Jordania[1] (arabieraz:الأردنal-Urdun), ofizialkiJordaniako Haxemi Erresuma[1] (arabieraz:المملكة الأردنية الهاشميةal-Mamlakah al-Urdunīyah al-Hāshimīyah),Ekialde Hurbilekoestatu burujabea da. IparraldeanSiria du, ekialdean,Irak etaSaudi Arabia, hegoaldean, Saudi Arabia etaItsaso Gorria, eta mendebaldeanIsrael etaPalestina. 88.794 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an 10,8 milioi biztanle zituen.[2] HiriburuaAmman da.
Basamortua zabaltzen da iparraldean eta ekialdean, Siria eta Saudi Arabia aldera.
Erdialdean,Jordan ibaiaren ekialdean, goi-lautadak eta mendiak daude; iparraldetik hegoaldera hedatzen diren lurralde horiek 600–900 metro arteko garaiera dute, batez beste. Aqabako golkoaren ertzeko lurretan dago herrialdeko mendirik gorena:Jabal Umm ad Dami (1.854 metro).
EkialdeanJordango harana dago, munduko sakonena; izan ere, bertakoItsaso Hila itsas mailaren azpitik 428 metrora dago. Hau da Jordaniako eremurik oparoena eta jendetsuena.
Jordain Trail ibilbideak berrogei egun oinez egiten den basamortutik mendirainoko ibilaldia da, hegoaldetik abiatuta,Itsaso Gorritik. 650 kilometroko ibilbidea da,Wadi Rum basamortuko mendietan hasi, planetako puntu baxueneraino jaitsi eta Jordania iparralde jori eta menditsurantz jarraitzen duena. 52 herri eta hiri baino gehiagotik igaroz. Zortzi etapa ditu,Um Qais-etikAqaba-raino.[3]
Saudi Arabia,Irak,Siria,Palestina,Israel etaEgiptok inguratuta, Jordaniaren mugak afrikar mosaikoa margotu zuen artista berak margotu zituela dirudi. Hainbat etnia mutilatu zituzten muga zorroztu horiek; esaterako,beduinoen etnia, nahiz eta horiek lerro zatitzaile bihozgabe horiei jaramon handirik egin gabe jarraitzen duten, ezta urruneko hiriburuari ere.[3]
Klima idorra da, oro har;basamortukoa, guztiz lehorra, ekialdean etamediterraneoa mendebaldean. 400 mm euri jasotzen dira Jordan ibaiaren haranean neguko hiletan. Apiriletik urrira ez du ia euririk egiten.
1920an,Britainiar Inperioaren mendean geratu ziren Jordania (ordukoTransjordania, Jordan ibaiaren ekialdea) eta Palestina.Abdullah ibn Hussein ezarri zutenemir edo buruzagi militar gisa.1927an onartu zitzaion independentzia Jordaniako estatuari, baina bertan iraun zuten britainiarrek agintari1948 arte.
1950ean,Israelen eta arabiar-palestinarren arteko gerraren ondoren (1948-1949, Israelgo estatu juduaren sorrera), Jordan ibaiaren eskuinaldeko lurraldeak (Zisjordania) eskuratu zituen Jordaniak.1967ko ekainean,Sei Eguneko Gerraren ostean,Israelgo Armadaren esku geratu ziren lurralde haiek.1970-1971 urteetan, istilu larriak izan ziren jordaniar gudarostearen eta palestinar gerrillaren artean, eta Jordaniatik egotzi zituzten oste armatu palestinarrak. Hala ere, Israelen aurkako politika eraman zuen Jordaniako gobernuak,Camp Davideko hitzarmenaren aurka; arazoak ekarri dizkio joera horrek, Estatu Batuen eta Mendebaldeko estatuen aldeko gobernua baita.
1988an, Israelek hartutako lurraldeekiko lotura eta eskubide guztiak hautsi zituen Jordaniako gobernuak; Palestinako estatua aldarrikatu zuen orduanPalestinaren Askapenerako Erakundeak, lurralde okupatuetan oinarritua:Jordan ibaiaren mendebaldeko lurraldeak etaGazako zerrenda.Golkoko Gerran, 1990eko abuztuan Irakeko armadaKuwaiten sartu zenean,Hussein I.a Jordaniakoak ez zuen inbasio hori gaitzetsi, bere herriko iritzi nagusiari jarraiki. Iraken aldeko gisa agertu izanak Estatu Batuekiko, Kuwaitekiko etaSaudi Arabiarekiko harremanak zaildu zituen. Ondorioak latzak izan ziren: Iraki ezarritako zigor-neurriek Jordania bete-betean ukitu zuten (Jordaniaren esportazioak Iraki lotuak daude neurri handi batean): laguntza (petrolioa eta finantza-laguntzak) ukatu zioten petrolioa duten arabiar herriek, eta lanik gabe utzi zituzten herri horietan ari ziren jordaniar-palestinar langileak.
