| José María Carrascal | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | El Vellón, 1930ekoabenduaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 2023koazaroaren 3a (92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea,kazetaria,itzultzailea etaeleberrigilea |
| Jasotako sariak | ikusi |
José María Carrascal Rodríguez (El Vellón,Espainia,1930ekoabenduaren 8a -Madril,Espainia,2023koazaroaren 3a) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.
1947an bere familiaBartzelonara joan zen bizitzera etaFilosofia etaNautika ikasketak hasi zituen, azken hau bakarrik amaituz. Trebakuntza-bidaiakVizcayalurrunontzian egin zituen hainbat hiri eta portuetatik igaroz.1957anBerlinera joan zen bizitzera, eta han itzultzaile lanetan eta gaztelania irakasten aritu zen.1958anPueblo etaDiario de Barcelona egunkarietakoAlemaniako berriemaile gisa hasi zen lanean.1966anNew Yorkera joan zen bizitzera, eta hamar urtezPueblo egunkariko Ameriketako Estatu Batuetako berriemailea izan zen.1969anKazetaritzan lizentziatu zen Eskola Ofizialean. New Yorken jarraitu zuenABC egunkariko,Radio Televisión Españolako etaAntena 3 Radio irratiko berriemaile gisa.
1989an Espainiara itzuli zen Ameriketako Estatu Batuetatik, etaAntena 3 telebista katekoNoticias a las ocho arratsaldeko zortzietako albistegiak aurkeztu zituen.1990 eta1997Noticias de la noche gaueko albistegia zuzendu zuen.1996an, hilabete batzuetan zehar,Todos somos humanos telebelista aurkeztu zuenJavier Sardàrekin.1990eko hamarkadaren amaieran, Carrascal apurka telebistako albistegietatik aldenduz joan zen, bere kazetari-ibilbidea idatzizko prentsara bideratuz.
La Razón etaABC egunkarietarako artikuluak idatzi zituen.
2023koazaroaren 3an hil zen, 92 urte zituela.