Jordan harana | |
---|---|
![]() | |
Mota | haran |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 32°19′02″N35°34′12″E / 32.317222°N 35.57°E /32.317222; 35.57 |
Honen parte da | Jordango Rift Harana Israelgo Lurraldea |
Mendikatea | Naftali Mountains(en)![]() |
Ur-gorputza | Jordan |
Jordan harana[1] (hebreeraz:עמק הירדן, Emek HaYarden,arabieraz:غور الاردن, Ghor Al-Urdon edoAl-Ghawr)Ekialde Hurbileko eskualde geografikoa da,Jordanen bailararen behealdea hartzen duena,Galileako itsasotikItsaso Hileraino.[2]Jordango Rift Haranaren zati da, eta 105 kilometroko luzera dauka.Aravah, Itsaso Hilaren hegoaldean dagoen Rift Haranaren zatia (155 kilometro luze), ez dago Jordan haranaren barnean.
Jordan ibaiakJordaniako mendebaldeko muga eskualdean ezartzen duenez, haranaren ekialdeko erribera herrialde horretan dago; mendebaldeko ibaiertza, berriz,Israelen dago, iparraldeko zatian, etaZisjordanian (Palestina), erdialdeko eta hegoaldeko zatian. Azken eskualde horiPalestinako Lurralde Okupatuen C Eremuan sartzen da (Jeriko hiria izan ezik), Israelen kontrolpean (disputatutako lurraldetzat hartzen duena). 2019ko iraileean, Israelgo hauteskunde orokorrak errepikatu baino astebete lehenago,Netanyahu lehen ministroak, berriz hautatua izanez gero, Jordan harana Israeli eransteko asmoa zuela iragarri zuen.[3]
Jordan harana lurreko altitude gutxien duen eskualdetzat hartzen dute.Itsas mailaren azpitik 400 metro ingurura iristen da Itsaso Hilean, eta Galileako itsasorantz etaHulako haranerantz igotzen da pixkanaka, iparraldean. Ekialdean eta mendebaldean 600 eta 1.200 metro arteko mendiek mugatzen dute. Zeharka, hiru eskualde geografikok osatzen dute. Haran gehiena, arabierazghor deitua, nahiko laua eta emankorra da, eta hegoalderantz zabaltzen da Itsaso Hilera hurbiltzean; bere lurra mendixken higaduratik datorrenterra rossa da. Ibaiaren ibilbidea bera hegoalderantz doameandrotan, arabierazzor izeneko bigarren mailako haran estu batean, Katar edo Qattara muinoek antzu eta altitude gutxiko urek zulatua,zor etaghor artean hedatzen direnak.Zorrak 5-25 metroko zabalera du, ibaiaren ur-goraldien arabera. Haraneko jordaniar erriberan dagoenghor zabalagoa denez, herri moderno eta aztarnategi arkeologiko gehiago ditu.[4][5]
Haranean bi ur-eremu handi nabarmentzen dira: Galileako itsasoa,ur gezakoa, eta Itsaso Hila,ur gazikoa, Jordan ibaiak lotuta. Euri-urez eta inguruko mendietatik jaisten diren ibai etauadi txikiez elikatzen dira. Erreka horiek ekialdetik mendebalderako noranzkoan jaisten dira haranera, eta ugariagoak dira Jordaniako aldean. Iparraldetik hegoalderaYarmuk ibaia, el-Arab, Ziqlab, el-Yabis, Kufranjeh, Rajib, ez-Zerqa, Shu 'eib, Kefrein, Hesban eta Azeimeh daude.[4]
Jordango haranak urritik maiatzera bitarteko euriak baino ez ditu jasotzen, eta hegoaldea baino askoz hezeagoa da iparraldea (azken hau ia basamortua baita). Iparraldean, batez besteko tenperaturak 30,5ºC-koak dira udan eta 14,4ºC-koak neguan. Tenperatura maximoak 41,5ºC-koak dira udan eta minimoak 5,3ºC-koak neguan. Hegoaldeko muturrean tenperaturakgradu zentigradu batzuetan igotzen dira.