Israelekiko harremanei dagokienez,1991n bake-elkarrizketak hasi zirenean, Jordaniak parte hartu zuen, jordaniar-palestinar batzorde batean; dena dela,1994an bake-hitzarmena sinatu zuen Jordaniak Israelekin, eta 46 urteko gerraren ondoren bien arteko harremanak finkatu ziren berriro: hitzarmen hari esker, bi herrialdeen arteko elkarlana bideratu ahal izango zen, eta benetako bakea sinatzeko aukera sortu zen.1999an,Hussein errege eta estatuburua hil zelarik, haren seme eta ondorengoak,Abdullah printzeak, hartu zuen kargua, Husseinek bere anaia Hassan baztertu eta semea izendatu baitzuen erregegai.
Abdullah erregeak arazo larriei aurre egin behar die bere agintaldian: Palestina eta Israelen arteko gatazka amaigabea,2003koIrakeko Gerra eta, barne-politikari dagokionez, krisi ekonomiko larria eta demokrazia zabaltzeko eskaerak.
2019an eremu batzuk (Al Baqura etaAl Ghamr) berreskuratu zituen, 25 urte lehenago galdu zituenak.[4]
Jordaniako gobernu eramonarkia da; errege-kargua oinordetzaz jasotzen da, erregeak lehen ministroa aukeratzen du eta hark, gobernua. Erregea estatuburua da eta haren esku dago aginpide betearazlea eta legegilearen parte bat. Parlamentuak bi ganbera ditu: Senatua (arabieraz:الأعيان الأردني,Majlis al-Ayan; 65 kide) eta Ordezkarien Ganbera (arabieraz:مجلس النواب,Majlis al-Nuwaab; 130 kide). Erregeak Senatuko 65 ordezkariak aukeratzen ditu. Ordezkarien Ganberakoak, berriz, hauteskunde bidez hautatzen dira, lau urtetik behin; 15 aulki emakumeei dagozkie eta beste 12,kristau,txetxen etazirkasiarrentzat. Konstituzioa1952koa da, baina zenbait erreforma izan ditu harrezkero, azkena2016an.[5]
Jordaniamuhafazah (arabieraz:مُحَافَظَة,muhafazah) izeneko 12 probintziatan banaturik dago, bakoitza erregeak izendatutako gobernadore batek gobernaturik. Aldi berean, gobernoratoakliwa (arabieraz:لواء) izeneko barrutietan azpibanaturik daude.
Jordaniak 10.806.000 biztanle zituen 2020an,[2] adinari dagokionez, honela banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 33; 15-24 urte bitartekoak, % 19,8; 25-54 urte bitartekoak, % 38,4; 55-64 urte bitartekoak, % 5,1; eta 65 urtetik gorakoak, % 3,7. Bizi itxaropena 75,8 urtekoa da: 74,2 urtekoa gizonezkoena eta 77,4 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak). Biztanleen % 92 hirietan bizi dira.[5]
Jordania arabiar herrialde txiki bat da, baliabide urrikoa; ez du ur eta gas aski eta petrolioa eta ikatza ereoso urriak dira, halaber. Industria ez da oso aurreratua, eta lurrak nekazaritzarako idorregiak dira; langile askok dihardu, bestalde, zerbitzuen alorrean (barne produktu gordinaren % 66,62017an).[5] Nekazaritzan, laboreak, olibondoak, barazkiak eta abar lantzen dira, baina ez da oso jarduera oparoa. Abeltzaintzak garrantzi handiagoa du, batez ereardi- etaahuntz-aziendak. Meatzaritzari dagokionez,fosfatoa azpimarratzekoa da, esportaziorako gai nagusia eta ekonomian berebiziko garrantzia duena. Industrian, elikagai-industria, ehungintza,tabakogintza etapetrolio-finketa jarduera aipagarrienak dira.
Herrialdea ez da bere beharrak asetzeko lain, eta arabiar herrialdeen laguntza jaso behar izan zuen1970-1980 bitartean, petrolioa duten herrialde arabiarrena hain zuzen (Saudi Arabia etaKuwait). Barne produktu gordina % 10 igo zen laguntza hari esker, baina laguntza hori jasotzeari utzi zionean, ekonomia-hazkundeak nabarmen egin zuen behera, batez ereGolkoko Gerraren eraginez. Oso egoera zaila bizi izan zuen, ez baitzuenKuwaiten laguntza galdu nahi baina, aldi berean, ez zuenIraken kontra agertu nahi, harekin baitzituen merkataritza-harreman nagusiak. Hain zuzen ere,1990ean Irakeko gudarosteak Kuwait hartu zuelarik, Iraken kontrakoenbargoa ezarri zen, eta Jordaniak galera handiak izan zituen Irakekiko merkataritza eten behar izanaren eraginez. Orduan jaso zituen iheslari-saldo handienak ere, eta horrek gorabehera ekonomiko larriak sortu zituen. Egun,kanpo-zorra, pobrezia etalangabezia (2019ko ofiziala % 19 zen baina benetakoa % 30 ingurukoa), arazo larriak dira.
Arabiar kultura nagusi da. Ahozko literaturak garrantzia du oraindik.Mustafa Wahbah at-Tal, XX. mendeko arabiar poeta onenetakoa, jordaniarra da.Ibrahim Abu Naab,Fawda Tuqan etaSamira Azzan Bigarren Mundu Gerraren ondoko idazlerik ospetsuenak dira.