Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Joaquin Maya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquin Maya

Bizitza
JaiotzaIruñea1838kourtarrilaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia,Euskal Herria
HeriotzaIruñea1926koapirilaren 15a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorganista,konpositorea etairakaslea

Joaquin Maya Ezenarro (Iruñea,1838kourtarrilaren 11 – Iruñea,1926koapirilaren 15a)nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea izan zen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Joaquin MayaIruñekoKuria kalean jaio zen1838ko urtarrilaren 11n. Antonio Mayaaranztarraren eta Angela Ezenarrodonostiarraren bost seme-alabetatik laugarrena izan zen. Haien etxean apopilo zegoen Antonio Astiz kapilauak garrantzi handia izan zuen umearen musika heziketan.1844an, oso denbora tarte txikian, bi gurasoak hil ziren. Urte hartanIruñeko katedraleko haur kantarien taldean sartu zen. Hamalau urte besterik ez zituelarik, San Joan Bataiatzaile parrokiako organo-jotzailea zen.[1]

1859an piano irakasten hasi zen Iruñeko Musika Akademian, eta solfeo eta harmonia geroago.1865eanIruñeko Orfeoiaren zuzendari izendatu zuten,[2] eta Santa Zezilia Kontzertu eta Elkar-Laguntza Elkartekoa1879an.[3] Orkestra horrekin eman zituen kontzertuetanJulian Gaiarrek,Pablo Sarasatek,Juan María Gelbentzuk,Damaso Zabaltzak edotaJoaquin Larreglak parte hartu zuten.1881tik aurrera, musika irakatsi zuen Iruñeko Maisu-maistren Eskolan, eta Iruñeko Musika Akademiako zuzendaria izan zen1893-1914 bitartean.1919an,San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko izendatua izan zen.[1][4]

Iruñean hil zen,1926ko apirilaren 15ean. Haren izena darama1986an sortu zen Iruñeko udal musika eskolak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abMartinez Soto, Pilar. Joaquin Maya Ecenarro. Antzina: revista de genealogía vasca e historia local, ISSN-e 1887-0554, 15. zenbakia, 2013, 42-76. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2020-10-13).
  2. Elizondo, Edurne. Ilusioa berreskuratzen. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko maiatzak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2020-10-13).
  3. Sociedad de Conciertos Santa Cecilia. amaen.es (kontsulta data: 2020-10-13).
  4. Maya Ecenarro, Joaquin. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2020-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Joaquin_Maya&oldid=8574531"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp