Jon Vickers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prince Albert(en)![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Ontario, 2015ekouztailaren 10a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza:Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko kontserbatorioa The Royal Conservatory of Music(en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria etatenor(en)![]() |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | Heldentenor(en)![]() |
Fach | Heldentenor(en)![]() |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA Victor EMI Deutsche Grammophon(en) ![]() Philips |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jon Vickers (Prince Albert,Saskatchewan,1926kourriaren 29a -Ontario,2015ekouztailaren 10a) kanadar tenorra izan zen.
Saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean, Jon Vickersek amateur gisa kantatu zuen luzaroan, eta, gero, artista liriko gisa hasi zen. Torontoko Errege Kontserbatorioan trebatu ondoren, Stratfordeko Jaialdian egin zuen debuta 1956an. Handik urtebetera, Covent Gardenen kantatu zuen, VerdirenMozorro dantza bat lehenbizi, eta BerliozenTroiarrak gero. Covent Gardenen bigarren denboraldia egin ondoren, 1958an Bayreuthera joan zen, eta Dallasko Operara ondoren (Maria Callasekin batera). Handik aurrera, antzoki liriko nagusietan aritu zen kantari, hala nola Vienako Operan, New Yorkeko Metropolitanen eta Salzburgoko Jaialdian. Oso errepertorio zabala du, Monteverdi eta Haendelekin hasi, eta Richard Strauss eta Benjamin Britteneraino.