John William Coltrane (Hamlet,Ipar Carolina,1926koirailaren 23a –New York,1967kouztailaren 17a),Trane goitizenez ezagutua,estatubatuarsaxofoi jotzaile etajazz konposatzaile bat izan zen. Nahiz eta oso polemikoa izan, jazzeko historian izan den musikorik garrantzitsuenetako eta itzal handienetako bat da,Louis Armstrong,Duke Ellington,Charlie Parker etaMiles Davis moduko artisten mailan.
Haren ibilbide musikalak, sormen handiz beteta eta betiabangoardiaren barruan,bop osteko jazz estilo nagusiak hartzen ditu:hard bop,free jazz etajazz modala. Coltraneren diskografia aipagarria da: berrogeita hamar disko inguru grabatu zituen hamabi urtetan zehar, eta dozena disko baino gehiagotan agertu zen, laguntzaile gisan bezala.
Coltraneren ekarpenik aipagarrienetako bat jazz soloen iraupenari dagokiona da, denbora mugak ezabatuz eta iraupena jotzailearen beharren menpean utzita.