Jokin Gorostidi Artola (Tolosa,1944koazaroaren 4a -Donostia,2006koapirilaren 25a)euskalpolitikaria izan zen.Itziar Aizpurua politikariarekin ezkonduta zegoen.
1960ko hamarkadanLangile Komisioetan hasi arren, lasterETAkide bilakatu zen.1969an atxilotu zuten, eta bi heriotza-zigor jaso zituenBurgosko AuzianMeliton Manzanasen hilketan parte hartu zuelako salaketapean (1970). Zigor hura balio gabe utzi, eta 30 urteko kartzela-zigorra eman zioten.1977. urtera arte egon zen espetxean.
Espetxetik irtetean,HASI alderdian sartu zen;1978anHerri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen HASI alderdia. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan, independente gisa, eta, batez ere, kanpo-harremanaz arduratu zen.1980 eta1994 artean legebiltzarkidea izan zen, lau aldiz hautatua.
1996ko hauteskunde-kanpainan ETAren bideo bat zabaltzeagatik kartzelatua izan zen1997an, gainerako 21 mahaikideekin batera.1999ko uztailean, Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera utzi ondoren, aske irten ziren Jokin Gorostidi eta HBko mahaikideak.2000. urteko abuztuan,Baltasar Garzón epaileak ETAren kanpo-harremanetarako egituraren kide izatea leporatu zion; Gorostidik bere burua Entzutegi Nazionalean aurkeztu eta epailearen aurrean agertu ondoren, aske gelditu zen bost milioi pezetako bermea ordainduta.
2006an,18/98 sumarioan deklaratzeko hiru egun falta zituela,Deba etaDonostia arteko trenean bihotzekoak jota hil zen.