Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jose Luis Elkoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Elkoro


Espainiako senataria

1990ekourriaren 2a -1996kourtarrilaren 9a

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1988kouztailaren 5a -1990ekoirailaren 3a
Juan Karlos Ioldi
Barrutia:Gipuzkoa
Hautetsia:Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Bergarako alkatea

1987 - 1991

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984komartxoaren 22a -1986kourriaren 1a
Barrutia:Gipuzkoa
Hautetsia:Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Bergarako alkatea

1976 - 1979
Bizitza
JaiotzaElgeta1935ekomartxoaren 14a (90 urte)
Herrialdea Gipuzkoa,Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria etaenpresaburua
Lantokia(k)Madril eta Bergara
Jasotako sariak
ikusi
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHerri Batasuna

Jose Luis Elkoro Unamuno (Elgeta,1935ekomartxoaren 14a-)euskal herritarpolitikari ezkertiar eta abertzalea da.[1]1976anBergarako alkatea izendatu zuten,frankismoa amaitu bezain laster. Ordurako bazen ezaguna herrian, udalak egin beharreko lanak nahiko utzita zeudenez Bergara herria dinamizatu zuenAlkartunai mugimenduan aritu zelako.[2]

Franko hil ondoren eta alderdi politikoak eta hauteskundeak 1977an antolatu ziren arte,Hego Euskal Herriko "Alkateen mugimenduan" (edo "Bergarako taldea") paper garrantzitsua jokatu zuen Elkorok. Alkateen mugimenduak hainbat herri-aldarrikapenen eskaera bideratu zuen,Ikurrinaren legalizazioa,Xibertako elkarrizketak, eta presoentzakoamnistia, besteak beste.[3]

Xibertako elkarrizketen porroten ostean ezker abertzaleko herri-mugimenduak egituratzeko proiektuetan parte hartu zuen:Altsasuko Mahaia,Herri Batasuna,Egin egunkaria...[3]

Enpresaria ere izan da,Elay enpresa sortu eta zuzendu du urteetan.[3]

Gaztaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1936ko gerra hasi zenean, familia Elgetako plazan bizi zen;Intxortako borroketan etxea suntsitua gertatu zitzaien.[2]

Gerra ostean, familiak gosea eta arrazionamendua sufritu zuen, baserrietan zuten senideen bidez eskuratutako janariarekin lagunduak. Eskolan, maisua ere falangista zen eta ikasleei erdara, abertzaletasun espainiarra eta diziplina paramilitarra inposatzen zitzaien.[2]

9 urterekinGasteizera ikastera bidalia izan zen, Corazonistasbarnetegira. Lehen urtean, erdaraz ez jakitean, oso gaizki pasatu zuen. Gasteizen 8 urte egin zituen,batxilergoa amaitu arte. Ostean,Loiolakojesuitekin eginiko 6 hilabeteko egonaldi bat egin eta gero, familiako tailerrean lanean hasi zen aitarekin eta anaiarekin. Han lau urtez aritu zen (bitartean aita hil zelarik) eta gero bere tailer propioa abiatu zuen (Elai). Artean 27 urte zituen, eta handik gutxira ezkondu zen.[2]

BergarakoAlkartunai taldetik alkatetzara (1960-1976)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan, Bergaran herri mailan ekintza politikorako giroa zegoen. Elkoro Sagarpeelkarte gastronomikoarenlehendakaria zen, eta herriko beste 20 bat talderekin batera denak biltzen zituen elkarte berri bat bultzatu zuten,Alkartunai izenekoa.[2] Udalak egin beharreko lanak osatzen zituzten.Frankismo garaia zen eta udal kudeaketa paralelo baten moduko zerbait egiten zuten. Administrazioa oso motela zen, eta herriak behar asko zituen. Adibidez,anbulantziarik ez zegoen, eta arazo larriak zekartzan horrek. Ospitalea ere berreskuratu zuten, erretiratuen egoitza, anbulatorioa…Gorrentzako egoitza bat prestatu zuten, eta Euskal Herri osotik joaten ziren, besterik ez zutelako. Besteak beste,Aspaceren sorreran ere aritu ziren. Ikusita gauza askotarako udalera baimen eske joan behar zutela,zinegotzi bat sartzea erabaki zuten, elkarteen aldetik;[4] hasieran elkarteko beste pertsona bat sartu zen, baina hark postua utzi behar izan zuen; orduan hasi zen Elkoro zinegotzi.[2] Diktadurako Udal hartan bazen frankista ez zen zinegotzi talde bat; haiek ziren gehiengoa.Franco hil ondoren, 1976anArias Navarro Espainiako presidenteak lege berri bat sortu zuen. Horren arabera, 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan zinegotziek aukeratu zezaketen alkatea. Horrela gehiengo hura aprobetxatuz 1976an izendatu zuten Elkoro Bergarako alkate.[1]

Alkateen mugimendua (1976-1980)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bergaran bertan eta urte hartan beste hainbat herritako alkate eta zinegotzi bildu zirenforuen abolizioaren 100. urteurrenean, lege zaharren berreskurapena aldarrikatuz, besteak beste, etaikurrinaren legalizazioa eskatuzHego Euskal Herri osorako. "Bergarako taldea" edo "Alkateen mugimendua" izena hartu zituzten bildutakoek.

