John Milton (Londres,1608koabenduaren 9 –1674koazaroaren 8) poeta eta saiolari ingelesa izan zen,Paradise Lost bere poema ospetsuari esker mundu osoan zehar bereiziki ezagutua. Ingeles Gerrate Zibilaren inguruko pentsalari garrantzitsua izan zen. Bere idazki politikoak kontsulatuak izan zirenAmeriketako Estatu Batuetako konstituzioa idazteko.
Poesiari begira, Milton ingeles literaturako pertsonaiarik ospetsuenetarikoa izan da, askotanShakespeare beraren mailan jarri baita. Miltonek ondorengo literaturan izan zuen garrantzia eta eragina oso nabarmena izan da: bere literatura lanen influentziari esker, bertso zuria ugaldu zen literaturan,Erromantizismoan, batez ere. Bere literatura lanek eta lan klasikoek jasotako kritikak parekoak izan dira, eta berauek goraipatzeko balio izan dute. Miltonen izaera bera eztabaidagarria izan da, batez ere bere burua deskribatu zuen era,Defensio bezalako lanetan.