Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1879an unibertsitate hartako Fisikakokatedra eskuratu zuen. 1887anLondresko Erregeren Institutuko Filosofia Naturaleko katedra bereganatu zuen. 1905etik 1908ra arte, Royal Society of London erakundeko lehendakaria izan zen, eta 1908an Cambridgeko Unibertsitateko kantziler izendatu zuten.
Fisikako alor guztietan lan ugari egin zituen:molekula batzuen neurriak mugatu zituen,hotsari,isurkarien etagasen dinamikari,argiaren hedapenari, xafla meheen elastikotasunari,elektrizitateari eta beste gai batzuei buruz oinarrizko lanak egin zituen. Gasen dentsitateari buruz egin zituen neurketa zehatzei esker, etaWilliam Ramsayrekin batera lan eginez,argon gasa aurkitu zuen.