Hiru eskaera zituzten: presoak, euskara eta1931koLizarrako Estatutuaren antzeko zerbait. Taldeak beste herrietan zabaltzen zuen mezua. Horrek desadostasuna ekarri zuen udalen eta herritarren artean. Udalen aurka mobilizatu zen jendea. Administrazioak frankistak ziren, eta ez zeuden eroso. Alkate askok dimisioa eman zuten, eta beste batzuek aukera izan zuten sartzeko; hala nola,Arrasaten,Zarautzen etaOiartzunen.[1]

Urte haietan,Telesforo Monzon buruzagi abertzale ezagunarekin batzartu zen Bergarako taldea ordezkatuz, euskal indar politikoen batasuna helburu. Halaber,Adolfo Suárez presidente espainiarrarekin harremanetan ibili zen batzorde baten barruan amnistia lortu nahian, azkenean asmo horietan kale egin bazuten ere.

1977an azkenikEAJ bere kabuz aurkeztu zentrantsiziozko lehenengo hauteskundeetan, batasunaren asmoak ere zapuzturik geldituz.

Bestela,1978an "Egin" egunkariaren sorreran parte hartu zuen, eta berehala administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuten. Halaber,Herri Batasunaren hastapenetan ere ibili zen udal hauteskundeei begira.

1980ko eta 1990eko hamarkadak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Madrilen diputatu izendatu zuten birritan (1989-1993 eta1993-1996),Gasteizen legebiltzarkide bi aldiz (1984-1986 eta1986-1990) eta batzarkideGipuzkoan birritan ere bai (1983-1987 eta1987-1991). Azken tarte horretan Bergarako alkate berriro hautatu zen.

1989koazaroaren 20an, bestela, diputatuaren kargua hartzearen bezperan, atentatua pairatu zuen Madrilgo hotel batean,Josu Muguruza hil zutenekoa etaIñaki Esnaola larriki zaurituta izan zenekoa.[1]

Gertaera latz hori gora-behera,1990eko hamarkadan zehar hainbat bider lanetan ibili zenEspainiako Gobernua etaETAren arteko konponbidea lortu nahian. Bide horretan,1997an HBko Mahai Nazionalak erakunde armatuaren "Alternatiba Demokratikoa" dokumentua zabaltzeari ekin zion, eta horrek mahaikideei kartzelaratzea ekarri zien, tartean Elkoro zegoelarik. 20 hilabete eman zituen espetxean.

18/98 sumarioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1998ko uztailean, "Egin"en itxiera ondoren,18/98+ auzian ere inputatu zuen Auzitegi Nazionalak, orduan jadanik kartzelan bazegoen ere. Prozesu luze eta eztabaidatuaren ostean 24 urteko zigorra ezarri zioten, ahalik eta gogorrena.

2007anprostatako minbizia diagnostikatu zioten, prozesu judiziala bakarrik partzialki baldintzatu duena.

2009ko irailaren 30eanMartuteneko kartzelan sartu zuten 18/98 makro-epaiketa medio 75 urterekin eta osasun-arazoekin.Espainiako estatuko presorik zaharrena zen. Ehunka politikari eta dozenaka eragilek eskatu zuten bere askatasuna "Jose Luis Elkoro Libre" herri-ekimenak bultzatuta. "Denok mugitzen bagara dena mugituko da" mezuarekin ("Mugituko da"). Bere osasun-egoerak bultzatuta2010ren urriaren 14an atera zuten kartzelatik, nahiz eta kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkioten.[5][6] Azken zigor-urteak etxean bete zituen,orkatilan gailua jarrita, 82 urte betetzear egon arte.[3]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcd Alberdi, Beñat. (2021-04-02). «"Gu ginen mugitzen ginenak, baina herria zegoen atzean"» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
  2. abcdef«Berria.info - Elkarrizketak» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  3. abcd Zubimendi, Mikel. (2024). Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat. Txalaparta ISBN978-84-10246-01-0..
  4. Frankismoan, Udal zinegotziak hiru taldetan aukeratzen ziren: herriko familiaburuen artean (tercio familiar), sindikatuko kideen artean (tercio sindical) eta elkarte ekonomiko, kultural eta profesionalen artean (tercio corporativo).
  5. Berria. «Etzi libre geratuko da Jose Luis Elkoro, bost urte kontrolpean egon eta gero» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  6. Jose Luis Elkoro kalean da

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jose_Luis_Elkoro&oldid=10238238"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp