| Jon Anza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1962kourtarrilaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tolosa Okzitania, 2009komaiatzaren 11 (47 urte) |
| Jarduerak | |
| Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Jon Anza Ortuñez (Donostia,Gipuzkoa,1962kourtarrilaren 8a[1] -Tolosa,Frantzia,2009komaiatzaren 11[2])ETAko militantea izan zen.[3]2009koapirilaren 18tik2010ekomartxoaren 11ra desagerturik egon zen.[2]
Jon Anzak 21 urte eman zituen presoEspainiako kartzeletan. Desagertu baino lehen, sei urtezAhetzen (Lapurdi) bizi izan zen.
2009koapirilaren 18tik ez zen haren berririk izan. Jon Anzak, egun horretanETArekin hitzordua zuenOkzitaniakoTolosa hirian eta talde armatuarentzat dirua zeraman. Bere neskalaguna izan zen Jon ikusi zuen azkena, treneraino lagundu baitzuen.2009komaiatzaren 15ean bere desagerpena salatu zuten Baionako Auzitegian.
Gainera,2009. urtearen hasieratikminbizia zuen etaapirilaren 24an medikuarenera joan behar zuenBaionan, baina ez zen azaldu.
2009komaiatzaren 20an,ETAkGara egunkariari bidalitako oharrean, Jon Anzaren desagerpenaren arduraEspainiako etaFrantziako gobernuei egotzi zien.[4]
2009kouztailaren 25an,Iparraldeko zenbait taldeek,gerra zikinaren aurka eta Jon Antzaren desagerpena argitzeko exigituz manifestazio nazionala deitu zutenirailaren 19rakoDonibane Lohitzunen.[5]Urriaren 2anGara egunkariak aditzera eman zuenez, hainbat polizia espainolek atxilotu eta galdeketetan hil zitzaien. Ondoren Frantzian lurperatu zutela salatu zuten.[6]
Jacques Massey kazetari eta irakaslearen Frantziako hainbat iturrien arabera Espainiako Poliziek egin zuten «Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago "gertakari horri buruz" Frantziako poliziak telefono entzuketak dituela ziurtatu zuenFlammarion argitaletxearen eskutik plazaratu zuen "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburuan.[7][8]2010ekootsailaren 9an,Espainiako Auzitegi Nazionalak Baionako fiskaltzaren eskakizunez, Jon Anzaren desagerpenaren ikerketa ireki zuen. Ikerketen epaile-arduradunaFernando Andreu izanik.[9]
2010ekomartxoaren 11n, Anzaren hilotzaTolosako (Frantzia) gorputegian zegoela hedatu zuenFR3 telebista-kateak; eta albistea hurrengo egunean baieztatu zen.[2]