John Francis Bongiovi,Jon Bon Jovi bezala ezagunagoa, (Sayreville,New Jersey,1962komartxoaren 2a) musikari, abeslari, kantagile eta aktore estatubatuarra da,Bon Jovi musika taldearen abeslari eta sortzaile bezala ospetsu egin zena. Bere karrera guztian zehar bakarkako bi album eta Bon Jovi taldearekin estudioko hamaika album argitaratu ditu, horietatik mundu guztian 130 milioi ale baino gehiago salduz.
Bakarlari bezala hainbat sari eta ezagutza jaso ditu, hala nola,urrezko globo bat etaOscarretarako izendapen bat bere bakarkako arrakastaBlaze of Gloryrengatik.2000,2004 eta2008. urteetanAl Gore,John Kerry, etaBarack Obamaren aldeko kanpainan parte hartu zuen hurrenez hurren, hauek Estatu Batuetako hauteskundeetan presidentegai zirenean.
Musikaria izateaz gain, aktore lanak ere egin ditu hainbat pelikula eta telesailetan parte hartuz. Denetan ezagunenaAlly McBeal telesaileko azken denboraldian izan zuen papera da, iturgin eta protagonistaren mutil lagunarena.
- The Return of Bruno (1988)
- Young guns II (1990)
- Moonlight & Valentino (1995)
- The Leading Man (1996)
- Destination Anywhere (1997)
- Homegrown (1998)
- Little City (1998)
- No Looking Back (1998)
- Row your Boat (1998)
- U-571 (2000)
- Pay It Forward (2000)
- Vampires: Los Muertos (2002)
- Cry Wolf (2005)
- National Lampoon's Pucked (2006)
- Ally McBeal (2002)
- Sex and the City (kapitulo bat)
- Las Vegas (kapitulo bat)
- The West Wing (kapitulo bat)