraz, amore eman etaPortugalera ihes egiten saiatu zen,Huelvan bere seme batekin batera atxilotua izan zelarik.
Epaitua eta hiltzera zigortua, errepublikako gobernuak ez zuen DiktadurakJakako matxinatuekin egin zuen gauza bera errepikatzerik nahi izan, eta, beraz, heriotza zigorra biziarteko kartzela zigorragatik aldatu zioten,El Duesoko espetxean kartzelatua izan zelarik. Beranduago,Cádizko Castillo de Santa Catalinako Presondegi Militarrera eraman zuten, non balizko amnistia bati buruzko informazioa jaso zuen, azkenean amnistia hau jasoz.
1933ko hauteskundeen ondoren, garaipena koalizioerradikal-zedistari eman ziona,Alejandro Lerroux buru zuen gobernu berria eratu zenean, honek amnistia bat ematea proposatu zuen, bai Sanjurjori, baita altxamenduan parte hartu zuten gainontzeko militarrei ere. Errepublikako presidentea zenNiceto Alcalá-Zamorak ez zuen dekretua sinatu nahi, eta azkenean legezko epearen azken egunean onartu zuen arren, Sanjurjo armadara itzultzea eragozten zuen aldaketa bat behartu zuen. Atzerapen hauek eta dekretuaren aldaketak Lerroux dimititzera eraman zuen gobernu krisi bat eragin zuten,Ricardo Sampergatik aldatua izan zena, jarraian Sanjurjo erbesteraEstorilera (Portugal) joanez.
1936ko maiatzean Niceto Alcalá-Zamora Errepublikako presidente bezala Manuel Azañagatik aldatua izan zenean, Sanjurjo,Emilio Mola,Francisco Franco etaGonzalo Queipo de Llano jeneralekin batera,Fronte Popularraren gobernua botatzeko planak prestatzen hasi zen. Karlisten eta falangisten arteko aliantza zaila zen, alde nahiko handiak baitzeuden ideologikoki. Militarrekin bat eginik bi joerak ezkontzeko, erabakigarria izan zen Sanjurjok Molari Sanfermin amaiturik igorri zion gutuna:
| « | Matxinadatik sortzen den gobernuak apolitikoa izan behar du argi eta garbi, militarrek eratutakoa (...). Berehala, ordura arte egindako legeak aztertu behar ditu, eta, bereziki, erlijio -eta gizarte- gaiei buruzkoak. Herria lasaituko bada, beharrezkoa da alderdi politikoen jarduna bertan behera gelditzea (...), eta, herria egituratzeko, alde batera utzi behar da egungo sistema liberal parlamentarioa. Aipatutatako arauen bidez herria bideratzeko behar bezainbat iraun behar du kabinete militarrak agintean. | » |
—Sanjurjo jeneralaren gutuna Mola jeneralari, 1936ko uztailaren 11koa. | ||
Plan hauek1936ko uztailak 17ko arratsaldean Maroko iparraldean abiatu zen altxamenduan zehaztu ziren, berehalako batean Espainia osoan arrakastarik izan ez zuenez, Gerra Zibila eragin zuena. Altxatuen organigraman Sanjurjo estatu buru izatea zegoen aurreikusita.
Uztailak 20an,Juan Antonio Ansaldo hegazkin gidaria Estorilera joan zen bere hegazkinarekin Sanjurjo hartzeraBurgosera eramateko. Hegazkinak aireratzean izan zuen istripua, eta Sanjurjo, bere eserlekuan ondo eutsia ez zihoana, istripuan hil zen. Pilotuaren arabera, istripua gehiegizko ekipajearen ondorioz gertatu zen, abiatu aurretik Sanjurjori abisu hori eman ziolarik. Pilotua onik irten zen.
Molak, altxatutakoen organigraman Estatu kolpearen zuzendaria zenak,Francisco Franco izendatu zuen altxamenduaren lider bezala. Honek zenbait zurrumurru sortu zituen, Francok altxamenduaren liderraren heriotzan zerikusirik izan zuela ziotenak, argudio hau babesten duen frogarik sekula agertu ez den arren.
| Aurrekoa Ricardo Burguete Lana | Guardia Zibilaren Zuzendari Orokorra 1928-1932 | Ondorengoa Miguel Cabanellas Ferrer |