Jordango haranahezegune garrantzitsua da eskualderako, etahegazti migratzaileentzako munduko ibilbide garrantzitsuenetako bat da. Urtero 500 milioi hegazti ibiltzen omen dira haranean, hala nolazikoina zuria etabeltza,pelikano arrunta,martin arrantzalea,koartzak,ahateak,Scolopacidae familiako hegaztiak,tringa etafrancolinus generokoak.[6]
Historikoki, Jordan ibaiaren harana beti izan da topaleku eta igarobide, bai giza gizarteentzat, bai fauna eta florarentzat. Ibaiaren bi aldeetako aztarna arkeologiko ugarik erakusten dute haraneko herri nagusien artean merkataritza- eta kultura-trukeak daudela. Hainbat garai historikotan – eltzegintza, mosaiko eta burdinazko erreminten antzeko motetan – garapen paralelo horrek Jordan bailarako hiriek ikuspegi antropologikotik populazio mota bera zutela adierazten du.[6]
Haranak balio sinboliko handia du hiruerlijio monoteista handientzat, eta horrek helmuga turistiko garrantzitsu bihurtzen du. Jordan ibaiaBibliako zenbait pasartetan aipatzen dute, eta hanJesukristo bataiatu zuten. Toki zehatza eztabaidatua bada ere, ehunka mila turista joaten dira urtero Jordango bi ertzetan kokatutako lekuetara, ustezko jatorrizko lekuaren inguruan. Haranamusulmanek ere gurtzen dute,Mahoma profetaren lagun asko ibaiaren inguruan lurperatu baitzituzten.[6]
2006ko datuen arabera, Zisjordanian dagoen haranaren zatian 47.000palestinar inguru bizi dira, hogei bat komunitate iraunkorretan, horien artean Jeriko hirian, eta milaka gehiago- hein handi bateanbeduinoak- aldi baterako komunitateetan.[7] 11.000 israeldar inguru 1970eko hamarkadaren hasieratik sortutako 17kokalekuetan bizi dira, Ipar Jordan Haraneko Eskualde Kontseilua (Emek Hayarden) eta Megilot Itsaso Hila Eskualde Kontseilua osatzen dutena. 1970eko hamarkadatik Jordan haraneko Zisjordaniako zatian ezarri diren Israelgo hogei eta sei kokalekutan eta bostnahalen (brigada-kanpamentuak) 7.500 gehiago bizi dira.[7]
1979an haranekojordaniar biztanleria 85.000 pertsona baino gehiagokoa zen,[8] gehienak nekazariak, eta haraneko eremu jordaniarreko etxaldeen %80 30dunam (3hektarea) baino gehiagoko ustiategi familiarrak ziren 2000. urtean. Familia-ustiategi txikiek behera egin dute tamaina handiagoko eta baliabide teknologiko handiagoko nekazaritza-enpresei lekua uzteko, biztanleria-zentro berriak sortu eta komunikazio-bideak hobetu dituzte.[9] 2010ean, haraneko jordaniar biztanleria 400.000 lagunekoa zen.[4]
Jordango uren %98 desbideratzeak eta araztu gabekohondakin-uren isuri garrantzitsuek harana atzera bueltarik gabe kaltetzeko mehatxua egiten dute. Israelek,Siriak eta Jordaniak ura eramateak egin dituzte goiko eta erdiko bidean, etxean eta nekazaritzan erabiltzeko, eta ibarreko ekosistema kontserbatzeko beharrezkoa den ur gezako ekarpena nabarmen murriztu dute. 1960ko hamarkadatik Jordan ibaiaren emaria 1.300 baino gehiago izatetik 30 milioimetro kubiko ur baino gutxiago izatera igaro da, eta ibaiaren emari murritza hondakin-uren isurketei esker mantentzen da nagusiki.[6]